2005/05/23

HUHEZIk wi-fi sarea ipini du fakultatean

Oraindik ez dago erabat bukatuta, baina dagoeneko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak wi-fi sarea ipini du, hau da, haririk gabeko komunikazioa. Berez bi sare izango dira, erabat osatzen denean ezarri den sistema:
  • Internet. Kanpotik datozenek Interneteko edozein tokitan nabigatuko dute sare hori erabilita.
  • HUHEZI. Fakultateko jendea sartuko da fakultatearen sarean eta erabiliko ditu beronen zerbitzuak. Segurtasun handiko sarea da hau, eta irailean-edo irekiko da, bukatzen denean.
Fakultatearen bi eraikinetan ezarri dira 6 sarbide puntu, bakoitzak 3 antena dituela, haririk gabeko komunikazioa bermatzeko. Dena dela, eraikinen ezaugarriak oso bestelakoak direnez (eraikin nobleak horma sendoak ditu, eta besteak ez), leku guztietan ez da berdin hartzen wi-fi seinalea, berau irrati bidez transmititzen baita:
  • Dorleta eraikinean, garbi hartzen da eraikin osoan. Baita ondoko zelaian ere.
  • Eraikin noblean, oraingoz ikasgeletan eta tabernan.
Hasiera honetan nahi duenak wi-fi sarea erabili, eskatu beharko du IKTko harreran txartel bat, eta hor emango zaio pasahitz bat eta zenbaki bat, sarean sartzeko. Txartel horrek iraungo du 4 ordu, ematen denetik. Hortaz, ikasle edo irakasle batek eramaten badu bere ordenagailu eramangarria fakultatera, Interneten nabigatuko du, posta elektronikoa erabili, eta HUHEZIko webgunearen zerbitzuak baliatuko ditu.

Wi-fi instalazioa egin da SPRI erakundearen diru laguntzari esker. Hori dela-eta, lehen urtean zerbitzua doakoa izango da.

3 comments:

  1. Anonymous12:46 AM

    Ikasleak ez garenok Wi-Fi sarea erabil dezakegu?

    ReplyDelete
  2. Ikasleak ez zaretenek ere aukera izango duzue wi-fi sarea erabiltzeko. Horretarako IKTra joan beharko duzue, eta txartela eskatu. Hori bai, bakarrik erabiliko duzue Internet, ez HUHEZIren sarea.

    Txartel horiek bisitari guztientzat dira (irakasle, gonbidatu, bisitari, ikasle ohi, laguna...), eta lehen urtean behintzat, zerbitzua doakoa izango da. Beraz, orain ez duzu arazorik izango Interneten sartzeko HUHEZIren wi-fi sarea erabilita.

    ReplyDelete
  3. Anonymous1:14 PM

    Egunen baten pasako naiz sarea probatzera ea zela dabilen.

    ReplyDelete