2006/06/01

Web 2.0 Flickr

Gaur aztertuko dugu Web 2.0ko zerbitzurik entretenigarrietako bat, Flickr, webgune bat sortua argazkiak erakutsi, kudeatu eta partekatzeko. Halaber, blogari askok erabiltzen dute Flickr handik argazkiak kokatzeko bere blogetan.

Flickr zer den
Flickr marka dator flicker izenetik, eta horrek bi esangura ditu: argazkigintzan, zerbaitek ñir-ñir egiten duenean esaten zaio; bestetik, pizten dugunean pospolo bat, begiratzen badiogu aurrez aurre, suaren gainaldean dirdira bat sortzen da, horri deritzo flicker.

Flickr zerbitzua 2002an sortu zuen Ludicorp enpresak Vancouverren, Kanadan. Hasieran sareko joko bat izan behar zena, gero argazkiak partekatzeko webgune bihurtu zen, sekulako arrakastarekin, hainbestekoa, non 2005ean Yahook erosi baitzuen.

Zertarako Flickr
Flickr-ek aukera ematen du argazkiak munduko beste edozeinekin partekatzeko. Bertan izena ematerakoan, erabiltzaileak erabakitzen du Flickr-era igoko dituen argazkiak pribatuak izango diren (eta orduan berak eta berak erabakitzen dituenek soilik ikusiko dituzte) edo publikoak, mundu guztiak ikusteko moduan.

Flickr-ek ere, Web 2.0ko beste programa askok bezala, etiketak erabiltzen ditu argazkiak izendatzeko. Argazkiak zer gai duen edo bertan nor agertzen den aintzat hartuta, hitz gako bat edo beste idatz daiteke etiketan. Eman dezagun argazki batean agertzen dela Alberto Iñurrategi mendizale famatua oinez jendartean Bizkaiko ikastolen alde Ibilaldiaren egunean, Elorrion. Kasu horretan, argazki horri hitz gako hauek ipiniko dizkiogu etiketatzeko orduan: "iñurrategi ibilaldia_06 elorrio”. Horri esker, baten batek nahiko balu argazki hori bilatu Flickr-en, nahikoa luke hitz gako horietako bat idaztea argazki horretara iristeko.

Horrezaz gain, Flickr-ek aukera ematen du argazki sortak antolatzeko (sets deitzen diete ingelesez), gaiaren arabera moldatuak. Badu, gainera, aplikazio txiki bat zerbitzuaren barruan, zeina deitzen baita Organizr, eta balio du argazkiak antolatzeko, etiketak editatzeko, etab.

Interesgarria irakaskuntzarako
Horretarako, baina, komeni da Macromedia Flash Player instalatzea norberaren ordenagailuan, doako programa bat. Macromedia Flash Player horri esker, lana izugarri erraztuko zaigu Flickr-en lan egiteko orduan:
  • Argazkiak Flickr-era igotzea oso erraza izango da.
  • Argazkiak antolatzea ere ezin errazago egingo dugu.
  • Argazkiei oharrak egitea posible da, Sophie ikasle amerikarrak argazki honetan egin duen moduan, erakusteko Jane Goodall antropologoak zer material erabiltzen zuen txinpantzeak aztertzeko, Afrikan. Baliabide hori oso interesgarria izan daiteke eskoletan, ikasleek beraien ikasproiektuetan lantzeko. Hori egiteko, behin Macromedia Flash Player instalatuta dugunean, nahikoa da klik egitea gure argazki batean, eta, berau agertzen denean pantailan tamaina handian, klik egitea “add note” irudian, justu argazkiaren gainean, ezkerrean. Lauki bat agertuko zaigu argazkian, lerro etenekin eta lau ertzekin. Lauki hori batetik bestera mugitu ahal dugu, nahi dugun lekuan ezarri arte. Lauki horietatik tira eginez, gainera, aldatu ahal dugu laukiaren neurria, luzatuz edo txikituz. Guk nahi dugun tokian eta neurrian dagoenean, idatzi egingo dugu zerbait azpiko kutxan, eta bukatutakoan, gorde, “save” botoian klik eginda. Hor dugu ohar bat. Noski, hiru lau edo zortzi ohar idatz ditzakegun, argazkiarekin zer egin nahi dugun.
Beste hainbat aukera
Flickr-ek hileko 20MB ematen dizkio erabiltzaile bakoitzari, doan. Horregatik, komeni da Flickr-era igo aurretik argazkiak, tamainaz murriztea, bestela argazki multzo batekin beteko dugu kupoa. Hori gerta ez dadin, erabili Photoshop programa edo Xnview, azken hau software librearekin egina eta doakoa, eta hor murriztu argazkien tamaina Flikcr-era igo aurretik.

Flickr-ek aukera ematen dizu lagun sareak egiteko, programak berak “contacts” deitzen dituena. Gustukoak badituzu norbaiten argazkiak, klik egin “contacts” hitzaren gainean, goian, eta “invite” berban. Mezu bat idatzi pertsona horri, eta berak erantzuten badizu, zure sarean izango da.

Flickr-ek RSS eta Atom erabiltzen ditu. Horrek esan nahi du Bloglinestik harpidetza egin ahal duzula zenbait lagunen Flickr kontuetara, eta Bloglinestik jakin haiek noiz argitaratu duten argazki gehiago.

Hasi Flickr-en
Flickr erabiltzeko, lehenengo eta behin izena eman behar duzu, eta horretarako nahikoa duzu helbide elektroniko bat. Beraz, zure esperientzia primerakoa izan dadin, egin hau:
  1. Sartu Flickr-en, eta izena eman.
  2. Joan Macromediara, eta instalatu Macromedia Flash Player.
  3. Ez baduzu programarik argazkiak tratatzeko, joan XnView webgunera, jaitsi programa eta instalatu zure ordenagailuan.
  4. Atera zenbait argazki.
  5. Lotu argazki makina ordenagailura USB ahotik, eta ekarri hona ateratako argazkiak.
  6. Murriztu argazkien tamaina zure ordenagailuan eta karpeta berezi batean gorde.
  7. Joan Flickr-era, eta klik egin upload izenean. Joan igotzen argazkiak, multzoka.
  8. Izendatu argazkiak Flickr-en eta etiketak ipini.
  9. Argitaratu.
  10. Oharrak gehitu pare bat argazkiri, horretarako “add notes” aplikazio txikia erabilita.
Web 2.0 ikastaroaren gaineko artikulu guztiak
Aurtengoz, hemen bukatu da Web 2.0 ikastaroa. Hementxe dituzu ikastaro honen inguruan hemen argitaratutako artikulu guztiak:
  1. Web 2.0 ikastaroa
  2. Writely eta Web 2.0 ikastaroa
  3. Web 2.0 lehen eguna
  4. Sarelariak posta zerrenda
  5. Web 2.0 Blogak
  6. Web 2.0 CalendarHub
  7. Liburu interesgarria irakasleontzat
  8. Gora IKTeroak!
  9. Web 2.0 Bloglines
  10. Web 2.0 Netiketa eta del.icio.us
  11. Gure ikasle sarelariak
  12. Web 2.0 Pokastinak
  13. Web 2.0 Tagzania
  14. Aldaketak ikastaroan

9 comments:

  1. Anonymous12:53 PM

    oso interesgarria izan da gauko klasea. Oinarteko politena. Flickr oso erabilgarria d a eta oso argazki polittek topa leikez bertan! urrengo baten be erbabiltzeko asmue dekat

    Aitor

    ReplyDelete
  2. Anonymous12:53 PM

    Aupa!

    Gaurko klasean flickr erabiltzen ikasi dugu.Ia ostegunero bezala harrituta gelditu naiz internetek ematen dizkigun aukerekin.
    Asko gustatu zait flickr nola erabiltzen den ikastea, izan ere,argazkiak ateratzea asko gustatzen zait eta interneten bidez besteenak ikustea eta besteei neureak ikusteko aukera ematea oso gauza interesgarria eta baliogarria dela usten dut.
    Gerora begira erabiliko dudalakoan nago.
    Animaliak gogoko ditut eta usten dut berattik animali askoren argazkiak hartuko ditudala.
    Asko gustatu zait.

    Ane Larrañaga

    ReplyDelete
  3. Anonymous12:54 PM

    oso interesgarria. benetan aukera ugari eta politak ematen ditu, erabilgarriak eta guztion eskuragarri daudenak. ez da espertua izan behar hau erabili ahal izateko, behin azaltzen dizutenean, ez dauka aparteko misteriorik; baliagarria zoko guztietakoekin argazkiak konpartitu ahal izateko. orain, erabiltzea gelditzen da. irakasle izango garen aldetik, gainera, oso tresna baliagarria.

    ReplyDelete
  4. Anonymous12:54 PM

    Kaixo!

    Oso interesgarria iruditu zait flickr erabiltzea.
    Egia esan ostegunetan saio hauetan oso gauza interesgarri eta politak ikasten ari gara eta gaur are politagoa eta entretenigarriagoa egin zait, argazkiekin lan egin dugulako.

    Gelditzen diren ostegunetan horrela jarraitzea espero dut, gauza berriak ikasten.

    Edurne Juaristi

    ReplyDelete
  5. Anonymous12:55 PM

    Flickr oso guaya da!! oso tresna polita eta erabilgarria iruditzen zait. Harrituta gelditu naiz bertan dauden argazkiekin oso politak dira, maila altukoak. Espero laster geure argazkiak izango direla bertan. Nik behintzat, denbora daukadanean erabili behar dut.

    Maialen

    ReplyDelete
  6. Anonymous12:55 PM

    oso interesgarria. benetan aukera ugari eta politak ematen ditu, erabilgarriak eta guztion eskuragarri daudenak. ez da espertua izan behar hau erabili ahal izateko, behin azaltzen dizutenean, ez dauka aparteko misteriorik; baliagarria zoko guztietakoekin argazkiak konpartitu ahal izateko. orain, erabiltzea gelditzen da. irakasle izango garen aldetik, gainera, oso tresna baliagarria.

    Anik

    ReplyDelete
  7. Anonymous12:55 PM

    flickr programari dagokionez, esan beharra daukat oso praktikoa iruditu zaidala. edozein motatako argazkiak bilatzeko baliagarri denez erabilpen asko izan ditzatekeela iruditzen zait. unibertsitateko lanetarako lagungarri suerta dakidala iruditzen zait.

    andoni ibarzabal

    ReplyDelete
  8. Anonymous12:56 PM

    Oso ondo pasatu dugu gaur. Argazkiak atera ditugu eta flicker-en sartu. Kriston inbentu ona da, mundu guztian zehar ateratzen diren argarzkiak ikusteko aukera paregabea eta familia edota lagunen artetik urrun zaudenean argizkiak bidaltzeko aukera.
    10ekoa ematen diot programa honi.
    Lorea Elorriaga

    ReplyDelete
  9. Anonymous12:57 PM

    Aupa Joxe!
    Flickr programa oso interesgarria da argazkien munduan dabilenarentzat. Norbere argazkiak publikatu dezake eta beste batzuenak jaso eta konpartitu.
    Argazkiak pribatu edo publiko bezala jarri daiteke, nire ustez publiko jartzea da hoberena, horrela jendearekin konpartitu dezakegu argazkietan jasotako momentu horiek.
    Orain arte flicker izan da programarik entretenigarriena niretzat. Hala ere, tagzania ere bere xarma badu, eta beste programa guztiak ere.
    Gomendagarria da programa hau erabiltzea, gainera musutruk erabil dezakegu.

    Mikel

    ReplyDelete