2005/11/30

Gure ikasleak hasi dira blogeatzen

Infokom-eko ikasleak, Informazio eta Komunikaziorako Giza Zientzien bigarren mailakoak, hasi dira blogak argitaratzen, eta horretarako ari dira erabiltzen Blogger plataforma doakoa. Lan horretan Bea Zabalondo eta Beñat Azurmendi irakasleak dituzte gidari.

Bea Zabalondorekin blog bat sortu dute, Mass Media, eta hor idazten ari dira Ryszard Kapuscinsky erreportari poloniar famatuaren liburu batek eragindako hausnarketak eta iradokizunak. Beak idazten du lehen komentarioa atal bakoitzean, eta gero ikasleek bakoitzak berea idazten du, erantzunetan.

Beñat Azurmendirekin, berriz, zazpi blog sortu dituzte, taldeka. Aprobetxaturik argazkigintza ari direla lantzen, ikasleak hasi dira historiak kontatzen, edo albisteak sartzen, argazkiak erabilita. Hauek dira:

3 comments:

  1. Anonymous10:54 AM

    Zergatik ez blogari.net plataforma berria erabili? Euskaraz eta dohain. Hainbeste denbora hori eskatzen eta Blogger erabiltzen da orain?

    ReplyDelete
  2. Aupa, Iñaki! Ez dute Blogari.net erabili, blogak egiten hasi zirenean oraindik plataforma euskalduna plazaratu gabe zegoelako. Orain, berriz, badute horren berri, herenegun neuk eman bainien horren berri, hitzaldi batean. Espero dut hemendik aurrera kontuan hartuko dutela Blogari.net. Ondo segi.

    ReplyDelete
  3. Anonymous11:16 PM

    Aupa, Joxe eta blogari berri guztiak! Euskaljakintzatik zorterik onena opa nahi dizuegu. Blogek oso itxura ona dute eta, zalantzarik gabe, zuen istorioak gertutik jarraituko ditugu!!!

    ReplyDelete