2006/04/28

Gora IKTeroak!


Atzo gurean izan genituen IKTeroak, hau da, Mikel Etxarri, Maite Goñi eta Jokin Lacalle (argazkian horrela agertzen dira), hirurak irakasleak Euskal Jakintza ikastolan, Ordizian. Gonbidatu egin genituen Web 2.0 ikastarora, azal zezaten nola erabiltzen ari diren teknologia berriak beraien ikastolan. Baina hori baino dezente gehiago eskaini ziguten.

Azaldu ziguten nola hasi ziren orain urtebete pasatxo blog batekin, eta hortik aurrera, nola murgildu diren, gero eta gehiago, Web 2.0 teknologietan, jakin gabe ere Web 2.0 izena zutenik ere. Aitortu zuten izugarri ikasi dutela urte honetan, teknologia kontuetan eta nola aplikatu teknologia horiek irakaskuntzan. Horrekin batera, ikuspegi zabala eskaini ziguten Web 2.0 fenomenoaren gainean.

Baliabide mordoa sortu dute Euskaljakintza izeneko blogean, eta esperientzia ezin interesgarriagoa abiatu ikasleekin. Ikusi besterik ez dago hemen zenbat ikasle hasi diren blogeatzen Ordiziako ikastola horretan. Eta horietako gehienek Bloglines erabiltzen dute, eta del.icio.us, eta beste hainbat programa.

IKTroek sinesten dute jakintza partekatzea ona dela, eta beraien ikastolarentzat sortu dituzten baliabideak besteon esku utzi dituzte, guk ere erabil ditzagun beldur barik.

Euskal Jakintza Ikastola harro egon daiteke IKTeroekin. Beharginak dira, maite dute irakaskuntza, eta kutsatu egiten dute ilusioa. Ni, behintzat, oso pozik irten nintzen ikasgelatik, eta uste dut ikasleak ere, halatsu joan zirela. Zorionak!

6 comments:

  1. Anonymous1:05 PM

    Mila esker Joxe, eskainitako harrera eta idatzitako lerro hauengatik. Zalantzarik gabe, txalotzekoa da egiten ari zaretena eta, gure lehen agerpen publikoa izanik, eskainitako berotasuna eta gertutasunak erabat lasaitu ez gintuen arren, beste konfidantza bat eman zigun. Beraz, jarrai ezazue langiro emankor horretan, oso giro ona arnastu baikenuen zuen eraikin zahar eta dotore horretan.

    ReplyDelete
  2. Anonymous8:23 PM

    Mila esker, bai! Gure lanaren berri ematen uzteagatik! Gustura aritu ginen zuen artean. Ondo segi, Joxe eta hurrengora arte.

    ReplyDelete
  3. Anonymous10:23 PM

    Kaixo!!

    Ni neu egon nintzen IKTero horiek eskaini zuten hitzaldi horretan eta egia esan oso interesgarria iruditu zitzaidan.Alde batetik ez nuen uste "Blogen" kontua munduan horrenbeste zbaldurik zegoenik eta jendeak horrenbeste erabiltzen ditueik.
    Bestetik harrituta utzi ninduten beraiek zertarako erabiltzen dituzten orrialde hauek.Klaseak erabat erakargarriagoak egiteko besteak beste.
    IKTero batek azaldu zuenez, Maitek hain zuzen ere, berak euskara ikasgaia Blog baten bidez ematen du edo inteneteko orrialde baten bidez.Klasea emateko modu hori oso erakargarria dela iruditzen zait eta horrela konturatu gabe ikasleek askoz ere gehiago ikasten dutela iruditzen zait.

    Benetan eskerrak eman nahi dizkiot bai etorri ziren IKTeroei eta baita Joxe Aranzabaleri hauek gonbidatzearren.

    Animo IKTeroak eta segi aurrera zuen lan interesgarri horrekin!!!

    ReplyDelete
  4. Anonymous9:38 AM

    Oso hitzaldi interesgarria iruditu zitzaidan, alde batetik ez nekielako blogak hainbeste jendek erabiltzen zuenik eta bestetik oso gauza berria eta era berean erakargarria iruditu zitzaidan eskoletan klaseak blogen bidez ematearena.

    Ea horrela jarraitzen dugun blogekin eta aurrerantzean gehiago erabiltzen dugun guztiok.

    Edurne

    ReplyDelete
  5. Anonymous12:42 PM

    Aupa!
    IKTroak etorri ziren aurreko astean huhezi-ra. Benetan hitzaldi interesgarria. Normalean 2 ordutako hitzaldiak astun xamarrak izaten dira baina, pasa den astekoa guztiz ezberdina izan da. Anekdota eta bitxikeri ugari aipatu zuten eta horrek erfakargarria egin du klasea.
    Metodologia egokia dela iruditzen zait. Gaur egun irakasle ikasle prozesu egokia emateko lan handia egin behar da, eta blogak ikasleei motibazioa igotzeko balio du. Jokin, Maite eta Mikelek lan izugarria egin dute eta egiten ari dira.
    Etorkizuneko metodologia baliagarria dela erakutsi digute.
    Ondo segi IKTeroak!!!!

    Mikel

    ReplyDelete
  6. Anonymous1:16 PM

    ia badia bi aste hitzaldi hau izan zala ta oiñ arte beonen inguruan ezebe komentau barik neuen.
    egixa esan, oso interesantia izan zan eta, emun zittuaiñ azalpenak oso argigarri ta erabilgarrixak. Nik neuk ez neben uste holako erabilerarik euki lekienik ta badakitt artian be gehixau eukottula. ia gu geu be gehixau erabiltten eta kontutan hartzen hasten garen. eztot esaten ia IKTro honeik mouan ero, zeatik ez?? animo zuei, IKTruei ta baitta guri ta blogetan hasibarrixak garenoi!!
    ANIK

    ReplyDelete