Wikiversityren webgunean agertzen diren eduki guztiak GNU Dokumentazio Librearen Lizentziapean daude. Horko artikuluak idatzi dizutenak dira eduki horien jabe intelektualak, baina copyleft lizentziari esker, edonork kopia ditzake edo banatu horko edukiak.
Zer da Wikiversity?
Wikiversity orain dela gutxi sortu zen, baina bertan sar litezke edukiak hainbat hizkuntzatan: ingelesez, katalanez, alemanez, gaztelaniaz, esperantoz, frantsesez, interlinguaz, italieraz, nederlanderaz, portugesez, romanaz, suomieraz, vietnamieraz eta txineraz.
Wikiversityk, bestalde, honako ezaugarri hauek ditu:
- Baliabide bat da, doakoa eta irekia, bestelako wikimedia proiektuak diren bezala.
- Baliabide bat, non elkartzen diren ikasteko estilo desberdinak eta irakasteko metodo diferenteak.
- Komunitate ahalegin global bat.
- Proiektu bat behetik gorakoa eta elkarlanean oinarritua, sortzeko plataformak, metodoak eta edukiak.
- Baliabide bat aztertu nahi diren gaiak lantzeko.
- Esperimentu bat uztartzeko ordenagailuak, Internet eta ikasketak.
- Bilduma bat, non aurki daitezkeen ikasmaterial doakoak eta libreak.
Wikivertsityren helburua ez da jakintza zabaltzea, baizik eta ikaskuntza erraztea. Wikiren elkarlanerako ereduak aplikatuko dira e-learning delakoaren egituretara. Eta Wikiversityren audientzia helburua ikasleak dira.
Zerk bereizten du Wikiversity gainerako unibertsitateetatik?
- Ez duzu ordaindu behar berau erabiltzeko.
- Ez duzu dirurik jasoko bertan egin ditzakezun ekarpenen truke. Hor lan egiten duten guztiak boluntarioak dira.
- Ez dauka etxerik, Interneten aterpetzen da eta, zerbitzari batzuetan.
Nahi baduzu ikusi nola antolatzen diren gaiak Wikiversityn, klik egin kristautasunari dagokion orrian. Jakinak, ingelesez dezente garatu dira gaiak.
Gaztelaniaz ere hasi da lanean Wikiversidad delakoa, ingelesezkoa baino motelago, baina euskarazkoa baino biziago, oraindik ere ez baita sortu Wikibertsitatea. Noiz sortuko da?
No comments:
Post a Comment