Gaiak
Gaiei dagokienez, denetik dago uztaileko proiektuetan. Hauxe da zerrenda:
- Erosketen optimizazioa, prozesuetan oinarritutako kudeaketaren bidez.
- Ezagutza sistema ezartzea Lazpiur S.A. enpresan.
- Lan iragarkien analisia, generoaren ikuspegitik.
- Oinarrizko errentak.
- Iraunkortasun txostena.
- Esplizitatu, deskribatu, landu eta sistematizatu Incress enpresak zer metodologia erabiltzen dituen konpetentziak identifikatu, ebaluatu eta kudeatzeko.
- Jardueraren gestioa Ulma Handling Systems enpresan.
- Komunikazio plana Ecenarro kooperatiban.
- Bideragarritasun plana Sortzen Kultur Ekoizpenak enpresarentzat.
- Ontzi garbigailu sailaren jarraipen komertziala.
- Jardueraren gestioa Ulma Forja enpresan.
- Ezagutu, kontrolatu eta ebaluatu merkaturatutako produktuak zer eragin duen erabiltzailearengan.
- Harrera plana Goizper kooperatiban.
- Lan arriskuen prebentziorako auditoria OHSAS 18001ean oinarrituta.
- 5Sen ezarpena Fagor Industrialen egosketa sailean.
Deialdiak
Ikasleek hiru deialdi izaten dituzte karrera amaierako proiektuak aurkezteko: uztailean, irailean eta otsailean. Bakoitzak aukeratzen du proiektua noiz aurkeztu, bere interesen arabera.
Aurkezpenak
Ikasleak hamabost minutu ditu bere proiektua aurkezteko, diapositiba proiektagailu baten laguntzarekin. Aurrez aurre izango ditu tutore akademikoa, enpresan izan duen begiralea, eta beste gonbidaturen bat. Aurkezpenaren ostean, erantzun beharko die epaimahaikideek egindako galderei.
Aurkezpenak, bestalde, irekiak dira. Ikaslearen familiartekoak, lagunak eta ikaskideak egon daitezke bertan.
No comments:
Post a Comment