Galdera arraroak
Bat-batean galdera arraroak hasi ziren egiten, eta batzuk, erasokor samarrak:
- Zergatik ikasi duzu Eskoriatzan, oso garesti baldin bada?
- Zergatik ez duzu Deustu aukeratu, kontuan hartuta izen handiagoa duela?
- Non nahi duzu lana bilatu, egin duzun karrerak ez badauka etorkizunik?
- Joango zaren enpresan, pertsonal burua gaztea da, guapoa, eta mokorra mugitzen du zorabiatzeko moduan. Baduzu arazorik?
- Sartu zarenean, nik ez dizut esan jartzeko. Zergatik jarri zara?
Enpresa handienak, txarrenak askotan
Baina hori ez da ezer, alderatuz gero beste enpresa batzuek egiten dutenarekin. Microsoftek, adibidez, buruhaustekoak ematen dizkio elkarrizketatuari, bata bestearen atzean, hautagaiak presiopean erantzun ditzan. Horrelako galderak izaten dira:
- Txalupa batean zaudelarik, botatzen baduzu maletatxo bat itsasora, zer egingo du uraren mailak, igo ala jaitsi?
- AEBetako bi estatu ezabatu ahal izango bazenitu, zeintzuk aukeratuko zenituzke?
- Zergatik ispiluek iraultzen dituzte irudiak alboetara eta ez goitik behera?
- Nola diseinatuko zenuke Bill Gates-en bainugela?
Kontua da enpresa asko eta asko, pentsaturik estresa eta lana loturik daudela ezinbestean, ari dira apropos areagotzen hautagaien estres maila. Baina aditu askok zalantza handiak dituzte metodo horren gainean, ez baitute garbi ikusten zenbateraino den eraginkorra. Ikasleak, behintzat, prestaturik joan beharko dira, aurrez jakinda edozer galdetu ahal dietela, bai eta haserretzeko moduko gauzak.
No comments:
Post a Comment