2006/03/24
Aukeran, nahiago Paris
Nagikeria izan zuen hizpide Harkaitz Canok aurtengo Literatura Astearen azken egunean eta, nola ez, hainbat pasarte irakurri zituen Gero liburutik, Axularrek propio idatzi baitzuen hura alferkeriaren kontrako errezeta moduan. Pedro zaharra ez zen oso airoso geratu zenbait pasartetan, gerra justifikatu zuenean, adibidez, alferkeria saihesteko. Une batez, gainera, gure Pedro estua Compay Segundo musikari kubatarrarekin jarri zuen lehian, bata bestearen antitesi gisa.
Ostera zabala egin zigun Harkaitzek nagikerian barrena. Trip hop dantzarekin senidetu zuen, baita reggae musikarekin ere, Bukowskyren ahots nagiarekin. Herman Melvilleren Bartleby eskribatzailea jo zuen nagi paradigmatikotzat, “Gandhi aurreratu bat, intsumiso bat”. Poetak, eleberrigileak, filosofoak eta musikariak ekarri zituen gogora, beti ere alferkeriarekin duten loturagatik, besteak beste Juan Ramon Ribeiro, Sanchez Ostiz, Rilke, Roland Barthez, John Cage, Jack London, Einstein eta Faulkner.
Eta munduko alferren hiria, nola ez, Paris, “nongo tabernetan aulkiak ez baitituzte ipintzen mahaiaren inguruan, baizik eta denak lerro batean, kaleari begira”. Leku aproposak idazteko.
Eta euskaldunon artean? Harkaitz Canok aitortu zuenez, Donapaleura egindako bidaia bat kontatzen duenean aitortzen du gure Lizardik alferkeria txiki bat, hiru egun bizarra moztu gabe egonda, “sasiak jana” baitzuen aurpegia.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
Bua, hitzaldi horietan egotea ikaragarri gustatuko litzaidake!
ReplyDeleteIada bukatu dira ezta?
Urtero egiten dituzue? Non? Beti garai berean? Unibertsitateko ikasleentzat soilik? Erantzun nahi badidazue gerturatu nire blog-era
Aupa, Magabila! Aurtengo Literatura Astea amaitu da, bai. Literatura Astea urtero egiten da, Arantza Ozaeta irakasleak bultzatuta, beti gai baten inguruan. Eskoriatzan egiten da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI), beti garai bertsuan, baina hitzaldiak irekiak dira. Beraz, datorren urtean ea hemen ikusten zaituztegun. Besarkada bat.
ReplyDeleteThis comment has been removed by a blog administrator.
ReplyDelete