Joan den ostiralean ez zen eskolarik izan HUHEZI fakultatean. Hausnarketa egin genuen, zer balore eta zer etorkizun-ikuspegi dugun fakultate moduan. Alegia, zerk mugitzen gaituen eta nora joan nahi dugun. Langile guztiok parte hartu genuen saioan. Goizean denok batera, hasteko, eta taldeka gero. Eta arratsaldean, talde ordezkariak lehendabizi, eta osoko bilkura ondoren, denon artean hitz egindakoaz jarduteko.
Egun aberatsa izan zen, ñabardura asko irten baitziren aztertzerakoan partehartzea, elkartasuna, pertsona eta euskaltasuna, horiek baitira gure baloreak gaur egun, hala nola eztabaidatzerakoan HUHEZIren eskaintza akademikoa.
2005/12/19
2005/12/14
2GB txartel batean
Hasieran disketea izan zen. Gero CDa. Eta ondoren pen-drive delakoa. Tresnak informazioa gordetzeko. Orain, berriz, Wallet Flash etorri da, USB unitate bat, kreditu txartel baten tamainakoa, eta 2GB gordetzeko gai.

Wallet Flash hori karteran sar daiteke, beste txartelekin batera, alde bietatik sar daiteke USB portuan, eta 128MBtik hasi eta 2GBetara bitarteko neurrietan eros daiteke. Dagoeneko hainbat sari irabazi ditu, eta ez ginateke harrituko laster gure artean izango bagenu. Walletex enpresak egin du mirari moduko hau.

2005/12/13
Bisitak hedabideetara
Azken bi hilabete honetan 22 enpresa eta hedabide bisitatu ditugu, beraiei jakitera emateko zer ikasketa ditugun komunikazioarekin lotuak. Zehatz-mehatz esanda, era askoko erakundeak bisitatu ditugu:
Erakunde guztiek oso harrera ona egin digute, eta prest azaldu dira elkarlanean aritzeko. Eskatu digute komunikatzaile "todoterrenoak" hezteko, alor guztietan lan egiteko modukoak.
- Hedabideak: ETB, DV, Berria, TVE, TU Lankide, El Correo, Deia, Gara, Canal Bizkaia eta Goiena.
- Produktorak: Baleuko, K-2000, 3 Koma, Pausoka eta Bainet.
- Enpresak: MCC, Eroski, Otalora eta Topagunea.
- Agentziak: Arteman eta Proyección.
- Internet: CodeSyntax.
Erakunde guztiek oso harrera ona egin digute, eta prest azaldu dira elkarlanean aritzeko. Eskatu digute komunikatzaile "todoterrenoak" hezteko, alor guztietan lan egiteko modukoak.
2005/12/12
Zergatik Google
Interneti gagozkiola, askotan esaten da Google bilatzailean ez agertzea dela ez izatea bezala, to be or not to be. Baina badakigu zergatik den hori? S.G. Cowen enpresak azterketa bat egin du AEBetan, non galdetu baitie 1.000 Internet erabiltzaileri, eta horrek argitzen dizkigu arrazoiak.
- Galdetutakoen %52k Google erabiltzen dute bilaketak egiteko. %22k Yahoo! aukeratu dute. MSN eta AOL erabiltzaileak, berriz, %9 dira. Beraz, Google da erabiliena sarean informazioa bilatzeko.
- Google erabiltzaileak aberatsagoak dira gainerako bilatzaileak erabiltzen dituztenak baino, batez beste ia 50.750 euro aberatsagoak.
- Google erabiltzaileek esperientzia oparoagoa dute Interneten, denbora luzeagoa daramate-eta sarean lan egiten.
- Googlek darabilen publizitate sistema zabaldu egingo da gero eta gehiago gainerako bilatzaileetara ez ezik, baita sarean zehar.
2005/12/07
ECREA sortu da, komunikazio ikertzaileen elkartea
Ramon Salaverria irakasleari irakurri diogu ECREA sortu berri dela, (European Communication Research and Education Association), komunikazio-ikertzaile sarerik zabalena Europan. Elkarteak hainbat atal ditu, gaika banatuta:
- Communication and democracy
- Cultural media studies
- Digital culture and communication
- Film studies
- International communication
- Jounalism Studies
- Participatory and development communication
- Young scholars network
- Other sections and networks
2005/12/06
Iragarpenak 2006rako
José Luis Orihuelak iragarpen zerrenda bat argitaratu du 2006rako eCuaderno bere blogean. Hamar iragarpen dira, aintzat hartzekoak teknologia berrien ikuspegitik.
2005/12/05
Firefox, urteko onena
PC World aldizkariak zerrendatu egin ditu 2005eko produkturik onenak, eta Firefox ezarri du puntaren puntan, *number one.* Bigarren GMail izan da, Googlen posta elektronikoa. Eta hirugarren Apple Mac OS X sistema eragilea, Tigrea.
Orain astebete aurkeztu zen Firefox nabigatzailearen azken bertsioa, Firefox 1.5, eta dagoeneko 2 milioi lagunek jaitsi dute. Horrela adierazi du Pascal Chevrel Mozilla Fundazioko arduradunak Europako hegoalderako.
Guk ere, Mirenek eta biok, joan den astean jaitsi genuen Firefoxen euskarazko bertsioa, eta pozik ari gara. Orain arte batez ere Safari erabili izan dugu, baina aurrerantzean seguru nago gero eta gehiago erabiliko dugula Firefox.

2005/12/02
Armiarma.com
Aurten Armiarma.com webguneari eman zaio Abbadia saria. Pozten gara, sekulako lana egin baitu horren atzean dabilen taldeak, euskaldunok sarean izan ditzagun euskal literaturari buruzko ahalik eta baliabide gehienak. Zorionak!
Subscribe to:
Posts (Atom)