Europan hiru unibertsitate elkarlanean ari dira
Edukalibre proiektua lantzen, Europako Batzordearen babesarekin,
Sokrates/Minerba programaren barruan, zeinek bultzatzen baitu informazioaren eta komunikazioaren teknologia irakaskuntzan. Edukalibre proiektuaren helburua da aurkitzea bide berriak hezkuntza materialak sortzeko, software librean oinarrituta.
Dagoeneko Edukalibre proiektuak kaleratu du bere softwarearen lehen bertsioa, eta horren bidez, unibertsitate horietako ikasleak zein irakasleak gai izango dira testuak sortzeko elkarlanean. Proiektuaren produkturik behinena da Edukalibre izeneko plataforma, zeinek baititu hiru modulu:
- Conversion Tools. Bihurtzen ditu dokumentu elektronikoak hainbat formatutan: Pdf, OpenOffice edo HTML.
- Collab. Errazteko erabiltzaileei sistemarekin elkar eragitea.
- Repository Manager. Programen bertsio diferenteak gorde eta kudeatzeko.
Gorago aipaturiko unibertsitateak dira
Leedsko Unibertsitatea (Bretainia Handian),
Karlsruheko Unibertsitatea (Alemanian) eta
Rey Juan Carlos Unibertsitatea (Espainian).
Software libre kontutan MU nahiko atzeratute dabilela uste dot. Ez dozue uste?
ReplyDeleteBai. Nik esango nuke deznete dugula ikasteko, baina hor ere aurrera egitea beste biderik ez dugula.
ReplyDelete