- Internet da amaraun bat, eta milioika dokumentu ditu hitz eta irudien bidez uztartuta. Hipertestuari esker, irakurleak jauzi egin dezake informazio batetik bestera. Internetek, bestalde, nabigatzeko aukera asko eskaintzen ditu: loturak, soinuak, irudiak, mapak, bideoak eta animazioak. Horri esker, esan daiteke Internet dela hipermediaren hipermerkaturik handiena.
- Internetek hautsi egiten ditu denborak eta espazioak ezarritako hesiak. Gaur egun Interneten sar gaitezke edonoiz eta edonon.
- Interneten sarbidea dugu genero askotara: prentsa, aldizkariak, liburuak, hitzaldiak, artikuluak, musika, bideoa, irudiak, programa informatikoak, etab., ia kontrol edo zentsurarik gabe. Sareak aukera ematen du, hortaz, harremana egiteko edonorekin, edozein tokitan dagoela, teknologiaren eta hizkuntzaren mugak gaindituz gero.
- Internet da informazio iturri ia agortezina; mundu osoak partekatzen du, eta beroni esker posible da elkarlana alde bietara.
- Gaur egun Internet da hedapen esparrurik irekiena eta demokratikoena. Posible da Interneten informazioa zintzilikatzea beste inon baino merkeago.
- Inon aurkitzekotan primizia informatiborik, Interneten aurki daiteke, bizkorragoa baita irratia, telebista eta prentsa idatzia baino. Horri esker, edozein hiritarrek jakin dezake albiste baten berri korporazio handi batek baino.
- Internet kanal askotarikoa da, eta heterogeneoa, eta hor elkar eragiten ari dira sarea bera, posta elektronikoa, txatak, foroak, posta zerrendak, albiste taldeak, etab.
- Internetek aukera ematen dio bai irakurleari zein idazleari anonimatua gordetzeko.
Ezaugarri hauek aurkitu ditugu Internet y competencias básicas liburuan, Carles Monereok eta Marta Fuentesek idatzitako artikulu batean.
No comments:
Post a Comment