2005/07/18

MUn ikasitako ikasleek, lanbide tasa bikaina

Lanbide erakundeak esan berri duenez, 2001ean Mondragon Unibertsitatean lizentziatu ziren ikasleen %93,5 lanean ari dira, eta horietatik %83ren lanak zerikusia du ikasitako karrerarekin. Hiru ikasletik bik, gainera, aurkitu zuten lana ikasketak amaitu eta hiru hilabete igaro aurretik. Bestalde, ikasle horiek 1.304 euro irabazten ari dira batez beste, salbu eta neskek, zeinek irabazten baitute mutilek baino 131 euro gutxiago.

Datuak oso onak dira, eta erakusten dute, bidenabar, langabezia apalagoa dela MUko ikasleen artean (%6,3), Euskal Herriko beste ikasle ohien artean baino (%10,6). Eta hori gutxi balitz, gure ikasle ohien %41ek lan kontratu mugagabeak dituzte. Horixe dio Lanbidek.

HUHEZIk ere, lanbide tasa oso onak
2001ean Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean lizentziatu ziren ikasleek ere oso lanbide tasa onak izan zituzten, Lanbideren arabera. Hauek dira tasa horiek, espezialitateen arabera:
  • Atzerriko Hizkuntza: %100.
  • Hezkuntza Berezia: %90.
  • Haur Hezkuntza: %94.
  • Humanitateak-Enpresa: %87.
MU: lanean jarriko zaitugu
Lanbide tasa horiek kontuan hartuta, argi dago lana dela Mondragon Unibertsitatearen indargunerik aipagarrienetako bat, hau da, MUn ikasten duten ikasleek beste inon ikasitakoek baino bizkorrago aurkitzen dute lana, eta, sarri askotan, lan hobeto ordainduak.

Datu horiek berretsi egiten dute jendeak aurretik dakiena. Izan ere, askok arrazoi horrengatik bidaltzen dituzte seme-alabak MUn ikastera, bai baitakite hemen ikasiz gero lehenago aurkituko dutela lana. Jendearen pertzeptzioetan hitz batek definitzen badu Mondragon Unibertsitatea, hitz hori da lana.

2 comments:

  1. Anonymous2:10 PM

    ufff, datu horrek lar onak iruditzen jatez.
    Gabonetan osterabe atara gai hau ta esangotzut ia betetzen diran(nire ikaskideen artean).

    ReplyDelete
  2. Anonymous1:30 PM

    kar kar kar,
    Ez dakit barregura ala negargura ematen didan, beti bezala manipulatzen.
    Humanitateak-Enpresa: %87
    Baina zertan???
    Eroskin kajera? edo Fagorreko kataian?
    MU Lanean jarriko zaitugu, bejondeizuela!!!!

    ReplyDelete