Joan den asteartean "Globalizazioa eta Autoeraketa" liburua aurkeztu zen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean, HUHEZIn. Liburua elkarlanean egin dute unibertsitate publikoaren (EHU) eta unibertsitate kooperatiboaren (MU) artean, zehazki, Lanki eta Gezki institutuek.
Liburuaren egileak
Liburuak gogoeta zabala egiten du globalizazioaren inguruan, eta ekarpen berria egiten du autoeraketaren inguruan, atal horretan kooperatibismoa hartzen baitu kontuan. Lau irakaslek idatzi dute lana, euskaraz:
Mamia
Liburuak bi atal nagusi ditu, eta bakoitzak globalizazioaren hainbat arlo aztertzen ditu.
Lehen atala
Bigarren atala
Horrekin guztiarekin, egileek gogoeta eta eztabaidarako marko bat eskaini nahi diote unibertsitate irakurleari, berarengan pentsaturik idatzi baitute liburua.

- Mikel Zurbano. EHUko ekonomia irakaslea, eta Gezkiko partaidea.
- Antxon Mendizabal. EHUko ekonomia irakaslea eta Gezkiko partaidea.
- Jon Sarasua. HUHEZIko pentsamendu irakaslea eta Lankiko partaidea.
- Ainara Udaondo. HUHEZIko irakaslea eta Lankiko partaidea.
Mamia
Liburuak bi atal nagusi ditu, eta bakoitzak globalizazioaren hainbat arlo aztertzen ditu.
Lehen atala
- Pentsamendu sozioekonomikoa
- Globalizazioa
- Munduko ekonomiia gaur egun
- II Mundu Gerraren ondoko eredu sozioekonomikoak
- Oinarriak eredu berrirako
Bigarren atala
- Autoeraketa
- Lau ideia autoeraketa gaur egun kokatzeko
- Autoeraketa ekonomikoaren potentziala eta mugak
Horrekin guztiarekin, egileek gogoeta eta eztabaidarako marko bat eskaini nahi diote unibertsitate irakurleari, berarengan pentsaturik idatzi baitute liburua.
Antton Mendizabal ekonomia irakasle izan nuen. Lehen egunean aipatu zigun, berak ikuspegi marxistatik eskainiko zigula ikastaroa.
ReplyDeleteAsko gozatu nuen beragaz klasean, gero, bizitzan askotan kointziditu dut beragaz, Euskal Herrian zein atzerrian.
Bere azterketak oso oso interesgarriak iruditu zaizkit geroztik. Asko maite dut, hitz batean.
Zer da GEZI izeneko erakunde hori? Ez dut ezagutzen.
Azalpenik ematerik bai, Joxe?
Aupa, Patxi!
ReplyDeleteGEZKI izenak esan nahi du Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua, eta da institutu bat kooperatibismoa aztertzeko. Hemen duzu argibide gehiago: http://www.sc.ehu.es/szwgezki/gezki.html
Beraz, antzeko helburuak dituzte Gezkik eta Lankik. Besarkada bat.