IK departamendua sortu da modu egokian erantzuteko ikasketa berriei, bereziki Informazio eta Komunikaziorako Giza Zientziei eta Ikus-entzunezko komunikazioari. Departamenduak betebehar hauek izango ditu:
- Finkatzea zer jakintza arlo garatu behar diren.
- Eztabaidatzea irakasgaien edukiak eta metodologiak.
- Lantaldeak sortzea gai akademikoak aztertzeko.
- Bideratzea irakasleen garapen profesionala.
- Proposatzea ikerketa proiektuak eta doktore tesiak.
- Identifikatzea zeintzuk diren gai emergenteak.
- Indartzea harremanak beste unibertsitateekin.
Mondragon Unibertsitatean departamendua da oinarrizko unitate bat, irakaskuntzari eta ikerkuntzari lotua, eta balio du unibertsitate funtzioak planifikatzeko, koordinatzeko eta garatzeko. HUHEZIk horrelako sei departamendu ditu:
- Hezkuntza prozesuak.
- Hizkuntza.
- Administrazioa eta zerbitzuak.
- Giza zientziak.
- Enpresa gestioa.
- Informazioa eta komunikazioa.
Bai, honela ikusita gauza polita dirudi.
ReplyDeleteBaina artikuluak ez dio orain jadanik badagoela IKT departamentu bat, hor dauden irakasleez gain beste batzuk ere biltzen dituena, eta hori desegitera doala HUHEZI. Bertako langile batzuk unibertsitateko beste lan batzuetara mugituko dira, eta ez dakit guztiek jarraituko ote duten fakultate berean lanean. Ez dakit nik oso aldaketa ona ote den
Aldaketa guztiek sor dezakete ezinegona, eta normala da. Kasu honetan, bi karrera ditugu komunikazioarekin lotuta, eta horregatik bildu dira departamendu berrian perfil horrekin zerikusia duten irakasleak, IKT izan jatorri, Giza Zientziak edo Enpresa Gestioa. Asmatzea da orain erronka, eta barruko zein kanpoko bezeroa pozik uztea.
ReplyDelete