2006/10/05

Hasi gara Web 2.0 ikastaroetan

Ikusirik zer arrakasta izan zuen joan den ikasturteko ikastaroak, aurten bi ikastaro emango ditut lehen lauhilekoan, biak Web 2.0, baina bi mailatan: lehen eta hirugarren mailan, komunikazioan bietan. Lehen mailan 34 ikasle ditut, eta derrigorrezkoa da ikastaroa. Hirugarrenean 26 ikasle etorri dira, eta ikastaroa aukera askekoa da.

Atzo bloga egin genuen batean eta bestean, eta aurkitu nuen, bai, alderik bien artean. Hirugarren mailan ikusten da asko ibiliak direla ordenagailuan eta Interneten; berehala ulertzen zituzten azalpenak, eta bizkor egin genuen aurrera. Lehen mailan, berriz, gorabehera handiak daude batzuengandik besteengana; batzuk trebeak dira, oso, baina beste batzuek sekula ez dute ordenagailurik erabili, edo oso gutxitan.

Hala ere, pozik irten nintzen ikasgelatik, denek dute-eta ikasteko gogoa eta ilusioa. Seguru nago asko ikasiko dutela eta oso ondo igaroko dugula.

2 comments:

  1. Anonymous12:21 AM

    Aupa, Joxe:

    Zuk duzun gogoaren laurdena (besterik ez bada) kutsatuta ere, ziur nago ikastaroa arrakastatsua izango dela.
    Zorte on (aurten ere)!

    ReplyDelete
  2. Mila esker animoengatik, Maite. Zu bai, zu, kementsua. Besarkada bat.

    ReplyDelete