Funtzioak
Ikasle Biltzarraren funtziorik printzipalena izango da ikasleak ordezkatzea zuzendaritzaren aurrean, Kontseilu Errektorean eta baita Batzar Nagusian ere. Ikasle Biltzarrak berak dioen moduan bere arau orokorretan, gai hauek landuko ditu batez ere:
- Eskola grebak.
- Ikasketak, eta diziplina erregimena.
- Ikasketen antolaketa eta garapena.
- Ordezkariak izendatzea ikasleek parte hartzen duten organoetan.
Orain dela gutxi Ikasle Biltzarrak izendatu zituen ikasleen ordezkariak Errektore Kontseiluan. Hiru berriak dira, eta batek lehendik segituko du:
- Joanes Igeregi. Huen ikasten ari da, 2. mailan. Berria.
- Irene Larrinaga. Hezkuntza fisikoa ikasten, 2. mailan. Berria.
- Ainhoa Martin. Psikopedagogia ikasten, 2. mailan. Lehendik segitzen du.
- Joseba Orella. Infokom ikasten, 1. mailan. Berria.
No comments:
Post a Comment