2005/07/13

Testulibururik ez institutuan

Vail herriko institutuak, Arizonan, erabaki du datorren ikasturtean hango ikasleek ez dutela testulibururik erabiliko. Testuliburuen ordez, ikasleek erabiliko dituzte ikasmaterial elektronikoak.

Erabakia ez da merkea izango. Eskuko ordenagailu bakoitzak balio du 850 dolar —testuliburu sorta batek baino 250-350 dolar gehiago—, eta, hala ere, institutuak ordenagailu bana emango die institutuko 350 ikasleei urte osorako.

Aldaketa handia da, eta institutuko arduradunek ez dute argi berrikuntzak ondo irtengo ote diren: “Seguru asko egin beharko dugu aldaketarik. Hala ere, ezer erabaki aurretik bisitatu ditugu beste institutu batzuk, non erabiltzen ari diren eskuko ordenagailuak. Eta institutu horietan ikasleak askoz inplikatuago ari ziren, ordenagailurik erabiltzen ez zuten institutuetan baino”.

Adituen arabera, ez da ohikoa horrelako eskola publiko batek ikasmaterial elektronikoen alde egitea, paperezkoak erabat baztertuta. Sarri kostuak, segurtasunik ezak, ezjakintasunak eta erakundearen mugek eragozten diete eskolei horrelako erabakiak hartzea.

3 comments:

  1. Anonymous8:42 AM

    Enrique Dans-en Blogean albiste bardiñe aipatzen da. Bertan komentario interesgarriak topau zeinkiez.

    ReplyDelete
  2. Aupa, Aercilur! Eskerrik asko lotura hori eskaintzearren. Bat nator Enrique Dansekin, hobe dela metodologia bat garatzea, ikasteko nola erabili erreminta horiek, nahi eta behar dugun etekina atera diezaiegun baliabide elektronikoei.

    ReplyDelete
  3. Eneko Astigarragak iruzkin interesgarriak egin ditu Prospektiba izeneko bere blogean gai horren inguruan, eta bertan hitz egiten du ordenagailuekin-eta ESTEn izan duen esperientziaz.

    ReplyDelete