2006/05/02

HUHEZIk, 30 urte

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 30 urte bete ditu. 1976. urtean, ikusita euskarazko irakaskuntzak, aurrera egitekotan, irakasle tituludunak behar zituela, Hezibide elkarteak, zeinek batzen baitzituen Debagoieneko hezkuntza kooperatibak, Irakasle Eskola sortu zuen Eskoriatzan (Gipuzkoa).

Hasieran, ofizialtasunik ez eta, Irakasle Eskola hasi zen eskolak ematen Salamancako Unibertsitate Pontifizioaren gela moduan. 1997an, Mondragon Unibertsitatea eratu zenean, Irakasle Eskola HUHEZI bihurtu zen.

Historia
Hauxe da gure fakultatearen historia:

1978 Onarpen ofiziala. Hezkuntza Ministerioak onartu egin zuen Eskoriatzako Irakasle Eskola, aurrerantzean atxikita Bilboko Unibertsitateari (gero EHU).

1979 Lehen promozioa. 39 irakasle irten ziren urte hartan, irakasle diploma eskuan.

1980 Irakasle Eskola, kooperatiba. Bere ingurunean txertaturik, urrats logikoa izan zen eskola kooperatiba bihurtzea.

1981 Titulurik gabeko irakasleen lehen promozioa. Urte hartan 147 maisu-maistrak eskuratu zuten titulua, ikastoletan edo herri eskoletan euskara irakasten titulu barik ibilita. Guztira, titulurik gabeko 700 maisu-maistrak amaitu zituzten ikasketak Eskoriatzako Irakasle Eskolan.

1984 Haurren gaineko dokumentazio zentroa. Sei urte arteko haurren gaineko dokumentazioa biltzen, antolatzen eta zabaltzen hasi zen Eskola.

1985 Ikasleen birgaitze programa. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin batera, Eskoriatzako Irakasle Eskola ikastaro bereziak antolatzen hasi zen, lanean ari ziren irakasleak egunean jartzeko. Jakingarriak aldizkaria sortu zen.

1988 Bideo didaktikoak. “Piti gaztagile” egin zen, helburu didaktikoekin egindako bideo bilduma bateko lehen bideoa.

1990 Euskararen normalizazioa administrazioan. Irakasle Eskolak ikastaro bereziak antolatu zituen, lantzeko euskal administrazioko funtzionarioen hizkuntza eskakizunik jasoenak.

1992 Ikasliburugintzan. Dozena bat liburu argitaratu ziren, euskarazko irakaskuntzan ikasliburuak behar zirela-eta.

1996 Hezkuntza Berezia. Hezkuntza Berezia espezialitatea sortu zen, profesionalak prestatzeko hezkuntza premia bereziak dituzten haurrekin lan egiteko.

1997 Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Eskoriatzako Irakasle Eskola Mondragon Unibertsitatean sartu zen, eta bertako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultate bihurtu zen, HUHEZI. Horrekin batera, Humanitateak-Enpresa izeneko lizentzia sortu zuen.

1999 Eraikin berria. Hasierako eraikina txiki geratu zela-eta, Gizabidea fundazioak alboko San Viator eraikina (XVII mendekoa) erosi zuen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearentzat. Urte horretan fakultateak “Enpresa Proiektuen Zuzendaritza” masterra sortu zuen.

2000 Psikopedagogia lizentzia. Bigarren zikloko lizentzia moduan sortu zen, hobeto erantzuteko irakaskuntza eta gizarte eleaniztunetan sor daitezkeen arazoei.

2001 On line ikasketak. Psikopedagogia ikasketak eta master bat, sarean ipini ziren. Halaber, Humanitateak-Enpresako lehen promozioak ikasketak bukatu zituen. Urte berean, bi master gehiago eratu ziren: Informaziorako eta Komunikaziorako Teknologiak Formazioan, eta Hezkuntza Zuzendaritzan.

2002 Esku-hartze Psikopedagogikoa. Psikopedagogia ikasketen barruan antolatu zen.

2003 Mendeberri proiektua ezarri. Arazoetan Oinarritutako Irakaskuntza hasi zen aplikatzen modu sistematikoan Irakasle ikasketen lehen mailan.

2004 Pertsona eta Talde Garapena. Gestio unitate bat sortu zen izen horrekin. Halaber, sortu zen Informaziorako eta komunikaziorako Giza Zientziak. Urte horretan hasi zen irakasten Prestakuntza Pedagogikorako ziurtagiria.

2005 Ikus-entzunezko komunikazioa. Lau urteko lizentzia.

Euskal curriculuma wiki batean?

Euskal curriculumaren inguruan ere elkarri mokoka gabiltza euskaldunok: abertzaleak euren kontura dabiltzala, nazionalista espainiarrek beste modu batean nahiko luketela… prozesua nork kontrolatu izaten da hemen gakoa, antza.

Hego Afrikan, berriz —eta gogoan izan garai batean nolako amildegia sortu zen hango gizartean arrazakeria zela eta— institutuko ikasketei dagokien curriculum osoa wiki batean lantzen ari dira. Bertako irakasle guztiek ateak irekita dituzte bakoitzak nahi eta egoki irizten dion ekarpena egiteko. Halaxe irakurri diogu Will Richardson irakasleari bere azken liburuan.

Kasu horretan curriculuma izaki bizi bihurtzen da eta hazten doa, Hego Afrikako irakasleek ekarpenak egin ahala. Une oro, gainera, denen eskura dago, kontsultatzeko, kopiatzeko, eta ikasgelan erabiltzeko. Curriculum horren edukia, bestalde, erabiltzen ari da hainbat ziber jolas aberasteko, CodeBreaker jolasarekin gertatu den bezala.

Horrelako proiektu batean, kontrolak baino partekatzeak hartzen du indarra, eta elkarren arteko konfiantzak. Editore batzuek gainbegiratzen dituzte une oro edukiak, ziurtatzeko edukien kalitatea, Wikipedian gertatzen den bezala. Hala eta guztiz ere, irakasle gehienek askoz ere hurbilago eta propioago sentitzen dute curriculuma horrela lantzen denean, halako eta halako batzordetan lantzen denean baino.

Beraz, Euskal Herrian ere hasi beharko ginateke irakaskuntzan ere beste parametro batzuetan lan egiten, aprobetxaturik kasu honetan wikiek eskaintzen dizkiguten aukerak.

2006/04/28

Gora IKTeroak!


Atzo gurean izan genituen IKTeroak, hau da, Mikel Etxarri, Maite Goñi eta Jokin Lacalle (argazkian horrela agertzen dira), hirurak irakasleak Euskal Jakintza ikastolan, Ordizian. Gonbidatu egin genituen Web 2.0 ikastarora, azal zezaten nola erabiltzen ari diren teknologia berriak beraien ikastolan. Baina hori baino dezente gehiago eskaini ziguten.

Azaldu ziguten nola hasi ziren orain urtebete pasatxo blog batekin, eta hortik aurrera, nola murgildu diren, gero eta gehiago, Web 2.0 teknologietan, jakin gabe ere Web 2.0 izena zutenik ere. Aitortu zuten izugarri ikasi dutela urte honetan, teknologia kontuetan eta nola aplikatu teknologia horiek irakaskuntzan. Horrekin batera, ikuspegi zabala eskaini ziguten Web 2.0 fenomenoaren gainean.

Baliabide mordoa sortu dute Euskaljakintza izeneko blogean, eta esperientzia ezin interesgarriagoa abiatu ikasleekin. Ikusi besterik ez dago hemen zenbat ikasle hasi diren blogeatzen Ordiziako ikastola horretan. Eta horietako gehienek Bloglines erabiltzen dute, eta del.icio.us, eta beste hainbat programa.

IKTroek sinesten dute jakintza partekatzea ona dela, eta beraien ikastolarentzat sortu dituzten baliabideak besteon esku utzi dituzte, guk ere erabil ditzagun beldur barik.

Euskal Jakintza Ikastola harro egon daiteke IKTeroekin. Beharginak dira, maite dute irakaskuntza, eta kutsatu egiten dute ilusioa. Ni, behintzat, oso pozik irten nintzen ikasgelatik, eta uste dut ikasleak ere, halatsu joan zirela. Zorionak!

2006/04/27

Euskalbar

Asier Irizarrek gomendatuta, atzo instalatu nuen laneko ordenagailuan Euskalbar. Plugin hau Firefox nabigatzailean ezartzen da, eta balio du euskara-gaztelania edo gaztelania-euskarak klik batez kontsultatzeko. Hiztegi hauek ditu kontsultagai: Euskalterm, Hiztegia 3000, Elhuyar, Hiztegi Batua eta Itzul.

Erreminta zoragarria iruditu zait, bost hiztegi irekitzen dizkigu-eta nabigatzailean. Euskaraz asko idazten dugunontzat, perla bat. Zorionak, bada, Juanan Pereirari, lan bikaina egin baitu. Mereziak ditu, bai horixe, nahi adina garagardo. Nahi baduzue instalatu, klik egin Librezale elkartearen webgunean. Hortxe duzue, beste extentsio askoren ondoan.

2006/04/24

Liburu interesgarria irakasleontzat

Justu oporretarako iritsi zitzaidan liburu hau Amazon liburu-dendatik —Blogs, Wikis, Podcasts, and Other Powerful Web Tools for Clasrooms, Will Richardson irakasle blogariak idatzia—, eta arreta handiz irakurri dut, altxor bat iruditu baitzait, erabat gomendagarria ikasgelan teknologia berriak erabili nahi ditugun irakasleontzat.

Will Richardsonek argi azaltzen du nola sareko erremintek sor ditzaketen ikasteko formatu berriak, eta esplikatzen du nola erabili erreminta horiek ikasgeletan, inplikatzeko ikasleak ikaskuntza interaktiboan. Ikasleekin landu beharreko trebetasun berriak agertzen ditu, eta horretarako hainbat adibide landu, lotura interesgarriak eskaini eta ideia mordoa plazaratzen ditu.

Edukiak
Hori guztia lantzeko, Will Richardsonek eduki hauek lantzen ditu liburuan:
  • Blogak.
  • Wikiak.
  • RSSak
  • Agregatzaileak.
  • Gizarte bilketak.
  • Argazkiak sarean.
  • Pokastinak.
Web 2.0 ikastaroan emango ditugun programa asko agertzen dira liburu honetan, bakoitza testuinguru aberats batean azalduta. Beraz, Web 2.0 nola aplikatu ikasgelan ikasi nahi duzuen irakasleok hemen duzue liburu bat, erabat gomendagarria.

2006/04/04

Blogak 2.0 jardunaldiak

Ostegun honetan, apirilak 6, Blogak 2.0 jardunaldiak egingo dira Deustuko Unibertsitatean. Jardunaldi inportanteak, bertan goi mailako adituek hitz egingo baitute Web 2.0 fenomenoaren gainean.

Helburuak
Antolatzaileek honako helburu hauek dituzte jardunaldi hauekin:
  • Azaltzea Web 2.0 aplikazioen hainbat esperientzia.
  • Prestakuntza teknikoa eskaintzea gaur egun erabiltzen diren hainbat teknologiaren inguruan: Ajax, APIak, feed-ak, mikroformatuak eta gizarte-softwarea.
  • Web 2.0k eskaintzen dituen aukeren berri ematea, eta, traktore-elementu izan daitezen, gure inguruan egiten ari diren proiektuen berri ematea.
  • Web 2.0 aplikazioak garatzeko interesa dugun guztiok ekitaldi bateratu batean biltzea, hobeto ezagutzeko elkar eta Euskadin ekosistema txiki bat sortzen saiatzeko.
Gaiak
Gaiei dagokienez, honako hauek jorratuko dira:
  • Blogak
  • Wikiak
  • Gizarte-tresnak
  • Web-zerbitzuak eta APIak
  • Mikroformatuak
  • Edukien bilketa
  • Podcast-ak
  • Tag-ak eta folksonomiak
  • Informazio bilatzaileak
  • Web semantikoa
  • Eduki libreen lizentziak
Dagoeneko 100dik gora lagunek eman dute izena jardunaldiotan. Argibide gehiago nahi duenak, jardunaldietarako propio sortutako blog honetan aurkituko du.

2006/03/30

Web 2.0 CalendarHub

Egun on, lagunak. Gaurkoa izango da hirugarren eskola eguna Web 2.0 ikastaroan. Aurrera egin aurretik, eskerrak eman nahi dizkiegu mezua bidali diguten guztiei, denak animoa ematen eta zoriontzen ikastaro honengatik. Klik Bikoitza eta Sustatu blogek atera zutenetik ikastaro honen berri, batez beste bikoiztu egin da bisitarien kopurua blog honetan. Bisitari horiei ere, gure agurrik beroena. Denei esan nahi diegu pare bat gauza:
  1. Gustuko badituzue hemen argitaratzen ari garen apunteak, kopiatu, erabili eta hobetu lasai, asmo horrekin ari gara-eta, jakintza zuekin guztiokin partekatzeko asmoarekin.
  2. Ez genuke nahi zuek itxaropen larregirik izatea ikastaro honetan, ikastaro praktikoa izango baita ezeren gainetik.
Bi ohar
Gaurko gaiarekin hasi aurretik, baina, bi ohar egin nahi dizkizuet, hemendik aurrera erosoago ibil zaitezten ikastaro honetan:
  1. Posta zerrenda. Komeni da Sarelariak posta zerrendatik jasotzen dituzuen mezu guztiak karpeta batean gordetzea, zuen posta programan, OutlookExpress, Thunderbird edo beste edozein duzuela. Hor sortu karpeta bat, eta, txukun-txukun, joan sartzen hor Sarelariak izenarekin iristen zaizkizuen mezu guztiak. Gero, zerbait kontsultatu nahi duzuenean, errazago aurkituko dituzue.
  2. Pasahitzak. Aurrekoan, izen bat eta pasahitz bat sortu behar izan genituen bloga sortzeko. Gaur, beste horrenbeste egingo dugu CalendarHub programan egutegi bat sortzeko. Aurrerago ere, hainbat aldiz errepikatu beharko dugu operazioa, programa berriak erabili ahala. Horregatik, komeni da zuek idaztea paper batean programa hauetako bakoitzean erabiltzen ari zareten izena eta pasahitza, gero, edozein tokitan zaudetela, gogoratzeko.
CalendarHub
Orain hilabete eta erdi aurkitu nuen programa hau sarean, eta orduan Gizakom blogean idatzi nuen neure esperientziaren berri. CalendarHub, erraza da, eta hainbat ezaugarri ditu Web 2.0 fenomenoarekin batera, batez ere jakintza partekatzeko aukera. Kasu horretan egutegiak aukera ematen dizu jarduerak partekatzeko lagunekin, ikaskideekin edo musika taldeko kideekin.

Ezaugarriak
  • CalendarHub doakoa da eta nahikoa da bertan izena ematea berehala egutegi bat egiten hasteko.
  • Nahi adina egutegi egin litezke programa horrekin: bat pertsonala, beste bat azterketak kudeatzeko, beste bat karrera amaierako proiektuarentzat, eta horrela, ad infinitum.
  • Zuk horrela adierazten badiozu, egutegiak mezu bat bidaliko dizu sakelako telefonora edo ordenagailura, gogorarazteko egiteko jakin bat duzula bete barik.
  • Aukera ematen dizu beste batzuen egutegietan arakatzeko (publikoak diren neurrian), eta harpidetzeko jarduera jakin batzuetara, argitaratu bezain laster zurean ere ager daitezen.
  • Behin egutegi bat sortuta, partekatu egin ahal duzu zeure lagunekin. Horretarako, nahikoa da lagunaren edo lagunen posta helbideak adieraztea share adierazten duen orrian, mezu batekin batera.
  • Nahi izanez gero egutegia sarean argitaratu, nahikoa da publish botoia sakatzea. Hortik aurrera, guk egindako egutegia sarean ikusiko dugu.
  • Inportatu nahiz esportatu egin daitezke egutegiak Outlook edo Yahoo erabilita.
Ariketa
Behin ezaugarriak ikusita, hasi egingo gara lanean, lan praktikoak egiten. Horretarako, hainbat pauso egingo ditugu:
  1. Sortu egingo dugu egutegi bat, bakoitzak berea. Nik gidatuko zaituztet.
  2. Sartu egingo duzue, bakoitzak bere egutegian, gure lan egutegia, Web 2.0 ikastaroa gidatuko duena.
  3. Ondoren, gonbidatu egingo nauzue ni zuen egutegiak ikustera.
  4. Argitaratu egingo duzue egindako egutegia sarean.
Lan egutegia
Ondoko lan egutegia sartu behar duzue egutegian, ez hitzez hitz, baizik eta laburtuta.
  • Martxoaren 16an. Aurkezpena: partehartzaileak aurkeztu, helburuak, eta ikastaroa nondik nora joango den.
  • Martxoaren 23an. Blogak azaldu, eta blog bat egiten irakatsi.
  • Martxoaren 30ean. Azaldu CalendarHub, eta kontuak ireki. Sortu egutegi bat, gure ikastaroarena. Segi blogean lanean.
  • Apirilaren 6an. Azaldu Bloglines, eta sortu kontu bat. Joan karpetak sortzen eta harpidetzak egiten, proiektuaren arabera.
  • Apirilaren 27an. Gonbidatua: Maite Goñi, Jakintza ikastolako irakaslea.
  • Maiatzaren 4an. Azaldu netiketa zer den, eta ariketak egin.
  • Maiatzaren 11n. Azaldu del.icio.us eta kontu bat ireki. Joan irakurgaiak aukeratzen, proiektuen arabera. del.icio.us-en harpidetzak egin Bloglinesen.
  • Maiatzaren 18an. Gonbidatua: Iban Arantzabal. Blogen gainean hitz egingo du.
  • Maiatzaren 25ean. Flickr erakutsi, eta kontu bat ireki denok. Hasi argazkiak kargatzen.
  • Ekainaren 1ean. Azaldu Writely, eta kontuak ireki. Hasi idazten, zuzentzen eta publikatzen han idatzitakoarekin.
  • Ekainaren 8an. Azaldu Tagzania, kontu bana ireki, eta hasi lekuak hautatzen, proiektuen arabera.
  • Ekainaren 15ean. Gonbidatua: Luistxo Fernandez. Tagzania aurkeztuko du.
  • Ekainaren 22an. Aurkezpenak Bukaeran, entregatu Powerpoint aurkezpena.
  • Ekainaren 23an. Aurkezpenak. Bukaeran, entregatu Powerpoint aurkezpena.
Bloga landu
Aurreko egunean sortu egin zenituzten blogak, baina ez genuen astirik izan bloga bera txukuntzeko. Gaur horixe egingo dugu bigarren zatian, nork bere bloga osatu.

1. Editatu egingo dugu bloga.
  • Izenburua. Ez bazaudete konforme izenburuarekin, oraintxe duzue aukera aldatzeko.
  • Leloa. Blog askok izaten dute lelo bat, eta hor azaldu egiten da blogaren izaera.
  • Irudia. Nahi baduzue zuen blogak irudi bat izatea.
  • Deskribapena. Hor azaldu egiten da, zabalago, nor zaren eta zer egin nahi duzun blogarekin.
2. Egokitu diseinua. Aurrekoan asti gutxi izan genuen, eta batzuek beharbada ez zineten oso konforme geratu aukeratutako diseinuarekin. Hori gaur konponduko dugu. Lasaiago begiratuko ditugu diseinuak, eta gustukoena aukeratu.

3. Idatzi proiektuaren egitasmoa. Gaur horixe izango duzue lan garrantzitsuena, idaztea blogean zein den zuen proiektua, eta nondik nora joko duzuen berau lantzeko.

2006/03/28

Motorola galdetegia

Joan den astean ikastaro batean izan nintzen, Mondragon Unibertsitateak berak antolatua Team Academy finlandiar talde batekin batera, aztertzeko Finlandian nola lantzen duten enpresa sorkuntza. Ikastaroan ebaluazio tresna bat erakutsi ziguten, Motorola galdetegia, sinplea baina eraginkorra, eta egoera askotan erabiltzeko modukoa. Hona ekartzea erabaki dut, zuek ere izan dezazuen horren berri.

Lau galderak osatzen dute Motorola galdetegia:
  1. Zer egin dugu ondo?
  2. Zer ez dugu ondo egin? Zer egingo genuke hobeto?
  3. Zer ikasi dugu?
  4. Zer egitera behartuko gaitu ikasiak?

2006/03/27

Enpresa sorkuntza



Joan den astean bi egun igaro nituen Arrasaten, Mondragon Unibertsitatearen ikasgela batean, eta hor, beste lankide batzuekin batera (MU, Saiolan eta Ikerlan), irakasle finlandiar batzuen esperientzia jaso genuen, Finlandian nola prestatzen dituzten enpresa sortzaileak. Esperientzia aberasgarria izan zen.

Gidari bat etorri zen, Satu Vainio, eta bi ikasle, Sanna Tossavainen eta Jenni Hyvarinen, hirurak lanean Team Academy delakoan, horrela deitzen baita Jyväskylä Unibertsitatearen akademia berezi hori. Gauza asko erakutsi ziguten:
  • Konfiantza izan behar dela ikasleengan.
  • Praktikak eta proiektuak errealak izan daitezkeela, ez akademiko hutsak.
  • Talde lana ezinbestekoa dela.
  • Bidaiatu beharra dagoela eta urrutiko lekuak ezagutu, gero hurbilekoak hobeto ezagutzeko.
  • Kaosa onargarria dela zenbait kasu eta neurritan.
  • Komunikazioa behar-beharrezkoa dela.
Oso ikastaro aberatsa izan zen han izan ginen guztiontzat, eta taldetan egin genuen lana, oso argigarria. Zerbait gehiago jakin nahi duenak Team Academy horren gainean, egin dezala klik powerpoint aurkezpen honetan.

2006/03/24

Aukeran, nahiago Paris



Nagikeria izan zuen hizpide Harkaitz Canok aurtengo Literatura Astearen azken egunean eta, nola ez, hainbat pasarte irakurri zituen Gero liburutik, Axularrek propio idatzi baitzuen hura alferkeriaren kontrako errezeta moduan. Pedro zaharra ez zen oso airoso geratu zenbait pasartetan, gerra justifikatu zuenean, adibidez, alferkeria saihesteko. Une batez, gainera, gure Pedro estua Compay Segundo musikari kubatarrarekin jarri zuen lehian, bata bestearen antitesi gisa.

Ostera zabala egin zigun Harkaitzek nagikerian barrena. Trip hop dantzarekin senidetu zuen, baita reggae musikarekin ere, Bukowskyren ahots nagiarekin. Herman Melvilleren Bartleby eskribatzailea jo zuen nagi paradigmatikotzat, “Gandhi aurreratu bat, intsumiso bat”. Poetak, eleberrigileak, filosofoak eta musikariak ekarri zituen gogora, beti ere alferkeriarekin duten loturagatik, besteak beste Juan Ramon Ribeiro, Sanchez Ostiz, Rilke, Roland Barthez, John Cage, Jack London, Einstein eta Faulkner.

Eta munduko alferren hiria, nola ez, Paris, “nongo tabernetan aulkiak ez baitituzte ipintzen mahaiaren inguruan, baizik eta denak lerro batean, kaleari begira”. Leku aproposak idazteko.

Eta euskaldunon artean? Harkaitz Canok aitortu zuenez, Donapaleura egindako bidaia bat kontatzen duenean aitortzen du gure Lizardik alferkeria txiki bat, hiru egun bizarra moztu gabe egonda, “sasiak jana” baitzuen aurpegia.

2006/03/23

Web 2.0: blogak

Egun on. Web 2.0 ikastaroan gaude, Irakasle ikasketak egiten ari diren 15 ikaslerekin. Gaurkoa bigarren eguna da. Gaur ikusiko dugu zer diren blogak, nola sortu ziren, eta zelan garatu diren urte hauetan. Bigarren eskola orduan, berriz, talde edo pertsona bakoitzak —nola erabaki duzuen proiektua egitea, talde batean edo bakarka— blog bat sortuko du, eta baita lehen mezua argitaratu ere.

Aurrekoan etorri ez zinetenei esan nahi dizuet posta zerrenda bat sortu dugula, eta izendatu dugula Sarelariak, Anjel Lertxundi idazle eta blogariaren omenez. Posta zerrenda horren bidez nahi dugu gure arteko komunikazioa erabatekoa izatea, bizkorra eta irekia. Horregatik, eskatuko dizuet aurrekoan falta izan zinetenei izena ematea posta zerrendan, lanean has gaitezen lehenbailehen.

Blogak
Aurrekoan zuetariko batzuek galdetu zenidaten zer diren blogak, eta orduan erantzun nizuen, bizkor samar. Gaur modu osatuagoan erantzungo dizuet. Hasiko gara definizioarekin.

Bloga, webloga edo bitakora —hiru modu horietan deitzen zaie, nahiz eta euskaraz bloga nagusitu den—, bloga da webgune dinamiko bat, eta hor mezuak agertzen dira era kronologikoan antolatuta, berrienak goian, eta zaharragoak beherago.

Weblog hitza 1997an sortu zen, baina 1999rako blog hitza onartua zegoen. Azkenean hauxe nagusitu da herrialde gehienetan. Espainian, hala ere, bitácora moduan ere ezagutzen da. Badakizue itsasontzi gehienetan bitakora kaiera erabiltzen zela bertan idazteko zer gorabehera gertatzen ziren nabigatu bitartean. Hortik hartu da bitakora hitza sareko webgune hauek ere izendatzeko. Gaur egun milioika blog daude: Technorattik 30.,4 milioi blogen arrastoa segitzen du uneoro.

Blogen ezaugarriak
Goiko definizioan azaldu ditugu hainbat ezaugarri, baina gustatzen zait Mutilmediak nola sailkatzen dituen:
  • Doakoak edo ordainpekoak. Blog gehienak doakoak dira, eta horretarako erabiltzen dira blog plataformak (Blogger, La Coctelera, Blogari.net edo Blogak.com, adibidez). Ordainpekoak ere izan daitezke, adibidez, TypePad plataformak egiten dituenak.
  • Libreak. Bakoitzak nahi duena esan ahal du bere blogean.
  • Kronologikoak. Gaur idatzitako mezua atzo idatzitakoaren gainean agertuko da.
  • Irekiak. Kasurik gehienetan, blogariak horrela erabakitzen badu, irakurleak aukera du erantzuteko. Eta beste irakurle batek azken horri erantzuteko, eta horrela, ad infinitum. Kasu horietan, ziber-elkarrizketa bat sortzen da, blogek eskaintzen duten ezaugarririk interesgarrienetako bat.
  • Kategorietan sailkatua. Tag edo etiketak erabilita, artikulu bakoitza kategoria batean sar daiteke: musika, kultura edo teknologia, besteak beste. Horrek laguntzen du hor pilatzen doan informazioa antolatzen, eta, horri esker, askoz ere errazagoa da informazioa bilatzea.
Blogen elementuak
Blog batean argitaratzen den mezu bakoitzak horrelako elementuak izan ohi ditu:
  • Izenburua. Horrek ematen dio izena mezuari.
  • Testua. Hor dago mezuaren mamia. Loturez zipristindua joango da, seguruenik.
  • Erantzunak. Irakurleek utzitako iruzkinak.
  • Permalink. Lotura iraunkorra, eta erabiltzen da artikulu edo mezu hori aipatu nahi denean lotura batean.
  • Data. Adierazten du zein egunetan eta ordutan argitaratu den mezua.
  • Etiketak. Blog gehienek aukera dute, etiketak erabilita, edukiak kategorizatzeko.
  • Trackback. Lotura bat da beste blog bati egina, eta erabiltzen da batean eta bestean gaia bera denean.
Blog motak
Perretxikoak moduan ugaldu dira blogak, baina denak ez dira berdinak, hainbat blog mota daude. Guk batzuk ekarriko ditugu sailkapen honetara:
  • Pertsonalak. Pertsona batek bere kontuak argitaratzen ditu, gertatuak, zaletasunak, hausnarketak, iritzi artikuluak… Kategoria horretan sartzen dira Harrikadak edo Patxitrapero, adibidez.
  • Taldekoak. Sustatu da horietako bat, jende askok parte hartzen baitu blog hori egiten. Baita Faka-Faka ere, non kontatzen baitira Elgetako lagun talde baten gorabeherak.
  • Enpresakoak. IBM barruan milaka langilek argitaratzen dute bloga. Baita Microsoften eta Googlen ere. Euskal Herrian aipatzekoa da Goiena.net-en sortzen ari diren blog komertzialak, batez ere merkatari txikiek sortuak.
  • Tematikoak. Gai baten inguruan egiten dira. Superbai da adibide ona, diseinua baita horko gai nagusia. Edo Prospektiba, zeinek gizartearen joerak aztertzen baititu.
  • Fotoblogak. Blog horietan argazkiak dira edukirik garrantzitsuena. Aramaio eta Atauri dira horren adibide gure artean.
  • Blog komunitateak. Lagun artean edo inguru batean sortzen dira: Eibar.org da zaharrena, baina hor daude Goiena.net-en komunitatea eta Uztarria.com-ek sortua, adibidez, Zumaiakoarekin batera. Baita Berriak sortu duena, euskarazko batzuk baino ez aipatzearren.
Blogak munduan
Behin lehen urratsak eginda, blogintza lehertu egin zen Blogger plataforma agertu zenean. Doakoa zen, erabilerraza, eta erreminta ahaltsuak zituen blogak kudeatzeko. Hizkuntza askotan erabili da Blogger, baita euskaraz ere. Nik, adibidez, neure Faroa lehendabizi Bloggerren sortu nuen, nahiz eta gero Goiena.net-era pasatu nintzen, Goienak gonbidatu ninduenean bere blog komunitatean parte hartzera. Gizakom ere Blogger-en argitaratzen dugu. Hori ere, Mondragon Unibertsitatearen webgunea osatzen denean, pasatuko dugu webgune berrira, horrek ere blog komunitate bat izango du-eta. Guk bezala, beste batzuek Bloggerren eman dituzte lehen pausoak, nahiz eta euskaldunak, poliki-poliki pasatzen ari diren euskarazko plataformetara, besteak beste, ez galtzeko blogetan argitaratutakoaren kontrola, Luistxo Fernandezek garai batean azaldu zuen moduan.

Antzeko zerbait gertatu da blogintza gaztelaniara zabaldu denean ere. Euskarazko plataformak sortu aurretik, zenbait euskaldunek bloga egin zuten La Coctelera plataforman, bat aipatzearren.

Baina desbideratu egin gara apur bat. Blogger plataformarekin batera, sortu ziren beste batzuk, TypePad edo WordPress, esate baterako, eta blogintza sutautsa bezala zabaldu zen munduan barrena, eztanda izugarri batean.

Blogak euskaraz
Behingoz, bederen, euskarak garaiz harrapatu du blogintzaren trena. Eta hori zor zaio, neurri handi batean, eibartar talde bati, zeinek bultzatu baitu euskal blogosfera jaiotzatik beretik, Eibar.org taldetik lehendabizi, eta CodeSyntax enpresatik gero. Nire iritziz, unerik esanguratsuenak euskal blogintzan hauek izan dira:
  • Sustatu. Berau izan zen euskarazko lehen bloga. 2001ean plazaratu zen, urri aldera, CodeSyntax eta Goiena enpresek sortua. Laster bost urte egingo ditu, eta berau dugu, orain ere, blogik eraginkorrena euskal blogosferan. Sustatu, gainera, izan da eskola paregabea blogari askorentzat.
  • Blog pertsonalak. Jabi Zabalak sortu zuen lehen blog pertsonala, Sarean.com, eta gero etorri dira beste mordo bat.
  • Blog komunitateak. Eibar.org izan zen blog komunitate bat sortzen lehena, 2004ko uztailean sortu baitzen. Gero etorri zen Goiena.net, 2005eko otsailean. Eta atzetik, Azpeitikoa, Berria egunkariak sortua eta Zumaiakoa, besteak beste. Ahaztu barik, noski, bai EHUn eta baita Deustuko Unibertsitatean sortu diren blog taldeak, hainbat irakasleren inguruan. Blog komunitateak gune paregabeak izan dira euskal blogariak prestatzeko, baina banaka batzuk izan dira. Horiek ez dute blogintza masiboa bihurtu. Hori blog plataformen eskutik etorri da.
  • Blog plataformak. Blogger da ezagunena munduan, hainbat hizkuntzatan egokitua. Euskaraz lehena izan zen Blogari.net, Baleike enpresak sortua 2005eko azaroan, eta horren inguruan blog mordoa sortu dira. Lau hilabete geroago, 2006ko martxoan, etorri zen Blogak.com, plataforma bat CodeSyntax enpresak sortua, eta horren bueltan ere blog asko sortzen ari dira. Batari eta besteari esker, gaur egun inoiz baino errazagoa da blog bat sortzea euskaraz: hiru urrats nahikoa dira blogeatzen hasteko. Horrelako plataformek ekarriko dute masifikazioa euskal blogintzan, edonork izan baitezake aukera, informatikaz ezer jakin gabe, blog bat sortzeko.

Blogak, gure zortzigarren probintzia
Kasu egiten badiogu Anjel Lertxundiri —artikulu zoragarri bat idatzi zuen Hitz beste bere blogean, non aldarrikatzen baitzuen Internet euskararen zortzigarren probintziatzat, eta haren haritik tiraka egingo dugu orain— blogak sekulako eragina izaten ari dira euskal kulturan, nahiz eta askotan konturatu ere ez garen egiten, fenomeno berria delako oraindik. Egunero ehun-berrehun artikulu agertzen dira euskaraz blogetan, eta hor jorratzen dira hedabideetan agertzen ez diren gai asko, beti ere estilo eta tratamendu ugarirekin eta euskara libreagoan. Blogak erosoak dira, merkeak eta malguak, idazkuntza azpimarratzen dute ekintza printzipaltzat (jendea astintzen ari da idazteko orduan sentitu ohi duen beldur eszenikoa), eta laster ekar dezakete literatura aldizkari ponpoxoen desagertzea. Blogek bozgorailua ematen diete ahots askori, feedback zoragarria eskaintzen dute. Modu egokia eskaintzen dute, bestalde, Anaia nagusia salatzeko eta geure kultura defendatzeko, baita ihes egiteko geure arteko zentsura hertsiari. Blogen ondorioz, azkenik, aldatzen ari da gure idazteko modua eta idazlea izendatzeko pertzeptzioa.

Azken joera: guneak
Azken aldiotan, blog plataformak herritartu diren neurrian, gazteak eta nerabeak sartzen ari dira blogosferan trumilka, eta horretarako erabiltzen ari dira batez ere gune bereziak, komunitate moduko guneak, non gazteek, blogekin batera, eskura dituzten orain arte maizen erabilitako programa gehienak, hala nola, Messenger, Hotmail, etab. Bi plataforma nabaritzen ari dira era horretara: MSN Spaces, Microsoft enpresarena, eta Myspace, Rupert Murdoch enpresa gizonak erosi berria. Hortxe dituzue, probatu nahi badituzue, behintzat.

Nola egin blog bat
Eta, gaurkoz, hemen bukatuko dugu alde teorikoa. Orain lanean hasiko gara, blog bat egiten. Taldeka edo bakarka, nola erabaki duzuen proiektua egitea, jarri ordenagailu baten aurrean, eta blog bat egingo dugu, hemendik aurrera bloga izango da-eta gure proiektuaren ardatza.

2006/03/22

Rabelais gogoan



Hitzekin ez omen da jaten, baina bai gozatu, guk atzo gozatu genuen bezala Hasier Etxeberriaren berbak entzunda. Tia Karmen, tia Josefa eta herriko medikua nabarmen utzi zituen, ez baita egia bere talentu guztia, artista izateko behar dena, galdu zuela jaio zenean, haiek txikitan esan omen zioten bezala. Hasier hizlari ona da, eta ederto baliatzen du erretorika jendaurrean.

Atzo jatunkeria zuen hizpide, eta bidaia polita eskaini zigun bekatu horren historiaz, batez ere literaturari dagokionez. Hiztegiak jorratu zituen arrasto bila, hitza argitu nahian, eta Erdi Arora eraman gintuen gero, San Gregorio Magnorenganaino, horrek definitu baitzuen jatunkeria bekatu nagusitzat, eta handik aurrera Rabelais ekarri zigun gogora (“onartuko nuke neure koadrillan”, esan zuen), garai ilun haietan argitasuna eta bizipoza ekarri baitzigun bere lanaren bidez.

Haren ondoren, ordea, denetik izan zen arte adierazpenetan: Dante, Bruegel eta Bosko bezalako artisten sadismoa jatunkeria adierazterakoan, eta Brillat Savarin-en salbuespena, zeinek jatunkeria bekatu izatetik arte bihurtu baitzuen. Hala ere, salatu zuen hizlariak, gure garaietan bekatu baino okerrago da jatunkeria, estigma sozial bihurtu baita.

Jatunkeria euskal literaturan
Errepasoa eman zion gero Hasierrek euskal literaturari, eta tristura aurkitu zuen eremu latz horretan, XX. mendean oraindik ere hainbat testu aurkitu baitzuen jateko plazera gaitzesten zutenak. Gaitzerdi, argi printza batzuk aurkitu zituen herri literaturan, Txirritaren eta bereziki Bilintxen hainbat bertsotan, zeinekin amaitu baitzuen hitzaldia. Jon Juaristi ere aipatu zuen, eta hark gaztelaniaz idatzitako testu bat irakurri, non Cervantes Institutuko zuzendari ohiak interpretazio gaitzesgarri bat egiten zuen euskaldunon jatunkeriaz.

Beste herrialde batzuekin alderatuz gero, pobre ikusi gintuen euskaldunok, “oraindik ere oso jende gutxi ari baikara gai horien gainean idazten: Edorta Agirre, Mikel Garaizabal eta ni neu”.

2006/03/21

Inbidia, idazleen bekatua




Inbidia omen idazleen bekatu nagusietako bat, halaxe esan zuen atzo Kirmen Uribek HUHEZIko areto nagusian, Literatura Astearen barruan, aretoa ikaslez lepo zegoela. Bera, berriz, irribarretsu etorri zen, bere buruaz seguru, hain seguru, non ez baitzen bat ere gorritu ama eta izeko hantxe egonda, publikoaren artean, haiek ekarri baitzuten Ondarrutik Eskoriatzara.

Kirmenek Mozarten bizitasuna miresten du, baina bera ere halakoxea da, bitalista hutsa, eta beldur barik hitz egiten du, “beldurrarekin ezin da idatzi”, eta bere hitzak gai dira gazte mordo baten adrenalina menderagaitza goxatzeko, atzo gertatu zen moduan.

Bere hitzaldian Aristoteles ekarri zigun gogora, hark ohartarazi baitzigun aspaldi batean “inbidia bukatzen dela zibilizazioa bukatzen den tokian”, alegia, inbidia zibilizazioari lotua dagoela. Mozart ere aipatu zuen, miresmenez, eta orduan esan zuen inbidia dela idazleen bekatu nagusietako bat, “akaso idazlea bakarrik bizi delako eta beti idatzi duelako bazterretik, alde ilunen gainean”. Bertsolarien mira erakutsi zuen, 13.000 entzuleren aurrean lehiatu bai, baina beste patxada batekin lehiatu ziren finaleko bertsolarien mira. Baina idazleetara itzuli zen bizkor, eta Paul Auster idazlearen azken eleberria ekarri zuen gogora, euskaratu berria, eta Leopoldo Maria Panero, Bob Dylan, Ezra Pound eta Bertold Brecht, zeinen poesia batekin, Lorategia, amaitu baitzuen hitzaldia.

Osaba ere ekarri zuen gogora, behin eta berriro, hark eman baitzion inbidiaren beste ikuspegi bat, eta erremedio egokia: “zaindu maite duzuna eta ondo elkar hartu”.

2006/03/20

Komunikaldiak: Lana kooperatibaren kasua

Hemen dugu Komunikaldietan jaso dugun azken ponentzia, Juanjo Brizuelak (AZK) eta Roberto Vázquezek (Lana Koop. E.) egindako hitzaldien batura duzue. Izenburua: "Lana S. Coop. No era un problema de logotipo, es una solución estratégica de marca".

Presentación de Lana S. Coop.
“Más de 40 años de un proyecto empresarial compartido, realizado por y para las personas”

Lana S. Coop. nace en 1962 en la localidad de Arrasate-Mondragón. Desde su fundación, está integrada en el movimiento cooperativo, hoy Mondragón Corporación Cooperativa.

Su actividad es la 2ª transformación de la madera. Cuenta con una planta de 15.000 m2, una plantilla de 120 trabajadores y su facturación ronda los 36 millones de euros, con un 15% de exportación, principalmente en Europa.

Su misión es “Ser una empresa referencia en la 2ª transformación de la madera, a través de la fabricación y comercialización de productos y serviciuos dirigidos al sector de la construcción”.

Para ello, son clave:

  • la “vivencia del mercado y los clientes”, como forma de captar sus necesidades y satisfacerlas
  • la innovación permanente de productos, procesos y formas de hacer
  • Un modelo de gestión participativo y el compromiso hacia las personas y sus capacidades
  • La generación de riqueza y empleo en su entorno, desarrollando actividades respetuosas con el medio ambiente.

En los últimos años, los ritmos de crecimiento han sido considerables, con un 20% interanual en cifra de facturación. Además es reseñable las inversiones realizadas en el trienio 2000-2002, cercanas a los 12 millones de €, la generación de 60 nuevos puestos de trabajo y finalemtne, la diversificación de negocios con el lanzamiento del negocio de estructuras de madera laminada con la constitución de Elur S.Coop.

Entre los aspectos más destacables de Lana se pueden citar su apuesta por un Modelo de Gestión basado en el sistema E.F.Q.M., contando con diversos certificados de Calidad como ISO 9001, certificado medioambiental ISO 14001 y la certificación de producto, en fase de obtención en estos momentos.

En la actualidad, el negocio de Lana S. Coop. se centra en el mercado de la construcción, contando con dos tipos de mercado diferentes:

  • Productos para encofrados dirigidos a los Fabricantes de sistemas y a los almacenistas de la construcción. Fabrica productos como los tableros machihembrados y su producto estrella, el tablero Tricapa, y comercializa la la Viga Doble T ó H20.
  • El mercado de las estructuras de construcción (negocio liderado por Elur S.Coop.), en el que realiza el proceso completo desde la ingeniería (con el diseño y cálculo), la fabricación de y montaje de estructuras de madera laminada.

La historia, el presenta y el futuro de Lana S. Coop.

En 1962, el origen de Lana S.Coop. se centro en la actividad agrícola y ganadera del caserío como proyecto cooperativo. Será en el año 1973, cuando se ubica en Oñati, lugar donde actualmente dispone de su planta productiva. En todos estos años hasta 1990, la andadura empresarial estaba centrada en la leche y sus derivados y en la madera desde 1964. Se crearon así la División Láctea, de la que surge la División Ganadera y la división Forestal.

Será en los años 90, cuando Lana apuesta por la adquisión de tecnología para la fabricación del tablero de encofrado Tricapa, origen de la actividad productiva actual.

Entre los años 1991-94, el sector de la construcción entra en una crisis profunda, iniciándose en 1995 lo que sería el nuevo modelo Empresarial, base del estado actual de Lana: concentración de la actividad en el mundo de la construcción, cambio societario transformándose en cooperativa de trabajo asociado, cierre de la serrería y creación de una red comercial propia, entre otras actuaciones.

2002 será el año que confirme la realidad de Lana S.Coop., con inversiones productivas importantes, para lograr sus objetivos de potenciar la capacidad productiva para la fabricación del tablero tricapa, la actualización de tecnologías productivas y la diversificación de productos-mercado.

Pero el futuro requiere de nuevos impulsos y para ello Lana S.Coop. pone en marcha un ambicioso plan 2005-08 con nuevos retos estratégicos con la Innovación como palanca de cambio incorporando nuevos negocios, productos y mercados, para lo que es preciso desarrollar un Plan de Comunicación que profundice en el conocimiento y la difusión de las nuevas realidades de Lana, con el objetivo de posicionar y potenciar aún más la Marca.

AZK Komunikazioa: caso Lana

1. A modo de reflexión.

a. “Cada día más, no se venden productos. Se venden valores”. Allí donde el producto cada vez más se convierte en algo casi indiferenciado, donde se parecen cada vez más, un factor diferenciador son los valores asociados, los beneficios de ese producto, que lo pueden hacer diferente del resto… aunque se parezcan.. Por tanto, “Las empresas fabrican productos… los “consumidores” compramos marcas”

b. “Hay que encontrar nuevos generadores de valor para “mantenernos vivos”.

En un mundo globalizado y tan competitivo en el que nos encontramos en la actualidad, las organizaciones se dedican a generar nuevo valor añadido para mostrar sus diferenciales frente a la competencia, no ya para ganar cuota de mercado o cuota de cliente, sino simplemente para “sobrevivir”. En este contexto, “la Marca se actualiza día a día, se puede construir cada día y convertirse así en un factor competitivo extraordinario”.

c. Ante este panorama, tremendamente “preocupante”, debemos y tenemos que cambiar la manera de enfocar la Comunicación de nuestras organizaciones. Ya no basta con tener soportes de comunicación. Necesitamos algo más. Algo que aporte un verdadero diferencial tanto en la forma como sobre todo en el fondo. Por tanto, hemos de caminar hacia una visión más estratégica, más conceptual, donde la Gestión de la Marca se convierte en el eje principal.

2. Análisis marca Lana

Las preguntas a las que nos enfrentamos a la hora de enfocar el proyecto de Lana eran las siguientes:

· ¿Por qué Lana y no otro? ¿por qué el mercado debía escoger a Lana y no a la competencia?

· ¿Qué vende Lana? Una cosa es lo que se fabrica y otra cosa es lo que se vende, sobre todo, teniendo en cuenta lo que se ha comentado en el capítulo anterior.

Ante ambas preguntas, la respuestas la tiene la marca, el branding. Y se dieron los siguientes pasos:

1. Análisis y diagnóstico de la Marca

Para conocer mejor la Marca, se realizó un análisis exhaustivo, siempre junto al equipo directivo de Lana S.Coop, sobre tres aspectos:

· La empresa: Visión, cultura, valores, etc

· Clientes-Mercado: Sus necesidades, expectativas, valores, …

· Producto: tanto desde el punto de vista de características y beneficios funcionales como desde el aspecto simbólico y emocional.

Con ello queríamos conocer en profundidad, el proyecto Lana en su totalidad.

De todos los valores entresacados, se identificaron aquellos conceptos clave que resumían y concentraban la esencia de la Marca Lana, aquello que la hiciera diferente y única.

Estos conceptos eran:

· Construir: Desde el punto de vista de crear, de dominar, de algo dinámico…

· Construcción: Como la referencia a un sector que dominaban y en el cual, en un apartado, es la referencia (No olvidemos que Lana es el Líder nacional en el ámbito del encofrado para construcción)

· Vivo: Entendiendo la madera como un material vivo: es seguro, resistente, flexible, adaptable, amigable, armonioso…

· Vida: Concepto éste que implica aspectos tales como compromiso, cercanía, implicación, confianza, seguridad, dominio, calidad, herencia, evolución, …

Ante esto, las ideas clave a desarrollar eran que “Lana construye y trabaja para la construcción”, pero además, “Lana está viva”, se compromete, evoluciona sin olvidar su pasado, tiene fortaleza y domina su sector, y se adapta a los nuevos tiempos, mejora día a día. Y finalmente, “Lana aporta vida” a todo lo que hace: aporta seguridad, resistencia, calidad, confianza, desarrollo, empleo, armonía…

2. Identidad visual corporativa

Ante todos estos conceptos desarrollados, se realizaron diversas propuestas gráficas de Lana, cada una de ellas querían representar diferentes alternativas en función de los significados descritos:

· Herencia+Presente+Futuro

· Construcción y vida

· Lo “Singular”

Y e todas las alternativas (más de una veintena…) se escogió el logotipo actual

3. Programa de comunicación

El siguiente paso del proyecto consistió en “comunicar nuestra nueva Marca”. Este lanzamiento se realizó en 2 fases: una previa en la que debía convivir la antigua identidad visual de Lana con los nuevos conceptos que queríamos transmitir de cara al futuro, y la definitiva de lanzamiento de la nueva Marca

· Fase 1: Feria SMOPYC y CONSTRUMAT

En estos eventos, se empezaron a presentar los nuevos valores de la nueva LANA aunque debían convivir con el antiguo logotipo. Queríamos expresarlo principalmente a través de los colores que se defninieros y también con nuevas imágenes donde expresábamos nuevos conceptos, en especial el de construcción y vida. Para ello se realizaron diversas acciones como el diseño interior de los stands, las imágenes de los mismos, unas invitaciones con una nueva apariencia gráfica, etc.

· FASE 2: Lanzamiento Nueva Marca LANA

Para esta fase, se hizo hincapié en dirigirnos a 2 tipos de públicos considerados “esenciales” para Lana:

o Público Interno: Trabajadores y Delegados comerciales

o Público Externo: Clientes denominados “A”

Para el Público Interno, el mayor cambio se incidió en explicar desde el equipo directivo los nuevos valores que quería transmitir Lana a partir de ese momento, por un lado, y por otro lado, que tuviera reflejo en los espacios y soportes diarios, como las propias instalaciones, soportes internos, etc. Desde el cambio en la vestimenta, hasta la propia papelería comercial, pasando por la rotulación e incluso con un regalo corporativo para cada empleado: un sencillo juego de montaje de piezas de madera.

Para el Público Externo, se realizó un evento especial en el que se invitaron a los 50 mejores clientes de Lana, a pasar 2 días junto al equipo de Lana, a lo largo de los cuales iban a realizar diversas acciones, como una visita a las instalaciones centrales de M.C.C., una visita a la Planta productiva de Lana en Oñati, una comida, una visita guiada a la Basílica de Arantzazu, etc,

Para ello se realizaron desde una invitación personalizada, con un holograma donde se podrían ver los 2 logotipos simplemente moviendo la invitación…

… un regalo corporativo que se entregó a cada asistente que consistía en una escultura realizada por un escultor que pretendía reflejar este “renovado proyecto Lana”…

… y un catálogo corporativo que reflejaba los nuevos significados y valores que representaba LANA …

Además de todos estos soportes comunicativos, se han ido realizando a posteriori todos los elementos de comunicación necesarios para la venta del nuevo producto, como fichas de producto, anuncios, etc.

4. ¿Y ahora qué?

Este trabajo no ha hecho sino comenzar. Y queda mucho por hacer. Una marca se construye día a día y aún hemos iniciado un camino que no tienen final y que pretende convertirse en un factor competitivo y de futuro para el desarrollo del proyecto Lana.

El objetivo principal es ir llenando de contenido y desarrollando todo lo que rodea a una marca como sus significados estratégicos, conocer mejor los deseos, necesidades y valores de los públicos con quien se relaciona Lana para revalidar nuestro compromiso con ellos, impulsar la evolución de las “experiencias” racionales de Lana junto a las emocionales y relacionales de modo que podamos fortalecer el vínculo con nuestros públicos y analizar cada punto de contacto que Lana tiene, con una pregunta clave: ¿cómo podemos desarrollar vías y acciones de comunicación aún más eficaces?.

Todo ello contribuirá a un desarrollo de una gran marca, como ya es, Lana.

5. Conclusión

En definitiva, el objetivo es generar más y mejor valor añadido a través de un activo tan esencial en nuestras organizaciones, como la marca. Y por tanto responder con mejores garantías a los nuevos retos que LANA se plantea para el futuro.

Estos nuevos retos, en términos de marca, se refieren a gestionar significados, conocer profundamente qué representa nuestra marca. Analizar y responder mejor a las necesidades y exigencias que demandan nuestros públicos, tener muy claro cuál es n uetsra visisón, sobre todo, ómo quiero que me perciban nuestros públicos, ponerse en todo momento en el “otro lado”, en el lado del cliente, involucrar a todo el colectivo interno en la transmisión de nuestra marca y ser conscientes de que hasta la más mínima acción crea o destruyte capital de Marca, Y éste es un precio muy alto que no debemos correr.

P.D.: Nos gustaría agradecer en este soporte, la confianza, la dedicación, el esfuerzo y la “paciencia” de Lana S. Coop. en el desarrollo de este proyecto. Sin su trabajo, todo esto no tendría sentido y se perdería el significado y el valor que tiene el desarrollar una marca como factor estratégico y competitivo de nuestras organizaciones del futuro. Eskerrik asko Lana!!!

Y también a todo el equipo de AZK que ha estado y sigue presente en este proyecto. Su trabajo está siendo excelente. A todos y a todas, eskerrik asko eta aurrera.

Sarelariak posta zerrenda

Sarelariak izeneko posta zerrenda sortu dugu HUHEZIn, Web 2.0 ikastaroa egiten ari garenen arteko komunikazioa areagotzeko. Anjel Lertxundiren omenez izendatu dugu posta zerrenda hori, berak sortu baitzuen izen hori Hitz beste bere blogean, internauta hitzaren sinonimo gisa.

Gure ustez, euskal idazleen artean Anjel Lertxundi egokitu da hobetoen Internetera, XME eta Julen Gabiriarekin batera, eta bere blogean sekulako perlak uzten dizkigu egunero: euskal blogosferaren analisia dela, post scriptum zoragarriak direla, non idazleak bere idazkuntzaren tripak erakusten baitizkigu, hitz berriak asmatzen dituela… beti ematen digu pozerako motiboa.

Horregatik, gustuko dugulako zer idazten duen, eta estimatzen dugulako zer ahalegin egin duen teknologia berrietara egokitzeko, ausartu gara Sarelariak izena hartzera. HUHEZIko blogarion omenaldia izango da. Bejondeizula, Andu!

2006/03/17

Bekatu asko, literatura gutxi




Jende asko bildu zen atzo Monterron jauregian, Arrasaten, aurtengo Literatura Asteko lehen ekitaldira, gehienak HUHEZIko ikasleak. Mahai ingurua izan zen, eta haragikeria zuen gai nagusi. Asko hitz egin zen bekatuaz, eta gutxitxo bekatuak literaturan izan duen garrantziaz.

Jabier Muguruzak oso adierazgarri iritzi zion horrelako mahai inguru batean, zeinek bekatua eta haragikeria baizituen gai nagusi, gazte gehienak atzealdean jartzeari, aurreko jarlekuak libre utzita, jende helduarentzat. Zerbaiten seinale omen.

Zerbaiten seinale, halaber, hizlariek oso gutxi hitz egin izana bekatuaren eta literaturaren arteko loturaz. Bukaeran soilik, konturatuta nonbait gutxi landu zutela binomio hori, egin zituzten zenbait aipamen. Baina adierazpenik zorrotzena Juan Martin Elexpuruk egin zuen publikoaren aldetik, adierazi zuenean gaur egun gero eta sexu gutxiago sartzen dutela gure idazleek beraien lanetan: “oraintsu irakurri ditut Izagirre, Cano eta Lertxundiren zenbait lan, eta sexuari dagokionez, elipsi total, apenas agertzen den ezer”.

Gomendioak
Mahaikideek luze eta zabal hitz egin zuten bekatuaren gainean, eta gaitzetsi egin zuten eliza katolikoak izan duen jokaera sexuaren inguruan. Aizpea Goenagak, gainera, gomendio ozena egin zuen: “Seguridade Sozialak gomendatu beharko luke amoranteak izatea”

Bide batez-edo, mahaikideek hainbat liburu gomendatu zituzten, sexuarekin eta bekatuarekin lotuak:
Ana Urkizak moderatu zuen mahai ingurua, eta ondoan izan zituen Jabier Muguruza, Aizpea Goenaga eta Iñigo Lamarka.

2006/03/16

Web 2.0: lehen eguna

Egun on, denoi, eta eskerrik asko izena ematearren ikastaro honetan, bertan izena emanda erakutsi didazue-eta gaia interesatzen zaizuela, eta konfiantza ere baduzuela zerbait ikasteko.

Aurkezpenak
Ondo baderitzozue, hasi aurretik geure buruak aurkeztuko ditugu. Ni Joxe Aranzabal naiz, 53 urte ditut, eta bost urte daramat irakasle HUHEZIn. Aurretik kazetaritzan ibilia naiz, batez ere herri kazetaritzan, Arrasate Pressen, Arrasate Telebistan, eta gero Goiena proiektuan. Baita berripaper argitaratzaile moduan, eta ETBn programa bat zuzentzen. Orain arduratzen naiz Giza Zientzietako ikasleen praktikez eta karrera amaierako proiektuez. Baita barne komunikazioaz, eta, hirugarrenik, aldizkari bat ateratzeaz Mondragon Unibertsitatearentzat. Bi blog argitaratzen ditut, Faroa, pertsonala, eta Gizakom, gure fakultateko Giza Zientziak ikasketak sustatzeko.

Ikastaroaren izena
Behin aurkezpenak egin eta gero, azaldu egingo dizuet zer asmo dudan, ikastaro hau bukatutakoan eraginkorragoak izan zaitezten Internet erabiltzen.

Hasieran, eskaini zidatenean ikastaro hau ematea, saiatu nintzen izenburu bat asmatzen, ahalik eta hobetoen definitzeko ikastaroa. Eta okurritu zitzaidan “Komunikazio eraginkorra Interneten”. Gogoan nuen zuek denok espezialitate desberdinekoak zaretela, baina gauza bat duzuela komuna: denak izango zarete irakasleak. Eta erakutsi nahi nizuen hainbat programa erabiltzen, gero zuek eskoletara zoaztenean, erabil ditzazuen zuen proiektu pedagogikoetan.

Aurrerago, baina, konturatu nintzen programa horiei ematen zaiela izen bat, nola edo hala definitzen dituena: Web 2.0. Horregatik, hemendik aurrera izen hori erabiliko dut ikastaro honetarako: Web bi puntu zero. Eta, nahi baduzue, lehen izenburua zena, “Komunikazio eraginkorra Interneten”, bihurtuko dugu azpititulu. Aurrera egin aurretik, baina, azaldu egin beharko dizuet zer esan nahi duen Web 2.0 horrek.

Web 2.0
Argi dago Web 2.0 baldin badago, aurretik Web 1.0 egongo zela, nola Rocky V filmaren aurretik Rocky I, II, III eta IV izan baitziren.

Web 2.0 izen horrek adierazten du bigarren aldi bat, World Wide Web amaraunaren bigarren fase bat, garatuagoa bai arkitekturan eta baita aplikazioetan. Aldi horretan:
  • Webguneak edukiz eta funtzionalitatez hornitu dira, eta gai dira sareko aplikazioak eskaintzeko. Adibidez, programa bat idazteko, Word edo antzekorik erabili barik.
  • Komunikazioa ireki egin da sarean, agintea dezentralizatu, askatasuna areagotu egin da partekatzeko eta behin baino gehiagotan erabiltzeko. Merkatuak elkarrizketa dirudi.
  • Edukiak hobeto antolatuta eta sailkatuta daude.
  • Askok premia izan dute izen berri bat jartzeko aro berriari. Hortik Web 2.0. Kuriositatez, jakin ezazue izen hori sortu zela 2004an, BusinessWeek aldizkariaren artikulu batean.
Elgoibartar batek horrela definitzen du Web 2.0 bere blogean, Maalako parkean: Web 2.0 da web aplikazio multzo bat, erraza, eta laguntzen du lanak sortzen eta partekatzen.

Zenbaitentzat errazagoa da ulertzen zer den Web 2.0 baldin eta uztartzen badugu izen hori zenbait enpresarenekin, hala nola Google, Flickr, del.icio.us, Digg edo Technoratti. Webgune honetan argiago ikusten da nor ari den Web 2.0 horretan.

Ikastaroa bera
Badakit hasieran zaila egingo zaizuela Web 2.0 hori ulertzea, baina ez kezkatu, seguru nago-eta eskola amaitutakoan gauzak argiago izango dituzuela. Horregatik, aurrera egingo dugu, eta esango dizuet zer programa mota ikasiko ditugun erabiltzen, eta zergatik.

Lauhileko honetan programa hauek ikasiko dituzue erabiltzen:
  • Blogak. Ikastaroan zehar blog bat egingo duzue, bakarka edo taldeka, baina hortxe adieraziko dituzue zer aurrerapen egiten ari zareten zuen proiektuan.
  • Posta zerrenda. Gaur bertan, posta zerrenda bat sortuko dut, gure arteko harremana bizkortzeko ikastaroak dirauen bitartean. “Sarelariak” izena emango diogu, Anjel Lertxundiren omenez, berak sortu baitzuen hitz hori “internautak” esateko.
  • CalehdarHub. Denok sortuko duzue kontu bat egutegi elektroniko horretan, hor partekatuko ditugu-eta gure ikastaroko egunik esanguratsuenak.
  • del.icio.us. Denok irekiko duzue kontu bat del.icio.us programan, eta hasiko zarete hor zuen irakurgaiak gordetzen eta partekatzen.
  • Bloglines. Denok irekiko duzue kontu bat Bloglinesen eta hor aukeratuko dituzue hainbat informazio iturri, beharrezkoak zuen proiektuetarako.
  • Flickr. Denok egingo duzue kontu bat Flickren, bakarka edo taldetan, eta hor erabili zuen argazkiak.
  • Tagzania. Denok irekiko duzue kontu bat Tagzanian, eta hor joango zarete gordetzen zuen proiektuetarako aurkituko dituzuen lekurik adierazgarrienak.
  • Writely. Denok irekiko duzue kontu bat programa horretan, eta berau erabiliko duzue testuak idazteko eta zuen artean partekatzeko.
Netiketa
Programa horiekin batera, ikasiko dugu nola idazten den sarean, hor ere bai baitago etiketa bat —hortik netiketa izena—, eta horri esker ikasiko dugu idazten inori traba egin barik.

Gonbidatuak
Eskolez gain, hiru gonbidatu ekarriko ditugu: batean Maite Goñi izango dugu, Jakintza ikastolako irakaslea, zeinek azalduko baitigu nola erabiltzen ari diren teknologia berriak DBHOko ikasleekin, eta zer emaitza izaten ari diren. Iban Arantzabal ere ekarriko dugu, eta blogak izango ditugu hizpide. Iban Telematika zuzendaria da Goienan, eta editorea da Sustatun. Eta hirugarrenik, Luistxo Fernandez etorriko zaigu Tagzaniaz hitz egitera, bere enpresak, CodeSyntaxek, sortu baitu aplikazio hori.

Proiektuak
Ikastaro honetaz pentsatzen hasi nintzenean, bi aukera nituen:
  1. Dena goitik behera diseinatzea, zuek proiektu jakin bat egin zenezaten.
  2. Programazioa irekian ekartzea, azken diseinua zuekin batera egiteko.
Azkenean, bigarren aukera hartu dut, batez ere zuek irakasleak izango zaretelako, eta baita ikastaroa bera gozagarriagoa egingo zaizuelako, baldin eta zuen gustuko proiektuetan murgiltzen bazarete.

Horregatik, orain aukera emango dizuet nahi duzuen moduan biltzeko, pentsa dezazuen, bakarka edo taldeka, zein proiektu aukeratuko duzuen ikastaro honetan lantzeko. Hasi aurretik, baina, esango dizuet bloga izango dela proiektu bakoitzaren ardatza, bertan erakutsi beharko duzue-eta zer egiten ari zareten, zer oztopo aurkitzen dituzuen, zergatik hau, zergatik bestea…, denok ikus dezagun, irekian, zertan ari garen beste guztiok.

Baten batek nahi badu bakarka lan egin, bakarka egingo du. Nahiago izanez gero talde baten barruan, taldean. Baina taldeak asko jota izango ditu hiru kide, ez gehiago.

Eta bukaeran, ekainaren 20an eta 23an, aurkezpenak egingo dituzue. Epaimahaian Aitor Zuberogoitia komunikazio irakaslea eta biok izango gara. Eta zuek aurkeztu egin beharko duzue, kanoia erabilita, zer egin duzuen proiektua aurrera egiteko, eta nola erabili dituzuen programa horiek.

Literatura Astea: 7 bekatu nagusiak

Gaur abiatuko da, Arrasaten, Literatura Astea. Urtero bezala, HUHEZI fakultateak antolatu du, eta aurten gai nagusia izango da 7 bekatu nagusiak. Datorren astean Eskoriatzan egingo dira hitzaldiak.

Egitaraua
Arantza Ozaetak egitarau erakargarria prestatu du aurten, kontuan hartuta, gainera, gaia oso aberatsa dela, aberatsa eta zaila aldi berean, gai horrek ertz asko ditu-eta:
Zergatik 7 bekatu nagusiak
“Guri berez ez zitzaigun bekatuaren gaia sekula otuko —dio Arantza Ozaeta antolatzaile nagusiak—, idazle famatu batek aipatu izan ez baligu: Javier Revertek. Iaz deitu genion Reverteri, izan ere bidaia jorratzen baikenuen literatura astean, eta nahi genuen Manu Leginetxe bertaratu, bidaiari eta idazle handia; baina hark ezetz esan eta bere laguna Reverteren telefonoa eman. Deitu Javier Reverteri, eta hark ezetz, bidaiaz ez zuela hitz egin nahi, nekatuxe zegoela bidaiaz horrenbeste jardun beharraz; berak benetan nahi zuena zera zela: bekatuari buruz berba egitea. Eta guk, zur eta lur, ideia hartu eta aurtengo gorde: 7 bekatu nagusiak.

Bekatu nagusiok Tomas Akinokoak zerrendatu zituen, eta Ertaroan jada hedatu ziren 7 zenbakiarekin (nahiz eta zenbait egilek 8 erabili). Gaur egun hurrenkera honetan zerrendatzen dira bekatuok: handiustea, kodizia, haragikeria, ira, jatunkeria, inbidia eta nagikeria. Bekatu nagusiok beste bekatu askoren iturburu direlako izendatzen dira “nagusi”. Dirudienez, bekatu nagusiak pasio edo desio gehiegizko eta suntsitzaileak dira. Eta bekatuotan desiratzen dena (edo baztertzen) dena zerbait materiala edo espirituala izan daiteke, erreala edo imajinarioa”.

Gaiari heltzeko, idazleek gaurkotze lanak eta berrirakurketa egingo dituzte literaturaren soslaitik.