Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) blog ikastaro bat antolatu du uda honetarako. Uztailaren 20tik 22ra bitartean kazetaritza partehartzailea aztertuko da. Baita euskal blogosfera, teknologia berriak eta partehartzea, plataformak blogintzarako, eta blogak eta euskal prentsa.
Patxi Gaztelumendik zuzenduko du ikastaroa, eta bertan parte hartuko dute aditu ezagunek, hala nola Patxik berak, Jabi Zabalak, Gari Araolazak, Jon Antolin Txarroaldek eta Iñaki Alegriak, besteak beste.
Hitzordu interesgarria komunikazio zaleentzat.
Kaixo Huheziko komunikazio_zaleok:
ReplyDeleteUEUn antolatu dugun ikastaroari buruz, xehetasunik behar bazenute... prest naiz zuen fakultatera joan, eta horretaz mintzatzeko.
UEUn ahalik eta interesdun gehien batzea da gure asmoa, eta horretarako hitzaldi moduko batzuk egin gura ditugu interesa zor daikeen fakultateetan.
Leioan egin asmo dugu bat, Donostiako Informatika fakultatean klasez klase ibili ohi dira Informatikako irakasle euskaldunak... orain berriz, uste dut zuen eskola horretan ere interesgarri litzatekela.
Zer diozue zuek berriz?
eskerrik asko, zinez.
patxi gaztelumendi