2005/05/04

Periodikoa, malgua eta elektronikoa

Ba al daki inork nolakoak izango ote diren egunkariak etorkizunean? Steven Spielbergek ematen ditu seinaleak. “Inteligentzia Artifiziala” 2001.eko filmean, teknologia eta ingeniaritza genetikoa aurreratuena erakusten digun pelikulan, pertsonaiek, izara tamaina handiko egunkariak irakurtzen dituzte. Spielbergen produktoreak nola ez ziren errakuntza honetaz konturatu? Stevenek ez zituen despeditu, gero ere “Minority Report” fikzio zientziako beste pelikularen hasieran, izara tamainazko beste egunkaria agertzen baita. Kasu honetan, geroxeago, egunkari elektronikoa agertzen da. Ematen du orri elektronikoa malgua dela eta paperezko egunkarian klikatzen ibiliko balitz moduan dabil gure Tom Cruise. Beraz, desesperaziorik ez…, Spielbergen produkzio diseinatzaileek etorkizuna ikusten diote kazetaria izateko lanari.

Izara tamainako egunkariak
Ridley Scott zinema zuzendariak aho zabalik uzten gaitu. 1982. urtean egin zuen “Blade Runner” filma eta 2019. urtean kokatu zuen akzioa. Harrison Fordek —protagonistak—, izara tamainako egunkaria kontsultatu ondoren, berau eskuartean daukala paseatzera doa. Sormen handiko zine ameslari hauek, periodikoak paperezkoak izaten jarraituko dutela eta gainera izara tamainakoak izango direla esaten digute. “The Guardian” eta “The Times” egunkarietako marketineroek ikusita izango ote dituzte pelikula hauek… “The Mirror” eta antzeko eskandalu-egunkarien formatuetara aldatu dutenean?

Hasierako galderara noa. Tabloide itxura izan edo izara formatua izan, eztabaida faltsua da. Gure artean tabloide formako periodikoetara ohituta gaude. Guretzako erosoenak dira…, horretara ohitu garelako. Baina izatez, euskal arrantzaleak atuna munduko itsaso guztietan bilatzen dabiltzan moduan, ikertzaileak, hor dabiltza, jo eta ke, papera malgua eta elektronikoa izan dadin. Paper hau existitzen dela esan, esan dute, baina ez digute inoiz berau erakutsi. Egunkarietako errotatiba fabrikatzaileek, errotatibaren asmakizun hori jaio zenetik, inpresio danborren zabalera aldatzen joan dira edo lanak arintzearren, mikroprozesadoreak sartu dituzte. Software programatzaileek euren aginduetara daude…

Gainbehera
Nori berea da zuzenbidea, eta ezin da ukatu irakurleari edukiak ahalik eta erosoen eskaintzearren periodikoetako disenatzaileek egiten duten eguneroko ahalegina. Baina hau ez da nahikoa izan. Antza denez, gero eta gutxiago irakurtzen dugu periodikoa. Makinatxo arrazoi daude tartean: edukiak, telebistaren konpetentzia eta paperezko egunkariak nolako nahaste-borrastea diren gaur egun.

Honekin esan nahi dut asko falta dela bit-en gainean joan daitekeen informazioa masiboki zabaltzeko. Argitaletxeen industriak zerbait egin beharko du bai informazioa eta bai entretenimendua garraiatzen jarraitzeko.

Miren Gabantxo

1 comment:

  1. Anonymous2:44 PM

    Ez dakit, nire ustez egunkariek euren lekua eukiten jarraituko dabe, hori bai dohainikoak izatera pasatzeko aukera asko dagoz(euren diru jatorria publizitatean oinarrituz).
    Gero eta gehiago ikusten dira holakoak(que,nervion,matraka...).
    Bestalde egunkari elektronikoak be indar asko hartuko dabiela uste dot, batez ere PDA eta Mobiletan interneta ohizko zeozer bihurtzen danean.
    Ta zeba pentsatzen dot paperekoa ez dala desagertuko? Ba elektronikoetan, zuk erabakitzen dozulako nora joan, eta paperezkoetan informazioa hor dagoelako eta bapatean zuk pentsatzen ez dozun tokian albiste interesgarri bat topatu daikezulako.

    ReplyDelete