Horretaz jakitun, HUHEZIk pertsona bat dauka praktikak eta karrera amaierako proiektuak bilatzeko ikasle horiei. Dagoeneko enpresa askok hartu dituzte Enpresarako Giza Zientziak karrerako ikasleak praktikak eta karrera amaierako proiektuak egiteko. Aurten 35 izan dira, eta honela sailka daitezke:
- Enpresak: 26
- Ikertegiak: 3
- Ikastetxeak: 3
- Hedabideak: 2
- Administrazioa: 1
- 2. mailan: 13 ikasle.
- 3. mailan: 26 ikasle.
- 4. mailan: 45 ikasle.
Enpresarako Giza Zientziak karreran, hiru praktika mota egiten dira:
- 1. praktikaldia. Jeneralean egiten da ikaslea bigarren mailan dabilela. Praktika horren helburua da ikaslea izan dezala lehen harremana enpresarekin. Hilabete izan daiteke, egun osoz lan eginda, edo bi hilabete egun erdiz. Bukaeran ikasleak txosten bat aurkeztu behar du, eta hor aztertu nola joan zaion praktikaldia.
- 2. praktikaldia. Egiten da ikaslea hirugarren mailan dabilenean. Ikaslea aritu daiteke enpresan bi hilabete egun osoz, edo lau egun erdiz. Amaitutakoan, txosten bat aurkeztu beharko du.
- 3. praktikaldia. Honi esaten zaio karrera amaierako proiektua, eta egiten da ikaslea 4. mailan dabilenean. Hiru eta hamar hilabetez aritu daiteke ikaslea enpresan, egun erdiz. Bukaeran txosten mardul bat aurkeztu eta defendatu beharko du ikasleak, epaimahai baten aurrean, non izango diren fakultateko tutorea eta enpresako begiralea.
Enpresarako Giza Zientzietako ikasleek hainbat eremutan egin dezakete lan, enpresara doazenean:
- Antolakuntzan, Giza Baliabideetan eta Pertsonen Kudeaketan.
- Produkzioan eta Kalitatean.
- Planifikazioan.
- Administrazioan eta Finantzetan.
- Merkataritzan eta Marketinean.
- Erosketa sailean.
Ez dago arau finkorik. Ikasle askok nahiago izaten dute praktikak egin ikasturtea bukatutakoan. Beste batzuek, aldiz, aukeratzen dute praktikak egitea ikasturtean zehar. Denetik dago. Zenbaitetan, kontua izaten da uztartzea enpresaren premia eta ikaslearen nahia, baina horrek ez du aparteko arazorik sortzen.
No comments:
Post a Comment