PC World aldizkariak zerrendatu egin ditu 2005eko produkturik onenak, eta Firefox ezarri du puntaren puntan, *number one.* Bigarren GMail izan da, Googlen posta elektronikoa. Eta hirugarren Apple Mac OS X sistema eragilea, Tigrea.
Orain astebete aurkeztu zen Firefox nabigatzailearen azken bertsioa, Firefox 1.5, eta dagoeneko 2 milioi lagunek jaitsi dute. Horrela adierazi du Pascal Chevrel Mozilla Fundazioko arduradunak Europako hegoalderako.
Guk ere, Mirenek eta biok, joan den astean jaitsi genuen Firefoxen euskarazko bertsioa, eta pozik ari gara. Orain arte batez ere Safari erabili izan dugu, baina aurrerantzean seguru nago gero eta gehiago erabiliko dugula Firefox.
Oso ondo dago Firefox-en aldeko hitzak esatea behin eta berriro. Baina benetako erabilerara jo ezean, ez dago zer egiterik.
ReplyDeleteNoizko HUHEZIko ordenadoreetan Firefox? Noizko HUHEZIko web-orria Firefox-ekin ikusteko prest? Noizko HUHEZIko postak Firefox-ekin ikusteko prest?
Ikasle haserretu bat
Kaixo,
ReplyDeleteoraintxe eman didate zure komentarioaren berri eta zerbait esateko..., neri dagokidan arloan (HUHEZIko sarea kudeatzen dut):
POSTARI BURUZ.- HUHEZIko posta hasiera hasieratik erabili daiteke Firefox-arekin. Webmail sistema bera software librea erabiliz egina dago. Probatu ezezu helbide honetatik, webguneko sarrera erabili gabe -> https://www.huhezi.net:8080 (honen berri hainbat aldiz eman dugu, azkenekoa, orain dela hilabete batzuk posta zerrenda erabiliz)
NABEGATZAILEARI BURUZ.- Orain dela urte batzuk Mozilla eta Explorer-a izan genituen instalatuta, biak batera, baina ez erabiltzeak eta mantenimendu arazoak zirela, horrelako erabaki bat hartu zen...
Orain dela hilabete batzuk Open Office eta antzeko softwarea erabiltzeko gomendioa bidali genuen posta elektronikoz, baita horien kopia eskuratzeko bide erraza jarri ere gure dptuan... eta ez zuen inork erabili. Halere, firefox-a jartzeko beharra ikusten baduzu, horren eskaera egitea proposatzen dizut dagokion lekuan eta, horrela erabakiz gero, atsegin handiz egingo dugu.
WEBGUNEA.- Gai hau nere eskuetatik kanpo dago eta ezin dizut ezer esan.
Beno, nahi duzunean elkartu gaitezke eta gauza hauek komentatu, baina erabakiak beste nonbaiten hartzen dira. Ongi izan,
Mikel Usabiaga Urkola
HUHEZIko Sarearen Kudeatzailea
Aupa, lagun! Nik bigarren galderari erantzungo dizut. Egia da gaur egun HUHEZIren webgunea ezin dela bere osoan ikustatu Firefox erabilita. Dena dela, bai HUHEZIren webgunea eta baita MUren gainerako fakultateenak berritu egin behar dira, 3WC erakundearen gomendioei jarraituta. Beraz, nabigatzaile guztiekin ikusiko dira aipatu webguneak. Justu horixe ari gara orain aztertzen, webgune berriaren irisgarritasuna.
ReplyDeleteOndo segi.
Kaixo Mikel, eskerrak emateko idazten dotzut. Azkenean nire posta ikus dezaket etxetik, mila aldiz galdetu diot IKT-eko arduradunari eta begitu nork erantzun didan, nagusiak.
ReplyDeleteMila esker.
Ikasle ez hain haserretua.
Aupa berriro!
ReplyDeletepozten naiz mezua baliagarria izan bazaizu. Halere, zure mezuan esaten duzuna argituz... iada ez dago IKT-rik HUHEZIn (Departamentu gisa ez behintzat), uztailean deuseztu baizuten eta bertakoak sakabanatuak izan ginen (pertsonak, zein tresnak eta zerbitzuak). Ez dakit norekin hitz egin zenuen baina, orain, Teknologi Zerbitzuak atala Administrazio eta Zerbitzuak Zuzendariaren ardurapean dago. Momentu honetan, beste gauzen artean, nere eginkizuna fakultateko sare telematikoa kudeatzea da... ez gehiago eta ez gutxiago... beraz, ez naiz inongo "nagusia".
Ah! etorkizuneko nabigatzailea frogatu nahi baduzu eta betiko "klasikoetatik" atera, probatu www.myie2.com (jatorri txinatarra, hainbat sari jasota eta Txinan erabiliena, dohainik, nork euskaratu zain, 43.000.000 jeitsiera).
Ongi izan eta nahi duzunerarte.
Mikel