Ezaugarriak
Lanki gaztea da oraindik, baina nortasuna sendoa du, ezaugarri hauekin:
- Diziplinartekotasuna. Lankidetza giza zientzien ikuspegitik aztertzen du.
- Gaztetasuna. Zortzi ikertzailek dihardute Lankin, laguntzaile sare zabal batekin elkarlanean.
- Lotura eta autonomia. Lanki lotuta dago kooperatiba eragileekin, baina autonomoa da erabat.
- Eleaniztasuna. Euskaratik abiatzen da Lanki, eta irekita dago beste hizkuntzetara.
- Irekitasuna. Lanki irekita dago, bereziki munduaren Hego aldeko eragileei begira.
Idazkiak
Lankik webgune dinamiko bat sortu du, hiru hizkuntzatan, eta hor baliabide asko ezarri ditu, bisitariak erabiltzeko. Interesgarriena Idazkiak izenekoa izan daiteke, non irakurleak aurkituko baititu gogoeta testuak autoeraketaren inguruan, eta hainbat ikerlanen emaitzak. Hor sartzen denak gai hauen inguruko idazkiak aurkituko ditu:
- Autoeraketa.
- Arrasateko Kooperatiba Esperientzia.
- Kooperatibismoa eta Gizarte Ekonomia
- Garapenerako lankidetza kooperatiboa.
Irakurri ez ezik, nabigatzaileak aukera izango du eztabaidatzeko Lankiren webgunean, hor txoko bat baitago horretarako: Lanki Forum izenekoa. Izan ere, foro horren helburua da eztabaida piztea kooperatiben eta autoeraketaren gainean. Batzuetan idazkiak izan daitezke abiapuntu eztabaidarako, baina ekarpenak edonondik etor daitezke.
Kudeatzaile batek kudeatuko du foroa, eta bertan parte hartzeko izena eman behar da aurretik. Euskara eta gaztelania erabili ahal izango dira foroan.
Argitalpenak eta ikerlerroak
Lankik hainbat liburu argitaratu ditu, eta ikertzen segitzen du, gogoeta eginez kooperatibek zer behar eta hutsune dituzten etorkizunari buruz.
Sartu webgunean eta bertan saltseatu apur bat. Kooperatibagintzak kezkatzen bazaitu, bueltatuko zara.
No comments:
Post a Comment