AEBetan egindako azterketa batek dio amerikar erabiltzaileek jarduera hauek erabiltzen dituztela gehien Interneten dabiltzan bitartean:
- Posta elektronikoa
- Bilatzaileak
- Albisteak
Antza denez, horietatik bigarrena izugarri hazi da, %30etik %41era. Horrek esan nahi du orain amerikar internautek askoz ere gehiago erabiltzen dituztela bilatzaileak Interneten nabigatzeko. Eta bilatzaileen artean, gehien erabiltzen dutena
Google da, zeinek baitauka bilatzaileen merkatuaren %46.
Yahoo Search-ek baino dezente gehiago, azken horrek %23 du-eta.
Datu hauek
Pew Internet & American Life Project erakundeak landu ditu, eta guk irakurri ditugu
C/net aldizkarian.
No comments:
Post a Comment