—Noiztik zara orientatzailea?
—Aurtengoa da nire zortzigarren ikasturtea. Bai aurretik bai tartean, beste lan batzuk egin izan ditut. Ikastetxe ezberdinak ezagutzeko aukera izan dut, eta azpimarratu nahiko nuke lanpostu honetan zein garrantzitsua den estabilitatea izatea.
—Zer ezaugarri behar ditu orientatzaileak?
—Ikastetxearen arabera, Orientazio Departamentuak partaide gehiago edo gutxiago izango ditu. Departamentduko burua izango da, eta, besteak beste, halako funtzioak edukiko ditu:
- Orientabide Plana eta Tutoretza Plana egitea.
- Aholkuak ematea eta koordinatzea irakasleak tutoretza lanetan.
- Ikastetxeko batzorde pedagogikoaren lankidetza izatea.
- Irakasleekin batera aztertzea ikasleek ikasteko dituzten zailtasunak eta aholkuak ematea.
- Ikasleen orientabide pertsonal, akademikoa.
- Ikastetxean sortu ahal diren jokabide eta elkarbizitza arazoei aurre hartzea.
- Hezkuntza premia bereziko ikasleei arreta ematea…
—Ikaslea taldeko partaidea da eta talde bakoitzak bere tutorea du. Tutorea izango da ikasleen jarraipena egingo duena eta guk, lan hori egiten lagunduko diegu. Badaude zenbait ikasle bakarkako elkarrizketak eskatzen dituztenak, informazio zehatza eskatuz (non ikasi daitekeen interesatzen zaion karrera, “notas de corte”, irteerak…), eta beste batzuk erabaki hartze prozeso horretan laguntza eskatzen dutenak, oso galduta sentitzen direlako. Azken horiek jarraipen estuagoa eskatzen dute.
—Zer bilatzen dute ikasleek zer karrera egin erabakitzeko orduan?
—Ikasleentzat ez da momentu erraza, erabaki horrek suposatzen duenengatik: ezagutzen duten ingurua, lagunak… utzi eta egoera berriak, lagun berriak, erabakiak hartu behar dituzte. Gai horren inguruan pentsatzen hasten direnean, aurkitzen dituzten zailtasunengatik, atzeratzeko joera dute ikasle askok. Horregatik, bai ikastetxean, baita etxean ere, gai honen inguruan, hitz egin behar dute, informazioa bilatu behar dute… animatu behar ditugu, jakinda, beraiek hartu behar dutela erabakia.
—Zer karrera daude puri-purian?
—Bizi garen ingurua kontuan hartuta, alde batetik ingeniaritza teknikoak, eta enpresarekin lotuta dauden titulazio unibertsitarioak. Lanbide Heziketako Goi Mailako zikloek ere indar handia dute. Bestetik, azken urteotan ikasleen tendentzia da ziklo laburreko ikasketak egitea, nahiz eta, agian, gero ikasten jarraitzeko asmoa izan; baina, gutxienez, titulu bat izatea hiru urte igarota.
—Baduzue harremanik orientatzaileen artean?
—Bai, eta beharrezkoa dela esango nuke. Bailarako orientatzaileak elkartzen gara hilean behin Eibarko Berritzeguneko aholkulariarekin. Lantzen diren gaiak:
- Berriak aurkeztu eta komentatu.
- Materiala aurkeztu.
- Esperientziak trukatu.
- Formazioa.
—Psikologian edo Pedagogian lizentziatuak gara. Lan esparru zabala dugunez, beharrezkoa da etengabeko prestakuntza, ikastetxeko aholkulari lana egin behar dugunez gero (gai orokorrak edo zehatzak).
—Zer harreman duzue unibertsitateekin?
—Unibertsitateak antolatzen dituen orientazio ekintzen berri ikasleei heldu arazten diegu: ate irekietako egunak, hitzaldiak…
—Eskerrik asko eskaini diguzun arretagatik.
—Eskerrak zuei.
No comments:
Post a Comment