Jende asko haserre dago Google enpresarekin, horren Blogger/Blogspot plataforma (eta blog honen etxea) bihurtu delako spam edo eskatu gabeko publizitate zabaltzailerik handiena blogen artean,.
Chris Pirillo blogari ezagunak, adibidez, artikulu gogor bat idatzi du, eta bertan eskatzen dio Googleri ken dezala Blogspot, horixe baita Blogger plataformaren zerbitzaria, eta splog (blogetan zabaltzen den spama) guztiaren zabaltzailea.
Dan Gillmor aditua ere bat dator Chris Pirillorekin, kritikatu egiten du Google, eta, bide batez, alderatu Microsoftekin, honek bezala, bilatzailearen konpainiak ezer ez baitu egin arazoa konpontzeko.
Gu konturatuta gaude spam oldearekin, Gizakom blog honetan ere lapak baino gogorrago itsasten baitira eskatu gabeko iragarki nazkagarriak, batez ere erantzunetan. Ea bada Googlek zerbait egiten duen sploga konpontzeko.
Ba, aldatu plataforma eta zoaz goienara.
ReplyDeleteAldatuko dugu plataforma, bai, hau behin behineko etxea da-eta guretzat. Eskerrik asko.
ReplyDeleteAupa berriz Joxe.
ReplyDeleteBadago aukera bat, Comentarios atalean, "mostrar verificación de la palabra para comentarios?".
Mezu igorleak beste pausu bat eman behar du, baina uste det horrek lagun lezakeela spam-a gutxitzen.
Nik ez det apenas arazorik izan, eta ez daukat aktibatuta.