2006/03/17

Bekatu asko, literatura gutxi




Jende asko bildu zen atzo Monterron jauregian, Arrasaten, aurtengo Literatura Asteko lehen ekitaldira, gehienak HUHEZIko ikasleak. Mahai ingurua izan zen, eta haragikeria zuen gai nagusi. Asko hitz egin zen bekatuaz, eta gutxitxo bekatuak literaturan izan duen garrantziaz.

Jabier Muguruzak oso adierazgarri iritzi zion horrelako mahai inguru batean, zeinek bekatua eta haragikeria baizituen gai nagusi, gazte gehienak atzealdean jartzeari, aurreko jarlekuak libre utzita, jende helduarentzat. Zerbaiten seinale omen.

Zerbaiten seinale, halaber, hizlariek oso gutxi hitz egin izana bekatuaren eta literaturaren arteko loturaz. Bukaeran soilik, konturatuta nonbait gutxi landu zutela binomio hori, egin zituzten zenbait aipamen. Baina adierazpenik zorrotzena Juan Martin Elexpuruk egin zuen publikoaren aldetik, adierazi zuenean gaur egun gero eta sexu gutxiago sartzen dutela gure idazleek beraien lanetan: “oraintsu irakurri ditut Izagirre, Cano eta Lertxundiren zenbait lan, eta sexuari dagokionez, elipsi total, apenas agertzen den ezer”.

Gomendioak
Mahaikideek luze eta zabal hitz egin zuten bekatuaren gainean, eta gaitzetsi egin zuten eliza katolikoak izan duen jokaera sexuaren inguruan. Aizpea Goenagak, gainera, gomendio ozena egin zuen: “Seguridade Sozialak gomendatu beharko luke amoranteak izatea”

Bide batez-edo, mahaikideek hainbat liburu gomendatu zituzten, sexuarekin eta bekatuarekin lotuak:
Ana Urkizak moderatu zuen mahai ingurua, eta ondoan izan zituen Jabier Muguruza, Aizpea Goenaga eta Iñigo Lamarka.

1 comment:

  1. Anonymous10:49 AM

    Literatura eta bekatuak aipatzen diren honetan, bekatu handia litzateke hitzaldiok grabatu eta mp3 artxibo lizun, harro eta gainontzekoak Interneten zintzilikatzea?

    Bekatu handia bada, gehiago eskertuko dugu literatur zale sarelariok.

    Mila esker, aldez aurretik.

    komunikazio fakultatekoentzako lan txikia....

    ReplyDelete