2006/12/21

Luistxo Fernandez HUHEZIn

Luistxo HUHEZIn

Atzo Luistxo Fernandez izan genuen HUHEZIn, hitzaldi bat eman zuen-eta Web 2.0 ikastaroen barruan. Tagzaniaz hitz egin zuen, baina mapen inguruan batez ere, eta horretarako Google Earth aplikazioaz ere baliatu zen zenbait unetan.

Interesgarria izan zen oso Luistxoren hitzaldia, baina hona hemen, laburturik, handik ateratako zenbait baieztapen:
  • Gaur egun Googlen mapekin egiten du lan Tagzaniak, baina laster gauza bera egingo du Yahooren eta Microsoften mapekin.
  • Googlek bezala, Tagzaniak ere laster ipiniko du publizitatea mapetan, diru iturriak ziurtatze aldera.
  • 2007tik aurrera GPSek ibilbideak egiteko aukera emango dute. Hori dela eta, egun batean Tagzaniak erabiliko ditu bere mapak, ez inorenak, baldin eta lortzen badu jendeak ibilbideak markatzea aplikazioan bertan.
  • Euskal Herriko agintariek erabat mapeatuta dute gure lurraldea, baina ez dute uzten ez Googlek ez beste inork mapa horiek erabiltzea, Kanarietan ez bezala, non bertako gobernuak doan eman dizkion Googleri, turismoa sustatzeko baliagarri izango delakoan.
  • Mapen eremuan ere betetzen da buztan luzearen legea, munduan milaka eta milaka mapa txiki argitaratzen baitira, eta horiek negozio iturri izan daitezke.

2 comments:

  1. Gertakizun gogoangarria, Joxe. Luistxo hemengo 2.0-zalerik handiena da, ez duzu uste? Ziur naiz oso interesgarria izan zela.
    Agur eta ondo ibili.
    Julen

    ReplyDelete
  2. Halaxe izan zen, Julen, aspaldiko. Interesgarria. Eguberri on zuri, eta laster arte!

    ReplyDelete