Aitor Zuberogoitia HUHEZIko irakasleak blog bat sortu du Blogak.com komunitatean, Lehengaia du izena eta leloa, berriz, “komunikazioa, euskara eta beste kontu batzuk”, eta hori erabiliko du bere ikasleekin komunikatu eta material akademikoa bertan eskegitzeko.
Aitor karrera zuzendaria da Ikus-entzunezko komunikazioan, eta bi irakasgai ematen ditu aurten: Euskarazko Komunikazioaren Historia lehen lauhilekoan eta Informazio-dokumentazioa bigarrenean. Bere materialak eta ikasleen lanak argitaratuko ditu blogean. Esperientzia interesgarria izango da, benetan.
Ongietorri blogak.com-era, Aitor! Bazen garaia! Pasa den urtean EHUn ikasle guztioi bloga sortarazi ondoren gu zurearen zain geunden! Jarraituko dugu bloga, eta ahaleginduko gara bertatik zer edo zer ikasten!
ReplyDelete