- Eten geopolitikoa. Herrialdeen artean gertatzen den etenari deitzen dio horrela, guk gorago aipatu dugun definizioaren haritik.
- Eten etnikoa. Berak horrela deitzen dio ingelesa dakitenen eta ez dakitenen arteko etenari, hizkuntza hori baita nagusi sarean, lingua franca gaur egun.
- Genero etena. Gaur egun, eta zenbait tokitan bereziki, askoz ere gizonezko gehiagok erabiltzen dute Internet. Emakumeak, aldiz, atzean geratzen ari dira.
- Belaunaldien arteko etena. Gazteak ari dira batik bat Interneten. Zaharrak, ostera, albo batera geratzen ari dira.
- Alfabetatze etena. Alfabetatu gabeek jai dute Interneten, hor ibiltzeko gutxieneko jakintza bat eduki behar da-eta.
2005/06/24
Eten digitala
Gai hau behin baino gehiagotan jorratu dugu euskal blogosferan. Orain arte eten digital deitu izan diogu herrialdeen artean sortu den distantziari, aberatsek eskura baitituzte baliabide digital gehienak, baina pobreek ez. Gaur berriz, Carles Monereo pedagogoari irakurtzen —Internet y competencias básicas—, ikusi dut eten digital horren barruan gerta daitezkeela beste eten batzuk.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment