Gaiak
Gaiei dagokienez, denetik dago iraileko proiektuetan. Hauxe da zerrenda:
- Partehartzearen diagnosia MCCn
- Lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko neurriak.
- ETEO: prozesukako kudeaketa.
- Nola aztertu barne komunikazioa, eta berau kudeatzeko bi erreminta: bloga eta intraneta.
- Nola kudeatu jakitatea.
- Konpetentzia bidezko kudeaketa (bi proiektu).
- Nola ezarri informatika programa bat langileen prestakuntzarako Maierren.
- Negozio e-mozionalak.
- Nola ebaluatu “Bazkide” prestakuntza programa.
- Kalitate hobekuntza ontzi garbigailuen sailean.
- Komunikazioaren azterketa eta gizarteratze prozesuen hobekuntza.
- Bideragarritasun plana.
- Ikastolen historia eta errealitatea.
- Hozkailuen pertsonalizazioa.
- Fagor Arrasate kooperatiba elkartearen etxeko tresna elektrikoen erosketen garapena eta trazabilitatea.
- ISO 9001 hezkuntzan.
- Definitu ordainsari aldakorrak.
- 5Sak Fagor Industrialen.
- 5Sen jarraipena egosketa sailean.
- Aztertu zer fiskalitate eta legeria duten fundazioek Europako Batasunean.
- Huen ikasketen marketin plana.
- Marketin plana.
- Marketin plana Lasao enpresan.
Ikasleek hiru deialdi izaten dituzte karrera amaierako proiektuak aurkezteko: uztailean, irailean eta otsailean. Bakoitzak aukeratzen du proiektua noiz aurkeztu, bere interesen arabera.
Aurkezpenak
Ikasleak hamabost eta hogei minutu artean ditu bere proiektua aurkezteko, diapositiba proiektagailu baten laguntzarekin. Aurrez aurre izango ditu tutore akademikoa, enpresan izan duen begiralea, eta beste gonbidaturen bat. Aurkezpenak, bestalde, irekiak dira. Ikaslearen familiartekoak, lagunak eta ikaskideak egon daitezke bertan.
No comments:
Post a Comment