Hori egiteko Leirek, zeinek geroago irabaziko zuen Kutxaren Karrera Amaierako saria, banatu zuen galdetegi bat karrera egindako 178 ikasleen artean. Hauek dira emaitzak, jasotako 125 erantzunetatik atereak:
- Lan egoera. Erantzun dutenen artean, lan egiten zuten %78k. Aldiz, %22k ez zuten lanik egiten, langabezian zeudelako edo ikasten ari zirelako.
- Lanik gabe. Lanean ari ez zirenen artean, %46 ikasten ari ziren. Gainerako %54 lanik gabe zeuden; batzuk bidaiatzen, turismoa egiten, etab.
- Ikasten. Ikasten ari zirenen artean, %5 egiten ari ziren beste lizentzia bat; %37 master bat; eta %58, beste zerbait.
- Nork aurkitu lana. Lanean ari zirenetatik, %29k aurkitu zuten lana unibertsitatearen bidez; %25ek familia eta lagunen bitartez; %15ek beren kontura; %10ek hedabideen bidez; %6,5ek enplegu zerbitzuen bitartez; %2k ETTei esker; eta %12k beste bide batzuk erabilita.
- Enpresa motak. Lanean ari zirenetatik %51 ari zen lanean kooperatibetan; %16, SL enpresetan; %15, SA enpresetan; eta %18 bestelako enpresetan.
- Ikasketak eta lana. %40ren kasuetan lanak zerikusi handia zuen beraiek ikasitakoarekin; %22rentzat bazuen zerikusia; %20rentzat, zerikusi txikia; eta %17rentzat, zerikusirik ez.
No comments:
Post a Comment