2005/04/21

Zergatik ez partekatu dakiguna?

Enpresa eta unibertsitate asko sekulako inbertsioak egiten ari dira beren langileek parteka dezaten informazioa, baina alperrik askotan. Ez dugu nahi izaten informazioa konpartitzerik, dakigun hori albokoari esaterik. Zergatik, baina?

Hainbat enpresa aztertuta AEBetan, Carol Kinsey Goman adituak bost arrazoi ematen ditu bere lanean, “Bost arrazoi jendeak zergatik ez duen esaten dakiena”. Azken ondorioa: arazo hau humanoa da, eta ez du zerikusirik teknologiarekin.

Bost arrazoi
  1. Jendeak uste du nolabaiteko agintea duela, baldin eta zerbait badaki besteek ez dakitena.
  2. Jendea ez da fio dakienaz. Batez ere unibertsitatean ikasi ez dutenek askotan uste izaten dute beren ekarpenak ez direla hain garrantzitsuak.
  3. Jendeak ez du elkarrenganako konfiantzarik. Teknologiak lagun dezake jakintza partekatzen, baina konfiantzarik ez badago jendearen artean, jai.
  4. Jendeak beldur dio barregarri geratzeari. “Trufatu egingo dira nitaz?”.
  5. Jendeak lan egiten du beste jende batentzat, zeinek ez duen konpartitzen dakiena. Goikoak ez badu konpartitzen, behekoak ezta.

Zenbait aholku
Carol Kinsey Goman-ek hainbat gomendio ematen ditu, oztopo horiek gainditzeko:
  1. Aitortu eta saritu ikasten, erakusten eta konpartitzen duten pertsonak, eta zigortu hori egiten ez dutenak.
  2. Zuzendariek aukerak sortu behar dizkiote jendeari elkar eragiteko.
  3. Jakinarazi jendeari jakitaterik ñimiñoena ere oso garrantzitsua izan daitekeela erakunde batentzat.

4 comments:

  1. Anonymous10:05 AM

    Egunon,

    Nik holan ikusten dot:

    Pertsona batek dakiena konpartitzeko:

    - Beste edonork baino gehiago jakiten dau gai horretaz eta ez dau beldurrik eukiten badakielako maila horretara heltzea ez dala erreza.Bera onena izaten jarraituko dau.
    - Gai bati buruz zeozer badaki ta gehiago jakitea nahi dau, horretako gai horri buruz hitzegiten dau beste norbaitekin ia holan beste pertsonen ezagupenak irabazten dabezan.
    - Bere taldekideak ondo ezagutzen dauz, ta badaki eurek be euren ezagupenak konpartitzen dabiezala.
    - Bere lanaren betekizunetako bat da > irakasleak esaterako :)

    Bestalde, askotan entzun izaten da esaterako bekario batek lan bat egin izena lanpostu fijoa dauken batentzako ta gero bekario honen izena ez aipatzea dokumentu baten edota beste lankideen aurrean.
    (bekario behargin baten ordez ta lanpostu fijoa daukena buruzagi baten ordez aldatu geinkez).

    Atzo topau neban blog hau ta hau da nire lehenengo post-a ta espero dot azkena ez izatea.

    ReplyDelete
  2. Anonymous4:33 PM

    Ongi etorri, aercilur!

    Zuk buelta eman diozu adituaren planteamentuari, eta azaldu duzu zer abantaila dituen informazioa partekatzeak. Horretan ados nago zurekin.

    Eta bigarren puntuari dagokionez, nik ere uste dut irakasleok aipatu beharra dugula bekadunen lana, haien laguntza jasotzen dugunean, behintzat.

    Mila esker zure ekarpenagatik, eta nahi duzun arte.

    Joxe Aranzabal

    ReplyDelete
  3. Bat nator Carl kinseyrekin guztiz.

    Eta bat natorrenez, gustora partekatuko det zuekin nere informazioa, esaterako, nola ipini argazkitxo bat header-ean, egoki ikusten badezue.

    Oso interesgarria, blog hau. Aurrera ba!

    ReplyDelete
  4. Anonymous12:13 AM

    Aupa, Patxi! Gu beti prest ikasteko. Nola ipin daiteke argazki bat headerrean? Esan nahi duk Gizakom izena jartzen duen zerrenda ilun horretan, ezker eskuin doana?

    Eskerrik asko eskuzabaltasunagatik.

    Besarkada bat,

    Joxe Aranzabal

    ReplyDelete