2005/11/29

BBBilbo eta Technorati

Igandean ezin izan nuen parte hartu Irratia.com-ek Bilbon eratutako Blogs&Beers 2.0 euskal blogarion bilkuran. Hala ere, Sustatuk gonbidatuta, nik eta beste blogari zenbaitek idatzi genuen bilkura horretaz, eta horretarako sortu genuen etiketa berri bat: BBBilbo. Emaitza berehala ikus daiteke Technorati blog bilatzailean: Technoratik berehala jaso ditu BBBilbo etiketarekin jasotako artikuluak eta argazkiak.

Hortik ondoriozta daiteke inportantea dela etiketa egokiak sortzea (nazioartean gehien erabiltzen direnak besteak beste), bilatzaileek ondo jaso dezaten norberak idatzitakoa.

3 comments:

  1. Anonymous9:01 AM

    Duda daukat nik.
    BBBilbo etiketa, ala BBBilbo hitza topatu digu technoratik.

    Bilaketa egiten dihardu bai, baina batez ere hitz hori topatu du sarean.

    Etiketarekin ordea, emaitza asko murrizten da. Egin duzu froga?
    http://www.technorati.com/tags/bbbilbo

    Technorati tresna potentea da, baina euskaldunok erabiltzen dugun modua, oraindik apala da. Iruditzen zait.

    Flickr eta del.icio.us emaitzak ere ageri dira Technoratiren orriaren eskuineko aldean.

    Bilboko Blogs&Beers topaketaren emaitzak batzen dira hor. Bada zerbait. Ahalegin polita. Baina ikasteko asko dugu oraindik, egingo dugulakoan nago.

    ReplyDelete
  2. Aupa, Patxi! Egia da zuk emandako helbidean ez dela ezer agertzen. Beste honetan, berriz, http://www.technorati.com/search/bbbilbo?language=n hauxe agertzen da "recent posts tagged BBBilbo". Beraz, hor harrapatu ditu BBBilbo etiketa daramaten mezuak.

    Bestetik, egia da euskaraz oraindik asko dugula ikasteko nola erabili etiketak, hauei ahalik eta zuku gehien ateratzeko. Baina ari gara ikasten. Besarkada bat.

    ReplyDelete
  3. Anonymous5:06 PM

    Ezetz ba!
    Hor etiketak barik, bbbilbo berbadun blogetan arakatu du technoratik.
    Nik adibidez, ez ditut mezuak etiketatzen, ez dute tag-ik eta emaitza hor ageri da.

    Hitzak ere bilatzen ditu technoratik, eta kasu horretan, hitzen bilaketa egin du, ez etiketena.

    Ulertuko didazun esperoan.
    Tag-intzan, badugu zer ikasia, beraz.

    ReplyDelete