Atzo Patxi Gaztelumendi izan genuen HUHEZI fakultatean. Bea Zabalondo irakasleak gonbidatu zuen Informazio eta Komunikazio karrerako ikasleekin hitz egitera.
Blog ikastaroa aurkeztera etorri zen Patxi, UEUk uztailerako antolatu duena Iruñean, sinestuta baitago horrelako ekimenak aurkeztu egin behar zaizkiola interesa izan dezakeen jendeari, esate baterako komunikazio eta kazetaritza ikasleei. Eta aurkeztu ere, patxadaz egin zuen.
Bi helburu ditu blog ikastaroak, Patxi Gaztelumendiren hitzetan: batetik, aukera eskaini ikasleei, bloga sor dezaten; eta, bestetik, gogoeta eta eztabaida egin blogen gainean. Horretarako bost hitzaldi antolatu dituzte, eta mahai inguru bat, uztailaren 20tik 22ra, Larraona ikastetxean, Iruñean.
Blogaren indarra azpimarratu zuen Patxik hitzaldian zehar eta galde-erantzunetan: “komunikazioari dagokionez, euskaldunok inoiz ez dugu izan horrelako bitarteko ahalmentsurik, eta hain merke”. Ikasle batek, hala ere, mesfidati galdetu zion, zerbait txarra edukiko dutela blogak, “ala dena dute ona?”. Aitortu zuen Patxik blogek izan dezaketela alde negatiborik, baina positiboak askoz ere azpimarragarriak direla. Zinez sinesten du Patxik esaten duena. Eta ez dago bakarrik.
Eskerrik asko, Huheziko ikasle eta irakasleok:
ReplyDeleteEgia esan, arratsaldeko 6:00etan autoa hartu eta etxerako bideari ekitean, pozik nentorrela aitortu behar dizuet.
Ikastaroa aurkeztea nuen xede, baina blogei buruz modu atsegin batean aritu ginen berbetan.
Emaitza atzokoa. Orain zuen esku dago, blogintzaren munduan murgiltzea. Eskolan blogak sortzea. Ikasten jarraitzea. Komunikazioari gogoz ekitea.
Ni zuen entzule-hartzailea izango naiz, duda barik.
Esandakoa, eskerrik beroenak.
Galdera: Ikasleei eman zaie blogen berri. Eta irakasleei? HUHEZIko zenbat irakaslek du bloga? Izango dute blogik?
ReplyDeleteIrakasleok ere hasi beharko dugu, bai!
ReplyDeleteSua piztuta dago etxean Joxerekin, eta Ibanen eta Patxiren "opariak" jaso ondoren... Ezin gehiago atzeratu!
Mila esker, hiruroi!