Zer da pokastina?
Lehendabizi komeni da izena bera argitzea. Pokastin hitza ingelesetik dator, pod + casting bikotetik, eta esan nahi du irrati amateurra, jeneralean ordenagailuan egina eta RSS bidez zabaldua Interneten. Pokastinak entzun litezke iPod batean (hortik pod hitza) edo edozein mp3 jogailutan, nahiz ordenagailuetan. Euskaraz, berriz, pokastin hitza erabiltzen dut, Patxitraperok horrela izendatu zuelako berak euskaraz egin zuen lehen pokastin hura.
Halako indarra hartu du pokastinak —eta horrek zerikusia du Interneten banda zabalera handitzearekin—, halako indarra, diot, zeren New Oxford American Dictionaryk izendatu baitu 2005. urteko hitza. Eta nor dabil pokastina egiten? Jende arrunt asko, batzuk beren gustuko gauzen gainean hitz egiten, edo, besterik ez bada, gustuko musika kaleratzen. Beste batzuek, berriz, nahiago dute edukia landu, gai baten inguruan zenbaitetan, elkarrizketak eskainita edo grabazioak.
Gaur egun ikusten dugunean norbait kalean aurikular zuri batzuekin paseatzen, ez pentsatu derrigorrean Benito Lertxundi entzuten joango denik. Aitzitik, akaso entzungo du SER kateak iluntzean Ronaldinhori egindako elkarrizketa, Patxitraperoren azkena edo New Yorkeko eliza ebangeliko bateko abadearen igandeko sermoia. Auskalo. Eta hori guztia RSSri esker. Izan ere, pokastinek RSS eramaten dute, eta horiei esker jendea harpidetu egin daiteke iTunes, Odeo edo beste zerbitzuren bat erabilita.
Zer behar da pokastin bat egiteko?
Egia esan, gauza gutxi behar da pokastin bat egiteko: ordenagailu bat, mikro bat, programa bat grabazioak egiteko mp3 formatuan, toki bat zerbitzari batean artxiboa edukitzeko, eta zeresana. Bi programa aipatuko ditugu hemen, asko erabiltzen direnak pokastinak grabatzeko:
- Audacity. Doakoa da, irekia eta erabilerraza editatzeko eta artxiboak nahasteko.
- GarageBand. Applek doan ematen du erositako ordenagailu guztietan. Hori ere erabilerraza editatzeko. Musika zati mordoa dauka, libre erabiltzeko.
Goiko bi programa horiekin irratsaio birgero samarrak egin daitezke, efektuak-eta erabilita. Baina Odeo Studiok sortu berri du modu bat, oso erraza, oinarrizko pokastinak egiteko, bat ere programarik instalatu beharrik gabe, zeren eta grabazio estudioa sarean baitago.
Horren berri jakin bezain laster ni neu hasi naiz pokastinak egiten Odeo Studio erabilita, eta nahi baduzue proba egin honako urratsak egin behar dituzue:
- Lehendabizi, izena eman Odeo Studion.
- Bigarrenik, klik egin “record new audio” botoian. Grabazio estudiora eramango zaitu.
- Dena gertu duzunean, klik egin record botoian, eta hasi berba egiten.
- Bukatzen duzunean, klik egin “stop” botoian. Voilà, zure pokastina eginda dago.
- Gorde aurretik, entzun badaezpada klik eginez “play” botoian. Ez bazaude konforme, ezabatu grabatutakoa “clear audio” botoia sakatuta.
- Konforme bazaude grabatutakoarekin, gorde, klik eginda “save recording” botoian.
- Hurrengo orrian, izenburu bat eman pokastinari, idatzi azalpen bat zertaz doan pokastina, nahi baduzu erantsi zure argazkia, eta sakatu “save”. Zure grabazioa gordeta dago eta osatuta, baina oraindik ez da pokastina, ez baituzu argitaratu.
- Argitaratzeko, joan apur bat behera, eta “place in” jartzen duen tokian, aukeratu zure erabiltzaile izena. Ondoren, gorde. Orain bai, Odeok argitaratu du zure pokastina.
- Nahi baduzu egindako pokastina txertatu zure blogean, joan orrialdearen behealdera, “Put this audio on your web site” jartzen duen tokira, eta kopiatu horko kode zatia.
- Joan zure blogera, eta, zuk nahi duzun tokian, pegatu kode zati hori. Odeoren player horietako bat agertuko da zure artikuluarekin batera, eta hortxe bertan entzun ahal izango da zure pokastina. Nik horrela egin dut Faroan, arazo barik.
Orain zuri tokatzen zaizue proba egitea.
Aupa, Joxe! Zer moduz zabiltza?
ReplyDeleteAsko gustatu zait "pokastinaren" inguruan idatzi duzuna.Ni aurten penatan gelditu naiz klaseetan ez dugulako gehiago erabili, baina hurrengo ikasturterako nire lehentasunen artean daukat! Ahozkotasuna lantzeko, adibidez, tresna paregabea da!
Podomatic (http://www.podomatic.com) da nik erabiltzen dudana eta oso gustura nago. Aukera mordo bat ematen ditu: audioak, bideoak... txerta ditzakezu oso modu errazean. Guztiz interesgarria ere podamigo deiturikoa, korreo zerbitzu bat bideo eta audioentzat... Blog bat (http://euskaljakintza.podomatic.com/?badge=1) sortzeko aukera ere baduzu edo, bestela, zure blogaren eskuineko zutabean leihatila bat txerta dezakezu. Bertan, zure grabazioak zerrenda batean azaltzen dira klik batez ikusi edo entzun ahal izateko.
Egia esan, doaneko baliabide interesgarri ugari topa dezakegu sarean. Zein baino zein hobea, ezta?
pokastinen klaseari dagokionean, programa interesngarria iruditu zitzaidan orokorrean, baina, nire kasuan, ez oso erabilgarria.
ReplyDeleteOso interesgarria iruditu zait gaurko klasea. Erbailgarritasun handia dute ikasi eta erbaili ditugun programek eta webek. Oso ondo pasatu dut.
ReplyDeleteAitor Arbulu
Oso interesgarria iruditu zait gaurko klasea. Erbailgarritasun handia dute ikasi eta erbaili ditugun programek eta webek. Oso ondo pasatu dut.
ReplyDeleteAitor Arbulu
Kaixo Joxe!
ReplyDeleteBenetan ikaragarria da interneten inguruan zenbat gauza desberdin dauden ikustea eta baita zer gauza egin daitezkeen ikustea.Pokastinaren inguruan, oso gauza interesgarria dela iruditzen zait.Ez nuen uste horrlako gauzarik ordenagailu bidez egin zitekeenik.Espero hurrengo urtean edo geroago erabiliko dudala, gustatuko litzaidake beintzat.
Ia gelditzen den denboran horrelako gauza interesgarri gehiago ikusten ditugun.
Ane Larrañaga
pokastinen klaseari dagokionean, orokorrean interesgarria iruditu zitzaidan, baina, nire kasuan, ez oso erabilgarria
ReplyDeleteandoni ibarzabal
Aupa Joxe lehengo astean pokastinari buruz emango genduna nahiko interesgarria iruditu zitzaidan etorkizunean rabiltzeko zeren eta momentu hontan denborarik gabe nago
ReplyDeleteAsier Berasaluze
Kaixo Joxe! Zelan? Oso interesgarria iruditu zait pokastinaren inguruan idatzitakoa.
ReplyDeletePena bat izan da erabiltzeko aukera asko ez dugulako izan baina uste dut hemendik aurrera erabiltzen saiatuko naiz.
Espero dut gaurtik eta ikasturtea amaituarte, pokastinak bezalako beste zenbait gauza interesgarri ikastea.
Edurne
Aurreko klasea nahiko interesgarria iruditu zitzaidan, grabaketak eiten eta gure blogean txertatzen saiatuz. Baina aspergarria iruditu zitzaidan ere, denok parte hartzeko aukerarik ez genuelako izan. Eta izan genuen batzuk ez ginen ausartu hitz batzuk botatzera.
ReplyDeleteXabi
Gelaan pokastinari buruz landutako oso interesgaria iruditu zitzaidan etorkizun batetan erabiltzeko.
ReplyDeleteHonetaz gain, ahotsa lantzeko tresna paregabea da eta noprberaren hutsuneak edo zailtasunak ikusteko ere irakurtzerako orduan.
sergio
Aupa Joxe!
ReplyDeleteOrain arte gehien gustatu zaidan programa izan da pokastina. Erabilgarria da oso, eta dibertigarria ere bai. Norberak egindako grabaketak entzun daitezke, irratsaioak...
Klasea entretenigarria izan zen. Horrelako klaseak gehiago egon beharko litzateke. Niri musikarekin lotuta dauden programak asko gustatzen zaizkit eta beraz, horregatik egin zait horren interesgarria klasea.
Mikel