2005/04/24

Zergatik eskuineko loturak

Asteburu honetan lotura mordotxo bat gehitu diogu blog honi, hiru multzotan sailkatuta. Beharbada ordua da azaltzeko zergatik ipini ditugun hor, eskuineko zutabean.

Mondragon Unibertsitatea
Blog hau Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sortu du. Beraz, ulertzekoa da bertan agertzea hainbat lotura MUrekin zerikusia dutenak.
  • HUHEZI. Esteka horrek eramango gaitu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen webgunera.
  • Goi Eskola Politeknikoa. Ingeniaritza ikasketekin lotutako edozer jakin nahi duenarentzat.
  • ETEO. Enpresa ikasketak zertan diren Oñatiko fakultatean.
  • Lanki. Lankidetzaren ikertegia da Lanki, eta HUHEZIn bertan dago. Autoeraketa lantzen du, Arrasateko kooperatiba esperientzia, gizarte ekonomia eta garapen solidarioa.
Komunikazioa
Informazioa eta Komunikazioa ikasten ari den jendeari interesatzen zaio jakitea zein lotura dauden hortik zehar gai horrekin lotuta.
  • Aurki.com. Euskal blogosferan erreminta garrantzitsua bihurtu da Aurki.com, bilatzaile ez ezik, albiste biltzaile ere badelako orain. 170 informazio iturri arakatzen ditu egunero, euskarazkoak.
  • Sustatu. Blog aitzindaria hemen, berak ditu irakurle gehien euskaldunon artean. Harpidedunak ere, 500etik gora.
  • Sarean. Teknologia berrien gainean irakurri nahi duenak euskaraz, irakurri beharra du Jabi Zabalaren bloga.
  • Ingelesen Hilerria. Beste horrenbeste esan daiteke honetaz, nahiz eta Lustxo Fernandezen blogak beste gai batzuk ere jorratzen dituen, beti ere Luistxori dagokion zorroztasunarekin.
  • Blogak UEUn. Patxi Gaztelumendik sortu du, jakin dezagun nondik nora joango den blog ikastaroa uda honetan Iruñean.
  • Euskara eta publizitatea. Iñigo Fernandez Ostolazak publizitateaz egiten du hor hausnarketa, eta badaki zertaz ari den, publizitate etxe handi batean egiten baitu lan, arrakasta handiz, gainera.
  • Hamaika ikus-entzuteko jaioak. Edorta Arana komunikazio irakaslea da EHUn, eta orain dela gutxi plazaratu du blog hau, non irratiaz eta telebistaz idatziko duen.
  • Superbai. Goio Arana diseinatzaile sarituaren bloga. Oso gauza interesgarriak egiten ditu Goiok hor, beti ere diseinuaren inguruan, umore finez txipristinduta.
Enpresa
Enpresarako Giza Zientzietan batik bat lantzen da giza faktorea enpresan, hau da, pertsonak. Eta horrekin lotuta, honako esteka hauek ekarri ditugu:
  • MCC. Mondragon Unibertsitatea bera MCCn dago. Beraz, ezinbesteko erreferentzia.
  • Saiolan. Enpresa eta ekimen asko sortu ditu Saiolanek, enpresa berrien mintegi bat delako. Metodologia eta esperientzia interesgarriak landu ditu, ekintzaileak sortzeko.
  • MIK. Mondragon Ikerketa Kudeaketan ikertegi bat da, eta Garaia proiektuan dago. Hausnarketa dezente egiten dute hor, eta material interesagarria sortu.
  • Emun. Lana euskalduntzeko kooperatiba da Emun, gai interesgarria guretzat. Harreman berezia du, gainera, HUHEZIrekin.

1 comment:

  1. Anonymous6:41 PM

    Interesgarria Gizakom blog hau. Ikasleentzat bezala, unibertsitatea kanpotik bizi dugunontzat.
    Gainera, eskertu egin beharko dizuet UEUn blogei buruz antolatutako ikastaroaren bitakora eskumako loturetan jarri izana. Izan be, ikasleentzat interesgarri suertatu daiteke ikastaro hau.
    Horrek ez du esan gura, irakasleentzat, blogileentzat ez dela izango, ezta gutxiago ere!
    Ikastaro hau, blog bat bezala izango delako ziurrenik, oraindik ez dakigu zer emango duen....
    Iruñean ikusiko garelakoan.
    Agur bero bat.

    patxi gaztelumendi

    ReplyDelete