Hizlariaren iritziz, 2005. urteak aro baten bukaera ekarri zuen. Orain audientziak zatikatzen ari dira etengabe: orain arte mass media izan baditugu, aurrerantzean group media eta self media agertuko dira, taldeei eta gizabanakoei egokituriko komunikabideak.
Aldaketak
Aldaketa horien oinarrian beste aldaketa batzuk daude, García Matillaren ustez, eta hortik target berriak sortzen ari dira, hau da, publiko helburu berriak:
- Populazioa zahartzen ari da.
- Gero eta inmigrazio handiagoa dugu.
- Etxeetan gero eta jende gutxiago bizi da.
- Emakume asko bakarrik bizi dira.
- Haurrek gero eta telebista gutxiago ikusten dute. Aitzitik, denbora gehiago igarotzen dute Interneten eta kontsolekin jolasean.
- Gero eta zine gutxiago ikusten da telebistan, publizitatearen erruz.
- Erreminta berriak sortzen ari dira, eta horien bidez, gazteek denetik bilduko dute aparailu batean: informazioa, filmak, posta elektronikoa, txata, argazkiak eta telebista, besteak beste.
Ondo komunikatzeko, baina, baldintza batzuk bete behar dira:
- Komunikatu nahi izatea.
- Zer esana izatea. Horretarako, ona da argumentarioak prestatzea.
- Esan beharrekoa esanda, isiltzea, askotan komunikazio akatsik handienak off the record egiten baitira.
No comments:
Post a Comment