2006/03/14

Writely eta Web 2.0 ikastaroa

Lehendabizi IKTroei irakurri nien, eta gero beste hedabide batzuetan: Googlek erosi egin du Writely, testu prozesadore bat sarean dagoena, eta aukera eskaintzen duena dokumentuak gonbidatuen artean partekatzeko.

Nik asmoa nuen Writely erakusteko Web 2.0 ikastaroan. Oraindik ere horretan nago, nahiz eta ikasleek ez duten aukerarik izango beraiek izena emateko programa horretan, badirudi-eta oraingoz Googlek kendu egin duela aukera hori. Baina erakutsi egingo diet, seguru bainago, zenbait egokitzapen eginda, Googlek berriro eskainiko diola jendeari izena emateko aukera.

No comments:

Post a Comment