- Gustuko badituzue hemen argitaratzen ari garen apunteak, kopiatu, erabili eta hobetu lasai, asmo horrekin ari gara-eta, jakintza zuekin guztiokin partekatzeko asmoarekin.
- Ez genuke nahi zuek itxaropen larregirik izatea ikastaro honetan, ikastaro praktikoa izango baita ezeren gainetik.
Gaurko gaiarekin hasi aurretik, baina, bi ohar egin nahi dizkizuet, hemendik aurrera erosoago ibil zaitezten ikastaro honetan:
- Posta zerrenda. Komeni da Sarelariak posta zerrendatik jasotzen dituzuen mezu guztiak karpeta batean gordetzea, zuen posta programan, OutlookExpress, Thunderbird edo beste edozein duzuela. Hor sortu karpeta bat, eta, txukun-txukun, joan sartzen hor Sarelariak izenarekin iristen zaizkizuen mezu guztiak. Gero, zerbait kontsultatu nahi duzuenean, errazago aurkituko dituzue.
- Pasahitzak. Aurrekoan, izen bat eta pasahitz bat sortu behar izan genituen bloga sortzeko. Gaur, beste horrenbeste egingo dugu CalendarHub programan egutegi bat sortzeko. Aurrerago ere, hainbat aldiz errepikatu beharko dugu operazioa, programa berriak erabili ahala. Horregatik, komeni da zuek idaztea paper batean programa hauetako bakoitzean erabiltzen ari zareten izena eta pasahitza, gero, edozein tokitan zaudetela, gogoratzeko.
Orain hilabete eta erdi aurkitu nuen programa hau sarean, eta orduan Gizakom blogean idatzi nuen neure esperientziaren berri. CalendarHub, erraza da, eta hainbat ezaugarri ditu Web 2.0 fenomenoarekin batera, batez ere jakintza partekatzeko aukera. Kasu horretan egutegiak aukera ematen dizu jarduerak partekatzeko lagunekin, ikaskideekin edo musika taldeko kideekin.
Ezaugarriak
- CalendarHub doakoa da eta nahikoa da bertan izena ematea berehala egutegi bat egiten hasteko.
- Nahi adina egutegi egin litezke programa horrekin: bat pertsonala, beste bat azterketak kudeatzeko, beste bat karrera amaierako proiektuarentzat, eta horrela, ad infinitum.
- Zuk horrela adierazten badiozu, egutegiak mezu bat bidaliko dizu sakelako telefonora edo ordenagailura, gogorarazteko egiteko jakin bat duzula bete barik.
- Aukera ematen dizu beste batzuen egutegietan arakatzeko (publikoak diren neurrian), eta harpidetzeko jarduera jakin batzuetara, argitaratu bezain laster zurean ere ager daitezen.
- Behin egutegi bat sortuta, partekatu egin ahal duzu zeure lagunekin. Horretarako, nahikoa da lagunaren edo lagunen posta helbideak adieraztea share adierazten duen orrian, mezu batekin batera.
- Nahi izanez gero egutegia sarean argitaratu, nahikoa da publish botoia sakatzea. Hortik aurrera, guk egindako egutegia sarean ikusiko dugu.
- Inportatu nahiz esportatu egin daitezke egutegiak Outlook edo Yahoo erabilita.
Behin ezaugarriak ikusita, hasi egingo gara lanean, lan praktikoak egiten. Horretarako, hainbat pauso egingo ditugu:
- Sortu egingo dugu egutegi bat, bakoitzak berea. Nik gidatuko zaituztet.
- Sartu egingo duzue, bakoitzak bere egutegian, gure lan egutegia, Web 2.0 ikastaroa gidatuko duena.
- Ondoren, gonbidatu egingo nauzue ni zuen egutegiak ikustera.
- Argitaratu egingo duzue egindako egutegia sarean.
Ondoko lan egutegia sartu behar duzue egutegian, ez hitzez hitz, baizik eta laburtuta.
- Martxoaren 16an. Aurkezpena: partehartzaileak aurkeztu, helburuak, eta ikastaroa nondik nora joango den.
- Martxoaren 23an. Blogak azaldu, eta blog bat egiten irakatsi.
- Martxoaren 30ean. Azaldu CalendarHub, eta kontuak ireki. Sortu egutegi bat, gure ikastaroarena. Segi blogean lanean.
- Apirilaren 6an. Azaldu Bloglines, eta sortu kontu bat. Joan karpetak sortzen eta harpidetzak egiten, proiektuaren arabera.
- Apirilaren 27an. Gonbidatua: Maite Goñi, Jakintza ikastolako irakaslea.
- Maiatzaren 4an. Azaldu netiketa zer den, eta ariketak egin.
- Maiatzaren 11n. Azaldu del.icio.us eta kontu bat ireki. Joan irakurgaiak aukeratzen, proiektuen arabera. del.icio.us-en harpidetzak egin Bloglinesen.
- Maiatzaren 18an. Gonbidatua: Iban Arantzabal. Blogen gainean hitz egingo du.
- Maiatzaren 25ean. Flickr erakutsi, eta kontu bat ireki denok. Hasi argazkiak kargatzen.
- Ekainaren 1ean. Azaldu Writely, eta kontuak ireki. Hasi idazten, zuzentzen eta publikatzen han idatzitakoarekin.
- Ekainaren 8an. Azaldu Tagzania, kontu bana ireki, eta hasi lekuak hautatzen, proiektuen arabera.
- Ekainaren 15ean. Gonbidatua: Luistxo Fernandez. Tagzania aurkeztuko du.
- Ekainaren 22an. Aurkezpenak Bukaeran, entregatu Powerpoint aurkezpena.
- Ekainaren 23an. Aurkezpenak. Bukaeran, entregatu Powerpoint aurkezpena.
Aurreko egunean sortu egin zenituzten blogak, baina ez genuen astirik izan bloga bera txukuntzeko. Gaur horixe egingo dugu bigarren zatian, nork bere bloga osatu.
1. Editatu egingo dugu bloga.
- Izenburua. Ez bazaudete konforme izenburuarekin, oraintxe duzue aukera aldatzeko.
- Leloa. Blog askok izaten dute lelo bat, eta hor azaldu egiten da blogaren izaera.
- Irudia. Nahi baduzue zuen blogak irudi bat izatea.
- Deskribapena. Hor azaldu egiten da, zabalago, nor zaren eta zer egin nahi duzun blogarekin.
3. Idatzi proiektuaren egitasmoa. Gaur horixe izango duzue lan garrantzitsuena, idaztea blogean zein den zuen proiektua, eta nondik nora joko duzuen berau lantzeko.
No comments:
Post a Comment