2005/10/05

Hutsegiterik handienak web diseinuan

Jakob Nielsenek argitaratu berri du zerrenda bat, hutsegiterik handienak web diseinuan:

  1. Irakurgarritasun arazoak letratipo txikiegia delako, tamaina finkokoa edo kontraste eskasekoa.
  2. Lotura estandarrik ez: azpimarrarik ez, bereiztu barik bisitatutako guneak eta bisitatu gabeak, JavaScript…
  3. Flash.
  4. Edukia idatzi ez dena Interneten pentsaturik.
  5. Bilaketa traketsak.
  6. Bateragarritasunik ez hainbat nabigatzailerekin.
  7. Formulario luzeegiak eta konplikatuak.
  8. Informaziorik ez harremanetarako, edo enpresaren gainean.
  9. Diseinu zurrunak zabalero finkoarekin.
  10. Gaizki anpliaturiko argazkiak.

Microsiervos webgunetik jaso dugu informazio hau, Maite Rementeriak bidalita. Eskerrik asko, Maite!

2 comments:

  1. Anonymous7:53 AM

    This comment has been removed by a blog administrator.

    ReplyDelete
  2. Aupa, Gari! Irakurri barik nuen zure artikulua, eta oso ondo dago. Nielsenena aipatzen duzu, baina iruzkinak oso onak dira. Mila esker.

    ReplyDelete