Egun hauetan aurkitu dut sarean egutegi hau, CalendarHub, erraza da, eta Web 2.0 programen hainbat ezaugarri ditu, batez ere jakintza partekatzeko aukera. Kasu honetan egutegi horrek aukera ematen dizu jarduerak partekatzeko lagunekin, departamenduko kideekin edo musika taldeko kideekin.
CalendarHub doakoa da (del.icio.us edo flickr bezala) eta nahikoa da bertan izena ematea berehala egutegi bat egiten hasteko. Egia esan, nahi adina egutegi egin litezke: bat pertsonala, beste bat antolatzen ari zaren jardunaldiak kudeatzeko, beste bat alabaren saskibaloi taldearentzat, eta horrela ad infinitum.
Zuk horrela adierazten badiozu, egutegiak mezu bat bidaliko dizu sakelako telefonora edo ordenagailura, gogorarazteko egiteko jakin bat duzula bete barik. Zuk horrela nahi izatera, arakatu egin ahal duzu beste batzuen egutegietan (publikoak diren neurrian), eta harpidetu jarduera jakin batzuetara, argitaratu bezain laster zurean ere ager daitezen. Eta zuk nahi izanez gero, baduzu argitaratzerik egutegia zure webgunean.
Ikasleentzat eta irakasleentzat primerako erraminta iruditzen zait. Ni hasi naiz saltseatzen, eta gomendatzen dizuet zuek ere beste horrenbeste egitea.
Joel Spolskyk famatuak aldiz, Airset gomendatzen du, eta Trumba izeneko beste zerbait ere aipatzen du.
ReplyDeleteBadirudi egutegi programak modan daudela!
Gari
Eskerrik asko, Gari! Probatuko dut Airset, zer moduzkoa den. Bestea ez, ordainpekoa da-eta. Besarkada bat.
ReplyDelete