2005/05/18

Ostiralean, HUHEZI eguna

Datorren ostiralean, hilak 20, egun berezia izango dugu HUHEZIn, Txomintxapel Eguna baita, fakultatearen eguna. Bigarren mailako ikasleek, bai Irakasle Ikasketetan dabiltzanek zein Giza Zientzietakoek, sekulako egitaraua prestatu dute egun horretarako, Beñat Azurmendi irakaslearen laguntzarekin:

10:30 Jokoak: sokatira, toka, soka saltoa, musa, bertsoak, makila jolasa, etab. Parkinean.

12:00 Pregoia, ikasle batek egina, eta Txomintxapelen jaitsiera parkinera.

12:15 Sari banaketa: literatura lehiaketaren irabazleek jasoko dituzte sariak.

12:30 Perkusio txikiteoa. Ikasle-irakasleak, perkusioak lagunduta.

14:00 Bazkaria: 300 lagunek probatuko dute Auzo-Lagunek prestaturiko bazkaria.

15:30 Euskal kantuak.

16:00 Erromeria eta silla jolasa.

17:00 Sari banaketa txapeldun onenari, egun horretan denek txapela jantziko baitute.

18:00 Kontzertua, DJ eta guzti, 20:00ak arte. Hor bukatuko da fakultatearen jaia.

Zortzi t’erdietatik aurrera, jai giroan jarraitu nahi duenak herrian izango du horretarako aukera.

2 comments:

  1. Anonymous1:05 AM

    Ni ez naiz ikaslea, baina koadrilako bat dut HUEZIN ikaste eta pasa den egubakoitzean ni ere jaira hurbildu nintzen. 8:30ak aldera heldu nintzen Eskoriatzara. HUEZIKO ate parean aparkatu nuen kotxea. Kotxetik irten eta koadrilakoarekin eta bere klasekoekin elkartu nintzen. Taberna batera joan ziren afaltzera. Eurekin joan nintzen, nahiz ta nik etxean afaldu nuen. Handik gutxira beste unibertsitario bat agertu zen eta zera esan zuen nitaz galdezka: “Hau ez da klasekoa ezta?” Eta orduan batek: Bai, bai baina ez da klasera etortzen. Nik orduan ikasketak on-line egiten nituela esan nion eta berak: Ah! E-learning? Je je! Hurrengo batean HUEZIRA noa hango Wi-Fi sarea probatzera! Ikasle batek ni unibertsitarioa naizela sinistu badu, zergatik ez harrerakoak? Harreran IKTko txartel bat eskatu eta haririk gabe sarean barrena nabigatu. :-)

    ReplyDelete
  2. Aupa, Imamon! Hainbat jende apuntatzen da HUHEZIren jaira, nahiz eta ez izan hemengo ikasle. Ondo pasatu bazenuten, askoz hobeto. Eta wi-fia dela eta, nahi duzunean. etorri probatzera.

    ReplyDelete