2005/09/27

Euskal Jakintza

Jakintza Ikastolako zenbait ikaslek eta irakaslek, zehazki DBHO 2koak, blog bat sortu berri dute, Euskal Jakintza, eta hor hasi dira beraien gauzak plazaratzen, denetik apur bat: liburuak, komikiak, albisteak… Oso itxura ona du Euskal Jakintzak.

Nor Gara atalean garbi adierazi dute zer helbururekin sortu duten bloga:
Gure asmoa euskara ahalik eta gehien erabiltzea izango da, bai ahoz baita idatziz ere. Gauzak horrela, ideia ona iruditu zaigu hizkuntzaren erabilerarako oinarri gisa blog hau erabiltzea! Euskara eta teknologia berriak bikote ederra osa dezaketela pentsatzen dugu eta ideia hori aurrera eramateari ekin nahi diogu.

Helburu horietan lagungarri, hainbat baliabide ipini dituzte blogaren eskuineko zutabea, jendeak erabil ditzan kontsultak-eta egiteko, hala nola hiztegiak, EGA ariketak eta azterketak, hautaprobak, hizkuntza jokoak, kritikak, informazioa euskal idazleei buruz, etab.

HUHEZIko Giza Zientzia departamendutik agurrik beroena Euskal Jakintzako taldeari, eta zorionak, egin duen blog ederrarengatik.

2 comments:

  1. Anonymous3:19 PM

    Aupa Joxe!! euskaljakintzako blogariak gara eta zure artikulua klasean irakurri ondoren denon artean erantzutea erabaki dugu. Eskerrak eman nahi dizkizugu egindako aipamenagatik, pila bat gustatu zaigu.

    Barnea poztu digu kanpoko jendeak gure bloga bisitatzeak, zeresanik ez horrelako laudorioak jasotzeak.

    Dakizun bezala, hasiberriak gara eta denborarekin gure lana hobetzen saiatuko gara (oraindik ikasten ari baikara).

    Badakigu irakaslea zarela eta zure ikasleei gure blogaren berri ematea gustatuko litzaiguke. Esperientzia aberasgarria izan zitekeen elkarrekin zer edo zer egitea. Gu lanari ekiteko prest gaude.

    Besterik gabe mila esker eta ondo izan.

    Igor, Iñaki, Arrate, Nerea, Mireia, Amaia, Erea, Ibai, Xabier, Lander, Iker, Maitane, Edurne, Jon Ander, Uxue, Amaia, Maitane eta Maite irakaslea.

    ReplyDelete
  2. Aupa, koadrilla!

    Mila esker mezuagatik. Ikusten da, bai, ekimen handiko taldea zaretela.

    Nik aurten ez dut eskolarik ematen, baina harremanetan nago Ikus-entzunezko Komunikazioan dabiltzan irakasleekin, eta emango diet zuen berri, nola ez. Eta, ahal badugu, egingo dugu zerbait elkarrekin.

    Besarkada handi bat.

    ReplyDelete