2006/02/27

Komunikaldiak HUHEZIn

Martxoaren 10ean Komunikaldiak egingo dira HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Jardunaldi horietan aztergai nagusia izango da Komunikazio korporatiboa. Matrikula doan egin liteke, baina plaza mugatuak izango dira. Horregatik, izena eman nahi duenak bertan parte hartzeko, hobe du martxoaren 3a baino lehen egitea.

Egitaraua
Zergatik Komunikaldiak
Komunikaldien aurtengo goiburua Komunikazio korporatiboa da. Goiburu hori hautatu dugu enpresa munduaren eguneroko kezkak hurbilarazi gura dizkiegulako Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari diren ikasleei; enpresa-munduko jendea eta inguruko kooperatibak, berriz, komunikazioaren garrantzi estrategikoaz jabearazi gura ditugu jardunaldi hauen bidez.

Beraz, jardunaldi hauek eratu dira honako eragileei begira: enpresa zein korporazio munduko eragileak, komunikazioaren profesionalak, komunikazio, humanitate zein enpresa ikasketak egiten ari diren ikasleak.

Izena emateko
Matrikula doakoa izango da, baina plaza mugatuak izango direnez, martxoaren 3a izango da izena emateko azken eguna.

Izena emateko, bidali mezu bat helbide honetara: sarrera@huhezi.edu edo, bestela, deitu telefono honetara: 943 71 41 57.

3 comments:

  1. Anonymous5:20 PM

    Joxe: AZK Komunikazioarekin linka gaizki jarri duzu; jarri duzuna zaharra da (www1.azk-taldea.com); berria honako hau da: www.yellowin.net
    edo www.azk-taldea.com

    Eskerrik asko

    ReplyDelete
  2. Anonymous5:21 PM

    barkatu: yellowing.net

    ReplyDelete
  3. Eskerrik asko abisuagatik, Juan Luis. Sartu dut lotura berria. Ondo segi.

    ReplyDelete