2005/09/19

Blog bilatzaileak

Ugaltzen ari dira blogak, egunero milaka. Nola, orduan, egin horien jarraipena? Gero eta tresna egokiagoak sortzen ari dira kudeatzeko blogetan zer informazio agertzen den, tartean burua galdu barik. Horietako azkena Google enpresak atera berri du: Google Blog Search.

Google Blog Search
Beta moduan kaleratu da Google Blog Search, hau da, oraindik probatan dago, eta izan dezake zer hobeturik. Hala ere, dagoeneko erabil daiteke. Sartu gai bat bilatzailean, edo pertsona baten izena, eta blogosferan ezer argitaratu bada hitz horren inguruan, hor agertuko da. Guk Fagor hitza idatzi dugu, eta hauxe agertu zaigu emaitzetan. Baita HUHEZI ere.

Bilaketa modu sinplean egin daiteke hor, bilatu nahi den hitza idatzita, edo bilaketa aurreratua, klik eginez Advanced search loturan, Google izenaren eskuin aldean.

Technorati
Technorati ere blog bilatzaile bat da. 2005eko irailean bilatzaile horrek indexaturik zituen 17 milioi blog. Beraz, informazio iturri baliotsua da, oso, informazioa bilatu nahi izanez gero blogosferan. Search botoian klik eginez gero, sartu adibidez Tagzania hitza, eta orri oso hau emango digu CodeSyntax enpresa euskaldunak eginiko programari buruz.

Beste bilatzaileak
Badira beste blog bilatzaileak hortik zehar. Hona hemen zenbait:
Feedster.
Bloglines.
Blogger.

1 comment:

  1. Googlerena eskas dabilela esango nuke nik. Technorati hobeto dabil, eta IceRocket ere bai. Feedster ere hortxe, baina besteak baino gutxixeago gustatzen zait. Blogger ez nuke blog bilatzaileetan sailkatuko: bilaketa badu, bai, baina Googleren tresna bera dela uste dut. Eta Bloglinesek badu bilaketa funtzioa baina, bere horretan, blog bilatzaile gisa eskasa da; agregatzaile onena da, baina bilaketetan ez da igartzen oraindik bilatze-konpainia batek (Ask Jeeves) erosi duenik.

    Luistxo, Tagzania

    ReplyDelete