Wikipedia entziklopedia berezia da: sarean dago, boluntarioek elkarlanean idatzia da, eta bertako edukiak musutruke kontsulta daitezke. Orain lau urte sortu zen, eta bitarte horretan izugarri garatu da: 1,5 milioi artikulu inguru aterpetzen ditu, horietatik 500.000 baino gehiago ingelesez idatziak, 200.000 baino gehiago alemanez, eta 100.000 baino gehiago japonieraz eta frantsesez. Euskaraz ere badago, baina oraindik gure hitzkuntzan idatzitako artikuluak ez dira 1.000era iristen.
Wikimedia Fundazioak babesten du entziklopedia hau, eta beronen helburua da entziklopedia bat sortzea eta doan banatzea ahalik eta hizkuntza gehienetan. Gaur egun sareko webgunerik bisitatuenetako bat da: egunean 60 milioi hit inguru jasotzen ditu.
Wiki teknologia
Wiki teknologiari esker da posible Wikipedia. Teknologia horrekin, edozein erabiltzailek edita litzake edukiak, edozein web nabigatzaile erabilita. Hor dabiltzan boluntarioak saiatzen dira ikuspegi neutralarekin lan egiten, nahiz eta, proiektuaren izaera irekiak arazo bat baino gehiago eragin dien. Arazoak arazo, baina, wikizaleak saiatzen dira zehaztasun faltak zuzentzen, eta benetan lan aipagarria egiten dute, Wikipedian agertzen diren edukiak sinesgarriak izan daitezen. Artikulu guztiak GNU Doako Dokumentazio Lizentziapean eginak daude, software librearen espiritu berberarekin.
Wikipediaren arrakasta ikusita, beste proiektu batzuk loratu dira, harekin senidetuta: Wiktionary, Wikibooks eta Wikinews, alegia, wiki hiztegia, wiki liburuak eta wiki albisteak. “Wiki wiki” hitzak “bizkor” esan nahi du hawaieraz. Eta horrela ari da zabaltzen, bizkor bai bizkor.
Nik be atzo, wikipediari buruz idatzi neban entradatxo bat,cybereuskadin(http://www.cybereuskadi.com/cgi-bin/comments.cgi?view=2459)
ReplyDeleteartikulu hau irakurri eta gero.
Nik be atzo, wikipediari buruz idatzi neban entradatxo bat,cybereuskadin
ReplyDeleteartikulu hau irakurri ondoren.
Nik ere Wikipediaren berri eman nuen nire blogean
ReplyDelete