Bigarren maila ikasten dutenean, Enpresarako Giza Zientzietako ikasleek ariketa bat egiten dute, “zure bizitza proiektua”, eta hor bakoitzak idatzi behar izaten du zer egin nahi duen hurrengo bost urteetan. Ariketa interesgarria izaten da, behartzen dituelako ikasleak hausnarketa egitera beren bizitzari buruz, eta batez ere bakoitzaren geroaz. Ikasleek idatziz aurkezten dute txostena.
Baita bigarren mailan, baina marketinean, egiten dute beste ariketa bat, nola merkaturatu nork bere burua, “egin zure buruaren marketina”; horretarako ikasleek egiten dute diagnostiko bat beren buruaren gainean, eta hor aztertzen dituzte bakoitzaren indarguneak, ahulguneak, aukerak eta arriskuak.
Ariketa biak dira interesgarriak, horiei esker ikasleak ohartzen baitira nor direla, eta komeni zaiela helburuak markatzea beren bizitzerako.
Gai horrekin lotuta, Felix Gerenabarrenari esker irakurri dugu Tom Peters adituak 1997an Fast Company aldizkarian idatzitako artikulu bat, The Brand Called You / Marka bat zu deitua, non Petersek azpimarratzen baitu marketin pertsonalaren garrantzia.
Haur Hezkuntzaren 2. diplomaturan ere antzeko gauza bat egin behar izan dugu. Kasu honetan Eleanizatasuna eta Hezkuntza izeneko ikasgaian bakoitzaren Hizkuntza ibilbidearen gaineko hausnarketa egin behar izan dugu, Txepetx-en teorietatik abiatuta.
ReplyDelete