2006/02/28

MUniversitas aldizkariaren 2. alea

Otsailean kaleratu da MUniversitas aldizkariaren bigarren alea, eta oraingoan erreportajea eskaini zaio Mondragon Unibertsitateak, beste unibertsitate askok bezala, duen erronka garrantzitsuenetako bati, nazioarteratzeari.

Horrekin batera, beste gai hauek ere landu dira: aldaketak graduondoko ikasketetan, Moodel software libreko plataforma berriaren ezarpena, idazkaritza birtuala, Komunikaldiak, ebaluazio sistema Mendeberri hezkuntza proiektuan eta ikerkuntza proiektuak, besteak beste. Elkarrizketa, berriz, Joxe Mari Aizegari egin zaio, M.U.ko errektoreorde akademikoari.

Aurrekoan bezala, Lorena Martinezek egin du azaleko ilustrazioa, zeinek unibertsitarioen nazioarteratzea irudikatzen baitu.

3 comments:

  1. Aupa, Joxemiel! Talde bat sortu da Enpresa Zientzien Fakultatearekin batera, Moodle ezartzeko, eta behin ezarrita, hori erabiliko da e-learnina bideratzeko. Zu bezala, gu ere pozik gaude software librearekin lan egingo dugulako. Ondo segi.

    ReplyDelete
  2. Anonymous4:58 PM

    Kaixo,
    pozten naiz gustukoa izatea gure ohiko e-learning plataforma. Hau ere software librea erabiliz egin genuen eta oso pozik eta arro egon gara horretaz hainbat urtetan.
    Baina garaiak aldatuz doaz, desagertutako IKT Dptuan aproba batzuk egin genituen eta plataforma eguneratzen jarraitu ordez, Moodlek ematen dituen aukera berrietaz baliatzea pentsatzen hasiak ginen (garapen kostuak banatzea eta konpatibilitateak ziurtatzea tartean).
    Bitartean ETEO fakultatean euren aprobak egiten hasiak ziren...
    Ondoren, Joxeren mezuan aipatzen
    dena gertatu omen da.
    Ea hurrengo ikasturteetan zer gertatzen den...

    ReplyDelete
  3. Anonymous5:04 PM