2006/05/04

Web 2.0 Bloglines

Egun on, denoi. Poliki-poliki bagoaz aurrera. Sortu dugu posta zerrenda bat gure artean informazioa bizkortzeko, moldatu dugu blog bat, eta bertan hainbat mezu landu ditugu, loturak-eta eginez, eta egin dugu egutegi bat. Gaur, berriz, kontu bat sortuko dugu Bloglines agregatzailean, eta hasiko gara gure intereseko informazio iturriak hor sartzen, sailkatuta. Baina goazen pausoka.

Hazkunde ikusgarria
Blogak ugaltzen ari dira perretxikoak bezain bizkor, edo bizkorrago. Orain dela gutxi, Technoratik, sarean dagoen blog bilatzailerik ezagunenak, Technoratik zenbatu zituen 30,4 milioi blog, baina kontua da bost hilabetez behin blog kopurua bikoiztu egiten dela. Horrek esan nahi du blogosfera bost aldiz bikoiztu dela azken hiru urteotan. Edo, beste modu batean esanda, blogosfera da, gaur egun, 30 aldiz handiagoa orain hiru urte baino. Kontuan hartuta blogak 1999an sortu zirela masa fenomeno moduan, Blogger eta Pitas plataformak agertu zirenean, berauetan erraz eta doan egin baitzitekeen blog bat, hazkunde hori ikusgarria da.

Beste horrenbeste gertatzen ari da euskal blogosferan, batez ere Blogari.net Blogak.com eta Mundua.com plataformak sortu direnetik, nahiz eta gure artean hazkundea ez den hain ikusgarria.

Infoxikazioa
Hazkunde horrek eragin lezake, eta eragiten du, informazio pozoinketa bat, edo sarean izendatzen zaion moduan, infoxikazioa, hartzailea ez delako gai informazio desmasia hori ulertu eta bereganatzeko. Betekada ere erabil genezake pozoinketa modu hori ere izendatzeko.

Zenbait adituren iritziz, Cornellá kasu, tresna berriak behar ditugu, lagunduko digutenak kudeatzen informazio olde hori eta saihesten larrimina, informazio desmasiak gugan eragina.

Agregatzaileak
Testuinguru horretan sortu ziren lehen agregatzaileak. Agregatzaile batek biltzen ditu albisteen izenburuak edo historiak RSS edo Atom formatuan eskainiak, eta horrela irakurleak ez du zertan kontsultatu banan-banan orrialde bakoitzak eskaintzen dituen berriak. Agregatzaileak zentralizatu egiten du informazio guztia kontsulta leku bakar batean.

Agregatzailetan erabiliena Bloglines da. Euskaraz, berriz, Aurki.com dugu horietako bat, nahiz eta beste ezaugarri batzuk ere badituen.

Bloglines
Mark Fletcher-ek sortu zuen 2003an, eta bi urte geroago saldu egin zion Ask Jeeves enpresari. Doakoa da eta erabiltzen da albisteak sortu, partekatu eta berauetara harpidetzeko edo, horrela nahi izanez gero, baita blogak sortzeko ere. Plazaratu eta berehala, arrakasta izugarria izan zuen.

Bloglinesek hainbat aukera eskaintzen digu:
  • Harpidetu. Zerbitzu honekin harpidetu gaitezke gure gustuko blog, posta zerrenda, del.icio.us kontu edo webgunetan. Hasiera honetan, guk aukera hau erabiliko dugu gehien.
  • Partekatu. Honi esker partekatu ahal ditugu geure informazio iturririk gogokoenak gure lagunekin edo lankideekin.
  • Bilatu. Blog guztien artean, sarean edo norberaren harpidetzen artean bila dezakegu. Horrezaz gain, behin erabiltzaileak kontu bat sortu duenean, programak perfil moduko bat sortzen du (aintzat hartuta kontu horrek zer hizkuntza eta gai aukeratzen dituen), eta noizbehinka proposamenak egingo ditu antzeko informazio iturriak eskainita.
  • Argitaratu. Blog bat egin nahi izanez gero, Bloglinesek aukera hori eskaintzen du.

Beste modu bat irakurtzeko
Bloglines zerbitzuari esker, beste modu batean irakurri ahal dugu sarean. Goizeko lehen orduan pizten dugunean ordenagailua, Bloglines aukeratu eta hortxe ditugu geuk aukeratutako informazio iturri guztiak, karpetatan antolatuta.
  • Bizkorrago. Bloglinesi esker askoz ere bizkorrago irakurriko ditugu albisteak, klik egingo dugu-eta benetan interesatzen zaizkigunetan. Besteetan, izenburua gainbegiratu, akaso sarrera ere bai, baina sartu ere ez gara egingo.
  • Gehiago. Sistema horrekin askoz ere albiste gehiago gainbegiratuko ditugu, ito beharrik barik. Denbora berean, albiste iturri gehiago.
  • Lasaiago. Bloglinesi esker gutxiagotan sartuko gara blogetan, bakarrik gure intereseko zerbait aurkitzen dugunean.
Egunaren hasieran begiratzen badugu Bloglines, egunaren bukaeran ere beste begirada bat egin ahal diogu. Orduan leitzeko aukera izango dugu goizetik irakurri gabe ditugun albisteak.

Ekin lanari!
Behin azalpenak emanda, goazen praktikan jartzera hemen esandakoak. Horretarako, urratsa hauek egingo ditugu:
  1. Sortu kontu bat Bloglinesen.
  2. Sortu karpeta pare bat bertan.
  3. Harpidetzak egin.
  4. Irakurri harpidetutako iturrietatik.
  5. Bidali lagun bati albiste baten berri.

11 comments:

  1. Anonymous12:36 PM

    blogak ongi antolatzen ikasi dugu gaur. tresna oso baliagarria iruditu zait bloglines.

    andoni ibarzabal

    ReplyDelete
  2. Anonymous12:38 PM

    Egia esan harrituta gelditu naiz interneten dauden gauza pila hauekin.
    Oso interesgarria iruditzen zait bloglines.Alde batetik besteen informazioa irakurri eta besteekin konpartitu dezakezulako dena.
    Bestetik orrialde benetan erakargarria da eguneroko gauzak bertan idatzi eta besteek idatzi dutena zuk irakurtzeko.

    Orokorrean asko gustatu zait eta erabiliko dudalakoan nago.

    ReplyDelete
  3. Anonymous12:38 PM

    egixa esan hau danau barrixa da neretzat, Web 2.0, blogak, bloglines hau... egixa esan gauza honeik eztia nere afiziño ta ezin ddot gauza askorik esan. baña emuten dauenez, interesantia da ta gauza asko itteko aukeria emuten dau. iual praktikaitten fan ahala ta gehixau ikasten fan ahala, gauza gehixau eukottut esateko. momentuz, askoz gehixau ez.
    ANIK

    ReplyDelete
  4. Anonymous12:38 PM

    Nire iritziz gaur ikusi ditugun blogak oso intresgarriak dira,izan ere, oso erabilgarriak dira norberarentzat.Egia esan asko gustatu zait.

    Sergio Uriarte

    ReplyDelete
  5. Anonymous12:39 PM

    Egia esan harrituta gelditu naiz interneten dauden gauza pila hauekin.
    Oso interesgarria iruditzen zait bloglines.Alde batetik besteen informazioa irakurri eta besteekin konpartitu dezakezulako dena.
    Bestetik orrialde benetan erakargarria da eguneroko gauzak bertan idatzi eta besteek idatzi dutena zuk irakurtzeko.

    Orokorrean asko gustatu zait eta erabiliko dudalakoan nago, asko gustatzen zaidalako interneten ibiltzea eta horrelako abantailak izanik askoz ere gusturago ibiliko naiz.

    Ane Larrañaga

    ReplyDelete
  6. Anonymous12:39 PM

    Iepa!!
    Gaurko klasieoso ondo egonda, iul oñarte auki dogun klaserik politenaerbaili dogun programia oso erabilgarri dalako ikusi dotelako! erabilgarritasuna ikusteotzet!
    Aitor Arbulu

    ReplyDelete
  7. Anonymous12:40 PM

    Gauza berria izan da niretzat eta asko gustatu zait.

    Oso gustora egon naiz gaurko klasean eta oso interesgarria iruditu zait blogines-en kontuarena.

    Erabilgarria izan daitekeela uste dut eta oso baliagarria aurrera begira.

    Edurne

    ReplyDelete
  8. Anonymous12:40 PM

    Gauzak antolatzeko eta bertatik toki ezberdinetara joateko tresna oso erabilgarri bat bezala ikusten dut.
    Gaurko lana nahiko errepikakorra iruditu zait, baina horrela beste zerbait ikastea lortu dut.

    Xabi Duro

    ReplyDelete
  9. Anonymous12:40 PM

    Gaur maiatzaren 5a klasean munduan ikaragarri hasten ari den, eta guregana heltzen ari den WEB2.0 fenomenoren inguruan ikasi eta infoxikazioaren txerto bilakatu daitekeen bloglinesen arpidetu eta saltxeatu dugu apur bat.
    Maialen

    ReplyDelete
  10. Anonymous12:44 PM

    nahiko interesgarria iruditu zait bertan guk nahi ditugun horri guztiak ikusi ahla ditugu eta baita blogak ere

    nahiz eta uste dut asko ez dudala erabiliko.

    Asier Berasaluze

    ReplyDelete
  11. Anonymous12:50 PM

    aupa!
    Gaur programa oso interesgarri bat ezagutu dugu! nire iritzian oso baliagarria izan daiteke. Web gune guztietan sartu beharrean, arpidetzaren bidez informazio guztia eskura izan dezakegu.
    Dagoeneko baditugu hainbat web gune arpidetuta. Erreztasun handiak suposatzen du horrek, informazioaren aukeraketa bapatean egiten da eta ez gara zertan interneten bueltaka ibili beharrik.
    Besterik gabe, merezi izan du programa hau ezagutzea.

    Mikel

    ReplyDelete